LABI

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskadiko Herri Babeserako Plana» orritik birbideratua)
Artikulu hau larrialdi planari buruzkoa da; Bruneiko azpibarrutiari buruzkoa beste hau da: «Labi».
LABIren Aholku Batzordearen bilera, Iñigo Urkullu lehendakaria buru, 2020ko urrian

Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea edo Euskadiko Babes Zibilerako Plana, LABI akronimoaz ezagutua, Euskal Autonomia Erkidegoko plana da, Eusko Jaurlaritzak 1997an onartua, larrialdi egoerak kudeatzeko.[1] EAEn sor daitezkeen larrialdi guztiei aurre egiteko antolaketa markoa ezartzen du, erakunde guztien planak, prozedurak, bitartekoak eta baliabideak zehaztuz. Larrialdiak Kudeatzeko Legean du oinarria, bertan arautzen baita administrazioak izan beharreko jarduera. Plana dekretu bidez aktibatzen da, eta Segurtasun sailburuari dagokio hura zuzentzea, baina lehendakariak bere gain har dezake zuzendaritza.

LABI planaren zuzendariak haren Aholku Batzordeko kideak hautatzeko eskumena du. Aholku Batzordean erakunde guztietako ordezkariak egon ohi dira, baita segurtasun eta osasun arduradunak ere, eta planaren baitan hartu beharreko neurriak adosten dituzte. Gainera, Batzorde Tekniko bat ere sortu daiteke, zientzialariek eta bestelako adituek osatua, Aholku Batzordeari erabakiak hartzeko orduan laguntzeko.

2020ko martxoan plana indarrean jarri zen, osasun larrialdia deklaratu ondoren, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko. Iñigo Urkullu lehendakariak hartu zuen zuzentzeko ardura, Aholku Batzordeko zuzendari gisa.[2] Halaber, osasun adituek osatutako Batzorde Teknikoa eratu zen, eta horren koordinazio lanak Jonan Fernandezi esleitu zizkion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.