Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
Itxura
EHGAM | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua |
Izen laburra | EHGAM |
Mota | LGBTQ+ rights organization (en) ![]() |
Herrialdea | Euskal Herria |
Prentsa-organoa | Gay Hotsa |
Gazteria | Gaztehgam |
Historia | |
Sorrera | 1977 |
www.ehgam.eus![]() ![]() |
Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua edo EHGAM, Euskal Herriko gay eta lesbianen mugimendua da.
EHGAM-ek mugimendu pluralista, autonomo eta iraultzailetzat du bere burua. Euskal Herri osoa dauka jardueragune, tokian tokiko errealitate sozialera egokituz.[1]
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977ko urtarrilean sortu bazen ere, 1983ko otsailaren 27ra arte ez zuten legeztatu. Euskal Herriko LGBT lehen elkartea izan zen,[2] eta gaur egun lanean dirau.
Antonio Kintana eta Imanol Alvarez izan ziren sortzaile nagusiak.

Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Homosexualitatearen askapena du helburu, eta sexu askapenaren prozesu orokorrean kokatzen da.[3]
Helburu nagusiak ondorengoak dira:[4]
- Desio homosexualaren askapena, sexu askapen osoaren barnean.
- Desio homosexuala gizakiaren sexualitate orokorraren eta desioaren osagarritzat jotzea.
- “Homosexual” eta “heterosexual” maila ideologikoak gainditzea, zeren haiek mantentzea homosexualitatearen zapalketari loturik baitoa; eta egun nagusi den araua ezabatzea, arau horrek “rol” bipolar eta osagarriak (ar/eme, maskulino/femenino, aktibo/pasibo, menderatzaile/menderatu) ezartzen baititu giza harremanen arloan.
- Ghetto homosexuala ez da norbanakoaren errealizaziorako gune egokiena, ez eremu afektiboan, ezta sexualean edo erlazioetakoan ere, esparru murriztu eta komertziala baizik. Izan ere, desio homosexualaren bizipena esparru horretara mugatzen saiatu da urteetan politika ofiziala, eta neurri handian horretan dirau oraindik ere.
Aldizkaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977an Gay Hotsa izeneko aldizkaria argitaratzen hasi zen[5].
Kide historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antonio Kintana
- Imanol Alvarez
- Mikel Martin Conde
- Xanti Vicente Altxu
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Nortzuk gara – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (kontsulta data: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1983-02-28). «El Movimiento de Liberación Homosexual del País Vasco, legalizado por Interior» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2018-06-05).
- ↑ «Nortzuk gara – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (kontsulta data: 2018-06-05).
- ↑ «Helburu orokorrak – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (kontsulta data: 2023-01-31).
- ↑ López Romo, Raúl.. (2008). Del gueto a la calle : el movimiento gay y lesbiano en el País Vasco y Navarra, 1975-1983. Tercera Prensa ISBN 978-84-96993-01-3. PMC 433516262. (kontsulta data: 2023-01-28).