Euskal Akuarelarien Elkartea
Appearance
Euskal Akuarelarien Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | margolana |
Historia | |
Sorrera | 1945 |
Euskal Akuarelarien Elkartea akuarela teknika erabiltzen duten margolariek Bilbon, 1945ean sortu zen. 2001etik ECWS edo European Watercolour Exhibition & Symposium erakundearen partaidea da. Bere helburu nagusia teknika hau zabaltzea eta ezagutaratzea da; horretarako erakusketak eta tailerrak antolatzen dituzte. 2020an bere 74 urtemuga ospatu zuten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945ean hamalau margolarik, tartean Juan Arostegi Barbier, erakundea sortu zuten. Poliki-poliki bazkideak biltzen joan ziren eta gaur egun 250 bazkide ditu. Haien egoitza Bilboko Mazarredo zumarkalearen 35ean dago. Egungo presidentea Isabel Sanjuán da. Elkartearen aktibitate ezagunetariko bat Gabonetan egiten duten erakusketa kolektiboa da.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Publicacion_FA&cid=1279203207624&language=eu&pageid=3000018331&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Publicacion_FA%2FBIO_Publicacion Isabel Sanjuánekin elkarrizketa, Bilbao, 364 zk., 2020ko abenduan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Elkartearen bloga.
- (Gaztelaniaz):Elkartearen webgunea.