Euskal Herria Bildu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Herria Bildu
Sorrera 2012
Egoitza nagusia Gaztelu plaza, 49, 1.a
Iruñea, Nafarroa
Ideologia politikoa Subiranotasuna, independentismoa, sozialismoa, ezker abertzalea, antiinperialismoa, feminismoa, euskaltzaletasuna, aurrerakortasuna
Zinegotziak Hego Euskal Herrian[oharra 1]
1.197 / 4.533

Eusko Legebiltzarrean
21 / 75

Nafarroako Parlamentuan
8 / 50

Euskadiko Batzar Nagusietan
39 / 153

Espainiako Kongresuan[oharra 2]
7 / 350

Espainiako Senatuan[oharra 3]
4 / 208

Europako Legebiltzarrean
1 / 54
www.ehbildu.eus

Euskal Herria Bildu Euskal Herriko Ezker abertzaleko koalizio bat da, bere baitan Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Sortu biltzen dituena. 2012an sortu zen, Bildu eta Amaiur koalizioen jarraipen moduan. Lehenbiziko aldiz 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen, Laura Mintegi lehendakaritzarako hautagaitzat harturik. Ondoren Europako Parlamenturako hauteskundetan hartu zuen parte, Josu Juaristiekin eta hauteskunde zikloa bukatu zen 2015eko udal eta foru hauteskundetan parte hartu zuenean, aurretik Bilduren baitan zeuden hautetsiak jada euren legegintzaldia bukatuta.

Hauteskunde emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauteskundeak eta data
Botoak
%
Ordezkariak
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 277.923  %25 21 legebiltzarkide
2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak[oharra 4] 326.464  %2,08 Legebiltzarkide 1

Ordezkaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria Bildu ofizialki Eusko Legebiltzarrean bakarrik agertzen bada ere, Bildu eta Aralarreko ordezkariek politika komuna egiten dute.

Eusko Legebiltzarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko Legebiltzarrean bigarren indar politikoa da momentu honetan, 21 parlamentarirekin. Bere zerrendaburuak Laura Mintegi, Belen Arrondo eta Xabier Isasi izan ziren, baina jarduera parlamentarioan koalizioko ordezkari diren Oskar Matute, Pello Urizar, Rebeka Ubera edo Hasier Arraizek ere hainbat ekimen parlamentario eraman dituzte aurrera. Euskal gatazkarekin harremana duten gaietako asko Julen Arzuagak defendatzen ditu.

Nafarroako Parlamentuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Parlamentuan 2015erarte ez da EHBilduren talderik egon. Lehenago Nafarroa Bairen zati ziren Aralarreko ordezkariek Bildukoekin batera parte hartzen zuten, elkarrekin bigarren talde gisa funtzionatzen zutelarik. Osaketa hau garrantzitsua izan zen Yolanda Barcinaren aurka egindako zentsura mozioan zein PSNk egiteko mehatxua egin zuenean.

Espainiako Kongresua eta Senatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Kongresuan eta Senatuan Amaiurrek ordezkariek Euskal Herria Bilduren ordezkaritza egiten dute. Kongresuan 7 parlamentario dituzte, tartean Sabino Cuadra edo Rafa Larreina. Senatuan Amaiurrek dituen 3 senatariez gain (Urko Aiartza, Amalur Mendizabal eta Alberto Unamunzaga) EHBilduren ordezkari gisa dagoen Iñaki Goioaga ere batu behar zaio, hau Gasteizko Legebiltzarreko ordezkari gisa.

Europako Legebiltzarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Euskal Herria Bilduk Bloque Nacionalista Galego (BNG), Puyalón, Andecha Astur, Alternativa Nacionalista Canaria (ANC) eta Unidad del Pueblo (UP) alderdiekin batera Herriek Erabaki koalizioa osatu zuen. Herriek Erabaki koalizioak eserleku bat lortu zuen Europako Legebiltzarrean, EH Bilduko hautagaia zen Josu Juaristik hiru urte t´erdiz eserlekua izango duelarik eta BNGko Ana Mirandak gainerako urte t´erdian.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko irailaren 7an, EH Bildu barruan siglak gainditzeko apustua egin zuen Aralarrek. Patxi Zabaletak adierazi zuen beharrezkoa zela EH Bilduren egiturak "bateratzea", "subiranotasunaren aldeko ezkertiarren fronte irekia" eskaintzeko[1].

Abenduaren 29an jakin zenez, etorkizuna erabakitzeko prozesu eratzaileaz proposamen bat aurkeztuko zuen EH Bilduk 2015eko urtarrilaren 24. Helburua euskal estatua eraikitzea zen eta Irungo Ficoban (Gipuzkoa) aurkeztuko zuten. "Euskal Herriko indar askatzaile guztiei" egin zieten deialdia, "baimenik eskatu gabe" aritzeko[2].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Trebiñu eta Argantzun barne. Gainera Espainiako Barne Ministerioak gaizki esleitu zituen bi zinegotzi Andosillan. Horiek ere gehitu dira zerrendara.
  2. Amaiur gisa
  3. Amaiur gisa eta EHBildu gisa
  4. Herriek Erabaki koalizioaren barruan.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Herria Bildu Aldatu lotura Wikidatan