Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Euskal Herriko egitura energetikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko egitura energetikoa inguruko herrialdeen antzekoa da. enpresa pribatuak arduratzen dira energiaren horniduraz eta energia jakin batzuen ekoizpenaz. Gaur egun bi energia mota baliatzen dira Euskal Herrian; energia berriztagarriak eta ez-berriztagarriak. Energia iturri hauek nagusiki argindarra sortzeko eta erregai fosil bidezko gailuak (adb. garraioak edo berogailuak) martxan emateko baliatzen dira. Bai bata eta bai bestea gure gaur egungo ekonomia sistemaren oinarrian daude, eta haien ekoizpenak eta erabilerak errotik aldatu dute Euskal Herriko eta oro har herrialde industrializatuetako jendeen bizimoldea azken berrehun urteetan.

Industrializazioa aintzineko energia-iturri eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mende arte, Euskal Herrian baliatzen ziren energia-iturri nagusiak egurra, egur-ikatza, haizea, ura eta abereen indarra ziren. Harrikatzaren ustiapena ezaguna bazen ere, ez zen munduko beste leku batzuetan bezain erabilia[1][2][3]. Egurra eta ikatza errez sortutako beroa besteak beste metalgintzan eta janaria prestatzeko (ogia...) baliatzen zen, eta beste energia-iturriak gailuak mugiarazteko (garraiobideak, eiherak...).

Oraindik ere baliatzen diren energia-iturriak dira, nahiz eta ez duten industrializazioarekin garatu ziren energia-iturriek beste garrantzia gaur egungo ekonomian. Haize eta ur erroten kasuan, nagusiki argindarra ekoizteko baliatzen dira orain, eta egurra zein egur-ikatza sutondoak dituzten etxeak berotzeko erabiltzen da.

Industrializazioarekin sortu edo indartu ziren energia-iturri eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mende bukaera eta XIX. mende hastapenetik goiti eman zen industria iraultzak erregai fosilen erabilpena izugarri emendatu zuen, eta gaur egun ere energia-iturri horiek dira argindarra sortzeko eta gure ekonomian funtsezkoak diren gailuak martxan emateko erabilienak.

Lurrun makinaren asmakuntzak eta erabileraren zabaltzeak harrikatzaren ustiaketaren gorakada bortitz bat ekarri zuen. Harrikatzarekin batera petrolioaren eta gasaren erabilpena areagotu zen, eta hauek ustiatu, tratatu zein garraiatzeko azpiegitura ainitz garatu ziren XIX eta XX. mendeetan; besteak beste meatzeak, itsas-portuak, trenbideak, errepideak eta findegiak.

XX. mendean zehar argindarra ekoizteko eta garraiatzeko azpiegiturak (kable-sistema, zentral elektriko, termiko eta hidroelektrikoak, urtegiak...) izugarri garatu ziren, elektrizitatea eta elektrizitate bidezko tresnak hirietako bitxikeria izatetik etxe bakoitzeko oinarrizko baliabide izatera igarotzeraino.

Euskal Herrian kontsumitzen den argindarraren ehuneko handiena erregai fosilen bidez ekoitzia da[4].

Energia-iturri mota berriak eta zahar-berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Energia berriztagarriak Euskal Herrian»

Erregai fosilen kopurua mugatua izanki[5], eta arrazoi ekologiko eta geopolitikoak direla medio[6][7], gaur egungo ekonomia eta jendarte sistemaren energia beharrei aurre egiteko beste energia-iturri batzuk asmatzen eta garatzen dihardute hainbat sektorek[8].

Lemoizko zentrala da Euskal Herrian eraiki den zentral nuklear bakarra, baina ez zen inoiz martxan ezarri.

Energia ez berriztagarrien alorrean energia nuklearra dago. Erregai fosilen ordezko garbiago bat bada ere arriskutsuak diren hondarkinak sortzen ditu, eta zentral nuklearretan istripuak daudelarik[9] osasunarentzat kaltegarriak diren produktuak askatzen dira[10][11]. Ondorioz, energia-iturri mota honen erabilpena sutsuki eztabaidatua dago[12] eta adibidez, Euskal Herriko herri mugimenduak zentral nuklearrak eraikitzearen kontra agertu izan dira mota honetako proiektuak aurrera eraman nahi izan direnean. Gaur egun ez dago zentral nuklearrik Euskal Herrian bertan; hurbilenekoak Garoñako zentrala (Burgos) eta Arcachongoa (Gaskoinia) dira.

Euskal Herrian ekoizten diren energia berriztagarri nagusiak energia hidraulikoa eta energia eolikoa dira. Tamaina handikoa delarik, energia-iturri hauen ustiapenak eragin kaltegarria eduki dezake ingurunean eta horrek eztabaidak sortzen ditu azpiegiturak eraiki ala ez erabakitzeko orduan[13]. Eguzki-energia ere ustiatzen da maila apalago batean[14].

Gaur egun 49 parke eoliko daude Nafarroan eta 7 EAE-n (2018ko urtarrileko datuak[15]). Ipar Euskal Herrian ez da parke eolikorik[16][17], baina hainbat udaletxek herriko eraikinetan eguzki-plakak jartzeko pausoa eman dute[18].

Euskal Herriko energia ekoizle eta hornitzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego zein Ipar Euskal Herriko energia ekoizle eta hornitzaileak enpresa pribatuak dira. Jatorriz Électricité de France (EDF) eta Endesa frantziar eta espainiar estatuen jabetza baziren ere (hurrenez hurren), gaur egun enpresa pribatuak dira. EDF-ren kasuan, frantziar estatua akzioen %80aren jabe da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Use of coal in the Bronze Age in China. , 525–530 or..
  2. (Ingelesez) Mattusch, Carol. (2008). Metalworking and Tools - The Oxford Handbook of Engineering and Technology in the Classical World. Oxford University Press, 418 or. ISBN 978-0-19-518731-1..
  3. (Ingelesez) Smith, A. H. V.. (1997). Provenance of Coals from Roman Sites in England and Wales. Britannia, vol.28, 297–324 or..
  4. «178/2015 DEKRETUA, irailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoaren jasangarritasun energetikoari buruzkoa.» euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  5. Kamino, Pello Zubiria. (2007-06-10). «Klima erabat hondatu aurretik petrolioa bukatu?» Argia Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  6. Kamino, Pello Zubiria. (2018-10-07). «Chevron-Ekuador: epaile pribatuek honela menderatu dute estatua» Argia Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  7. Kamino, Pello Zubiria. (2016-04-05). «Zientoka militante, petrolio multinazionalen Paueko biltzarra oztopatu nahian» Argia Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  8. Kamino, Pello Zubiria. (2019-03-31). «Geoingeniaritza nola arautu erregai fosilen ugazabek klima are gehiago honda ez dezaten» Argia Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  9. Kamino, Pello Zubiria. (2018-03-01). «Frantziako zentral nuklearren segurtasunik eza agerian utzi zuten Greenpeaceko kideentzat espetxe zigorra» Argia Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  10. Kamino, Pello Zubiria. (2018-02-07). «Ikusi Fukushimako 2. erreaktore izorratua eta bere 'corium'-a: hondamendi nuklearraren froga» Argia Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  11. Kamino, Pello Zubiria. (2017-11-21). «Errusiak lehenbizikoz aitortu du irail amaierako kutsadura erradioaktibo handia» Argia Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  12. Kamino, Pello Zubiria. (2018-03-05). «Buren jarraitzen du zabortegi nuklearraren aurkako erresistentziak: berriro basoa okupatzen saiatu dira» Argia Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  13. Elizondo, Edurne. ««Kaltea eginen luke, eta ez da beharrezkoa»» Berria Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  14. «GURE PROIEKTUAK» I-ENER Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  15. (Gaztelaniaz) «Iberdrola inicia el segundo mayor parque eólico vasco» noticias de Gipuzkoa Noiz kontsultatua: 2019-11-21.[Betiko hautsitako esteka]
  16. (Frantsesez) Le Lay, Alain. «Le projet des éoliennes abandonné» sud ouest Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  17. (Frantsesez) «Un parc d’éoliennes flottantes pour alimenter le G7 à Biarritz» le marin Noiz kontsultatua: 2019-11-21.
  18. «I-ENER» Plone site Noiz kontsultatua: 2019-11-21.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]