Euskal Duatloia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Duatloia
Antolatzailea Aiztondo-Oarso Herri Kirol Kluba
Sorrera 2022
Eremua  Euskal Herria
Tokia Azpeitiko zezen plaza
Lana Bi proba
Garaipen gehien Ugaitz Mugertza (2)
Txapelduna Ugaitz Mugertza (2024)


Euskal Duatloi Saria herri kirol proba konbinatua da, hiru ariketaz osatzen dena, bi aizkora saio eta korrika saio bat. 2022an izan zuen aurreneko ekitaldia.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanporaketan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 45 ontzako etzandako bi enbor ebaki
  • 2 kilometro korrika egin
  • 45 ontzako zutikako bi enbor ebaki

Finalean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 45 ontzako etzandako lau enbor ebaki
  • 4 kilometro korrika egin
  • 45 ontzako zutikako lau enbor ebaki

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko urtarrilaren 6an jokatu zen lehenengo ekitaldia. 9 kirolarik hartu zuten parte[1] eta Ugaitz Mugertza izan zen txapelduna[2].

2023an, aldiz, arrakasta handiagoa eduki zuen txapelketak. 21 kirolarik parte-hartu zuten sailkapen-saioan, eta handik sei kirolarik eman zuten finalerako urratsa. Eneko Saralegi izan zen irabazlea[3].

2024an Ugaitz Mugertza izan zen berriz txapelduna, baina ez zuen lortu 2023an ezarritako errekorra hobetzerik.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena Irabazlearen
denbora
2022 Ugaitz Mugertza Arkaitz Jauregi Eneko Saralegi 32:31
2023 Eneko Saralegi Ibai Soroa Suharri Rodriguez 30:35
2024 Ugaitz Mugertza Oier Kañamares Arkaitz Jauregi 31:56

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «I. Euskal Duatloia jokatuko dute ostegunean herriko zezen plazan - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
  2. «Ugaitz Mugertzak irabazi du I. Euskal Duatloia - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-06).
  3. «Eneko Saralegik irabazi du II. Euskal Duatloia - Azpeitia» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]