Edukira joan

Euskal Herriko erretaula flandestarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Herriko erretaula flandestarrak
Irudia
Motaalor jakin bat eremu geografiko batean
Garaiagotiko berantiar eta pizkundea

Erretaula flandestarrak Euskal Herrian ere agertu ziren inportazioko produktu gisa, gotikoko azken fasean eta Pizkundearen aroan, Europako beste hainbat herrialdetara bezala. 15. mendean iritsi ziren lehen erretaula flandestarrak Euskal Herrira, bai Nafarroako Erresumara, eta bai Gaztelaren mende zeuden lurraldeetara, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoara. Belgikako estatuko Flandria baino, Flandes historikoa kontsidera daiteke hauen jatorria, barne hartuz Brusela eta Brabante, eta Aro Garaikidetik Herbehereak diren eskualde batzuk. [oh 1]

Erretaula flandestarretan taillak eta taula margotuak aurki daitezke, batzuetan konbinatuta, beste batzuetan altzaria osoki era bateko edo besteko irudiz osatua. Taillaketa lanen inbentario bat egina du Jesús Muñiz Petralanda adituak, Iberiar penintsulako erretaula identifikatuen katalogo bat egin duelarik (2008),[1] aurretik María Jesús Gómez Bárcenak 1992an egindako zerrenda bat osatuz.

Euskal Herriko adibide hauek aipatzen ditu Muñizek, Bruselan jatorria dutenak:

Flandestarrak baina jatorri zehatza ezin esanik, hauek aipatzen ditu Muñizek:

Beste iturri batzuetan aipatzen direnak, bestalde:

Taula margotuz osatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taillaketa eta zurgintzako eskultura lanez gain, margolanez eta taulaz osatutako lan flandestarrak ere badaude Euskal Herrian, hala nola:

Poliptiko erakoak ere badira horien artean:

Estilo hispano-flandriarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait erretaula estilo hispano-flandriarreko gisa deskribatu izan dira, ez Flandrian eginak, baina bai Iberiako penintsulako erresumetan garatutako Gotiko berantiarreko lanak, langintza bertsua edo jarraipenekoa dutenak. Nafarroako Erresuma oraindik Gaztelak inbaditu ez zuen garaikoa da horietako bat, Tuterako katedraleko erretaula nagusia [10], eta beste bat aipagarria Lekeitioko basilikako erretaula nagusia [11]

  1. Euskaltzaindiak ontzat ematen du Flandes zentzu historikoan erabiltzea, eta horregatik hemen flandestar ondo dago, baina flandriar sinominotzat jo daiteke oro har.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Muñiz Petralanda, Jesús. (2008). «La problemática de la determinación de la procedencia de los retablos "flamencos". Consideraciones en torno al relieve de la Lamentación de la Parroquia de San Saturnino de Pamplona» Cuadernos de la Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro (3): 545–562. ISSN 1989-4880. (kontsulta data: 2025-07-04).
  2. (Gaztelaniaz) Conservatio, Albayalde. «Retablos flamencos esculpidos en España» Albayalde (kontsulta data: 2025-07-04).
  3. (Gaztelaniaz) Ladrón de Guevara Ortega, Alfonso. (2013-03-06). «El retablo flamenco manierista del Dulce Nombre de Jesús de Vitoria (1558)» Ars Bilduma  doi:10.1387/ars-bilduma.6353. ISSN 1989-9262. (kontsulta data: 2025-07-08).
  4. (Gaztelaniaz) Santa Maria Katedrala Fundazioa. «El arte en la Catedral Santa María de Vitoria-Gasteiz» CATEDRAL SANTA MARÍA (kontsulta data: 2025-07-04).
  5. Informazio panela (2025)
  6. Madina Milikua, Txomin. (2020-09-09). «Bergarako San Pedro parrokia - Bergara» Goiena.eus (kontsulta data: 2025-07-09).
  7. Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila. (2011-01-14). «343/2010 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait erretaula monumentu izendapenaz sailkatutako kultura ondasun deklaratu zituena aldatzeko dena.» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-07-07).
  8. Maya Manterola, Maria. (2022-05-07). «Harrera ederra egin diote parrokian Mendaro Marinelaren taula zaharberrituari - Zumaia» Guka.eus (kontsulta data: 2025-07-09).
  9. (Gaztelaniaz) «Maestro de La Leyenda de Santa Godeliva - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-10-15).
  10. «Palacio Decanal de Tudela.» palaciodecanaldetudela.com (kontsulta data: 2025-10-15).
  11. (Gaztelaniaz) Basílica de Lekeitio. «Basílica de Lekeitio - Basílica de Nuesta Señora de la Asunción» www.basilicadelekeitio.com (kontsulta data: 2025-10-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]