Euskadi (argipena)
Jump to navigation
Jump to search
Euskadi izena Sabin Aranak sortu zuen XIX. mendean zazpi herrialdeek osatutako aberriari izena emateko. Hasieran Euskadi forma eman zion (eta horixe da gaur egungo grafia estandarra); geroago, ordea, Aranak Euzkadi formara aldatu zuen (eta XX. mendearen azken laurdeneraino hala idatzi zen gehienbat).
Artikulu nagusia: «Euskadi (terminoaren historia)»
Izen honek bi esanahi ditu:
- Euskadi, euskal nazioaren izen politikoa: jatorrizko esanahia den arren, gaur egun gehiago erabiltzen da Euskal Herria izena adiera horrekin.
- Euskal Autonomia Erkidegoa: Euskal Herriko mendebaldeko zatia, Espainiako autonomia erkidego bat osatzen duena (egungo adiera zabalduena).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euzkadi: Errepublikaren garaiko egunkari elebiduna izan zen, Euzko Alderdi Jeltzalearena.
![]() |
Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona barne lotura baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu lotura, artikulu egokira eraman dezan. |