Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa
Informazioa
Sorrera 1985
Eremua Euskal Herria Euskal Autonomia Erkidegoa
Arartekoa Manuel Lezertua Rodríguez
Egoitza Vitoria - Calle Prado, sere del Ararteko (Defensor del Pueblo Vasco) 2.jpg Arartekoaren egoitza Gasteizen
Webgunea
www.ararteko.eus

Arartekoa Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren defendatzailea edo ombusdmana da. Arartekoa Eusko Legebiltzarraren goi ordezkaria da eta pertsonen eskubideak babesteko sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen jarduerei eta politika publikoei dagokienez. EAEko administrazioak dira Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak edo administrazio horietakoren baten mendeko erakunde publikoak.

Gaur egun, Manu Lezertua da Euskal Autonomia Erkidegoaren arartekoa.

Eginkizunak eta araudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Legebiltzarraren 3/1985 Legeak, otsailaren 27koak, sortu eta arautu zuen Ararteko erakundea, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak 15. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erakundearen barne araubideari dagokionez, antolaketa eta funtzionamendu araudi batek arautzen du.

Arartekoa pertsona batek zuzendutako erakundea edo bulegoa da. Pertsona horri ere ararteko deitzen zaio eta bost urterako aukeratzen du Eusko Legebiltzarrak, legebiltzarkideen hiru bosteneko gehiengoaren bidez.

Arartekoa erakunde burujabea eta alderdikeriarik gabekoa da.

Arartekoak doako zerbitzua eskaintzen die euskal herritarrei. Arartekoaren egoitza Gasteizen dago, baina herritarrek zerbitzu hori jaso nahi badute, erakundeak Bilbon, Donostian eta, esan bezala, Gasteizen herritarrak artatzeko dituen bulegoetara jo dezakete, edo erakundearen web atarira (www.ararteko.net).

Ararteko erakundearen eginkizun nagusia herritarrei arreta ematea da, administrazioaren jarduera oker edo legez kontrakoak direla medio herritarrek egindako kexei edo kontsultei dagokienez. Kexa sortarazi duen jarduera okerra izan dela erabakitzen bada, Arartekoak ebazpena ematen du eta jarduera oker hori alda dezala gomendatzen dio administrazio arduradunari.

Arartekoak euskal administrazioen politika publikoen diagnostikoak ere egiten ditu, txosten berezi edo monografikoak prestatuz, eta politika horiek hobetzeko hainbat gomendio orokor egiten ditu, herritarren eskubideak hobeto babestu eta zaintzeko asmoz. Batez ere egoera ahulean dauden pertsonen eskubideak babesten ditu, edo sexu, kultura, sexu-joera eta abarrengatik baztertuta, baztertuta geratzeko arriskuan, diskriminatuta edo miserian bizi direnenak.

Lan horretan, arreta publikoa behar duten talde gisa identifikatuta agertzen diren arloetan jarduten da batik bat.

Era berean, herritarrei zerbitzuak egiten dizkieten zentro eta bulegoak ikuskatzera joaten da Arartekoa, aldizka harremanak izaten ditu gizarte-errealitateko zenbait arlotan lanean dabiltzan elkarte eta erakundeekin.

Haur eta Nerabeentzako Bulegoa sortu du, arlo horrek duen berariazkotasun eta garrantziagatik.

Giza eskubideak errespetatzeari dagokionez, jendearen sentikortasuna eta kontzientzia sendotzeko ekimenak ere burutzen ditu.

Arartekoak bere jarduera eta ekintzen berri ematen dio Eusko Legebiltzarrari, urteko txostenaren eta txosten berezien bitartez. Txosten horiek bere web atarian argitaratuta daude.

Arartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]