Euskal Herriko kastroak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko kastroak —Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Garaiko zenbait kasutan, gaztelu zaharrak deituak— Mendebaldeko Europako beste gaztelu zahar bezala, Burdin Arokoak dira. Batzuk, Erdi Arokoak izan daitezke.[1]

Aditu batzuen ustez, Euskal Herriko kastroak eraikitzaileen indoeuropar kulturaren eraginaren ezaugarri dira[2][3]. Beste batzuen iritzira, berriz, bertoko kulturaren eta indoeuropar inbaditzaile eta kolonizatzaileen kulturaren arteko aldi bereko izateak sortu zituen.[erreferentzia behar]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marueleza edo Arrolako herri harresituaren harresiak. Nabarniz, Bizkaia.

Toponimian hitz hauek agertu dira: gaztelu mendi, muru[oh 1], gazteluzahar[4] edo gaztuluzar[5], eta beste. Literatura zientifikoan eta dibulgaziozkoan, kastro izenez gain, beste hauek ere erabiltzen dira: esparru itxi[1], gotorleku, herrixka gotortu, herri gotor, herri harresitu eta oppidum (plurala: oppida).

Dena den, kastro hitzaz ezaugarri ezberdinak izan ditzaketen hainbat esparru harresitu mota izendatzen dira. Adibidez, Galizia eta Asturias aldean izan zen kastroen kulturan, herriak harresiz inguratuta daude eta etxeak zirkularrak dira; Bizkaian, Gipuzkoan,[6] Araban eta beste hainbat lekutan ikertutako Burdin Aroko herri harresituetan, ordea, etxeek lauki forma dute, eta gaztelu zaharrak izenaz ezagutzen direnak, ordea, mota batekoak zein bestekoak izan daitezke: leku batzuetan herri handiak eta konplexuak dira eta beste batzuetan, ordea, txikiagoak dira, eta agian, soilik eskualdearen zaintzarako egin ziren eta bertan biziko zen garnizio txiki bat eta ez herri oso bat. Kastro gisa identifikatu diren batzuk, sakonago ikertu dituztenean, erromatar garaiko behin-behineko kanpalekuak zirela ikusi dute: adibidez, Arabako Delikako Santa Agedakoa edo Bizkaiko Nabarniz herrian dagoen Illunzar.

Kanpo harresiei dagokienez, batzuek harrizko murruak dituzte; eta beste batzuek, lurrezkoak.

Azkenik, oppidum izena erabiltzen da kastro edo herri harresitu hauetako batzuentzat, handienak eta antolatuen zeudenak, hain zuzen.

Hego Euskal Herrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jagoba Hidalgok, 2018ko bere Gradu Amaierako Lanean, Bizkaiko eta Arabako Burdin Aroko herrixka gotortuak sailkatuta ditu eta bertan bibliografia erreferentziala ematen du bakoitzeko[7]. Arabako Karta arkeologikoan beste gainerako batzuk agertzen dira.

Izena Kokapena Tamaina Garaiera Kultura/Garaia Oharrak
Henaioko gaztelua Dulantzi 2 ha (20.000 m2) 700 m[8] Burdin Aroa. XIX. mendearen hasieratik ezaguna.Bisita daiteke[9][10].
Kutzemendi edo Olarizu Gasteiz 709 m Brontze Aroa edo Burdin Aroa Jose Migel Barandiaranek 1926an aurkitua. Horko zeramikak zeltiberiarrak dira.
Oroko Haitzak Atxabal-Oro (Zuia) Brontze Aro amaiera eta Burdin Aroa[11] Jose Migel Barandiaranek 1918an aurkitua. Lanak 1964 eta 1967 artean. Etxe zirkularrak eta eliptikoak[12]
Lastrako kastroak Karanka 60 m Brontze Aroa, Burdin Aroa. Erromatartzea. Erdi Aroa[13]. Litekeena da autrigoien Uxama Barca izatea[14].
Trincheras de los Moros[15] Monzarrate gainan,Durruma Kanpezu 13 ha

(132.100 m2)[16]

992 m Burdin Aroa
Cividad[15] Angostina, Bernedo 3 ha

(30.624 m2)[16]

784 m Burdin Aroa Erromatar garaiko inskripzioak topatu dira ondoan dagoen San Bartolome
El Muro[15] Orbiso, Kanpezu/ Zuñiga, Nafarroa 4,5 ha

(45.500 m2)[16]

669 m Burdin Aroa
Horma[15] Santikurutze Kanpezu 1,2 ha

(12.6002 m2)[16]

692 m Burdin Aroa
Babio Izoria 10 ha[17] 582 m Burdin Aroa 1982. urtean aurkituta[18], 2018an egin ziren sundaketak eta 2019an indusketa hasi zen Jon Obaldiaren gidaritzapean.[19]
Karasta[20] Caicedo Sopeña 27 ha

(270.000 m2)

Brontze Aroa, Burdin Aroa eta Erromatar garaia
Santa Ageda (Delika) Urduña eta Arrastaria 9 ha 525 m[2] K.a. III-II mendea[21]. Aldi baterako erromatar kanpalekua da (Castra aestiva).
Arkiz Tresponde 79 m I. Burdin Aroa, Erromatartzea Lubakiak eta harrizko harresiaren santsuak.[7]
Perigaña Perigaña mendia, Ozeka, Aiara 4,6 ha

(46.605 m2)

(10.329 m2 barruko harresi barrukoa)

625 m Burdin Aroa Bi harresi. Zeramika, silexezko laska eta punta bat[18]
Atxa Lakua, Gasteiz II. Burdin Aroa Ez dago informazio asko.
Berbeako kastroa Barrio 2021. urtean indusketak hasi ziren berriz. 851 m Bukaerako Brontze Aroa-II. Burdin Aroa. Erromanizazio hasiera.[22].
Buradoneko kastroa Buradon 634 m Bukaerako Brontze Aroa-Igo Burdin Aroa CAA: 3517 (250 or.)[oh 2][23]
Valdeportilla Ozio 625 m Burdin Aroa I Juan Antonio Madinabeitiak ikertua. CAA: 3526 (253 or.)[oh 3] [23]
La Ermita Zabalate Burdin Aroa II, Erromatar garaia eta Erdi Aroa. 664m Armando Llanosek ikertua 1970an. CAA: 3502 (243 or.).[23]
Castillo de Portilla Zabalate 754m Burdin Aroa I eta II, Erromatar garaia eta Goi Erdi Aroa. ikerlariak: Francisca Sáenz de Urturi eta Armando Llanos.CAA 3501 (242 or.).[23]
Castejon Muinoa herrixka Navaridas 540m Neolitoa, Brontzea, Burdin Aroa, Erromatarra, Erdi Aroa[24] Monumentu multzo izendapena du. Ikus: EHAA 112. zk. (2013-06-12)
La Hoya Guardia 4 ha Brontze Aroa eta Burdin Aroa

Bizkaikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Kokapena Tamaina Garaiera Kultura/Garaia Oharrak
Arrola edo Marueleza Nabarniz, Arratzu eta Mendata artean 19 ha 535 m La Tène kultura (k.a. III eta k.a. I mendeen artekoa), zeramika zeltiberiarrak.
(I. mendea) erromatar hondarrak.[25] [3]
Malmasin Malmasin (Arrigorriaga) ? 361 m Burdin Aroa Bi eremu ditu, kanpokoa eta barnekoa, biak harresidunak[26]
Bolunburu Bolunburu haitza

(Zalla)

0,5 ha

(5000 m2)

Burdin Aroa 1970eko hamarkadan aurkitua[27][28]
Pico Moro Galdames 3 ha 360 ? San Esteban Galdameseko mendebaldean kokatuta, Barbadun eta Deobriga-Flaviobriga galtzadatik gertu. 1975ean lanak egin zituzten[29][30]
Luxar Gueñes 0,5 ha

(5000 m2)

540 ? Deobriga-Flaviobriga gurutzadatik gertu kokatuta[31][30]
El Peñón Muskiz ? ? ? La Arena hondartzatik gertu kokatuta[30]
Berreaga Mungia eta Zamudio artean ? >360m ? Herrixka eta nekropolia dauzka, eta estela multzo bat aurkitu da bertan[32][33].
Kosnoaga Aixerrota mendian, Lumo[34] ? ? ? [30]
Trebisburu Sollube mendian ? ? ? Basogintzak hondatua[30]
Illunzar Illunzar mendian, Nabarniz herrian Erromatarra Aldi baterako erromatar kanpalekua da[35].
Motrolluko gaina Munitibar Burdin aroa Induskatu gabe[36]

Gipuzkoakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Kokapena Tamaina Garaiera Kultura/Garaia Oharrak
Akutu Bidegoian-Errezil 3 ha[37] 664m Induskatu gabea[38]
Intxur/Iruntxur Iruntxur mendia (Albiztur eta Tolosa) 17 ha 742m Burdin Aroa Jose Migel Barandiaranek ikertua[39]. Xabier Peñalverrek induskatua. Bibliografian Intxur izena ematen zaio[37].
Buruntza Andoain 0,7 ha 439 m Burdin Aroa Carlos Olaetxeak aurkitua[40][41][42]
Basagain Anoeta 2,8 ha ? Burdin Aroa[37] Xabier Peñalverrek iduskatua[43].
Munoaundi Azkoitia-Azpeitia 7 ha 385 m 2. Burdin Aroa Sonia San Josék eta Antxoka Martínezek induskatua[44].
Murugain Aretxabaleta-Arrasate-Aramaio 4,7 ha ? ? 1987 eta 1988an C. Olaetxeak aurkitua eta ikertua[41][37]
Murumendi Iruntxurko kastrotik gertu 1,9 ? Burdin Aroa 2010etik 2013ra Suhar arkeologiak aztertu zuen
Muru edo Moru Elgoibar 1 ha 445 m ? Murugaingo kastroaren bezalako zeramikak[41][45]
Belaku Beizama Brontze Aroa - Burdin Aroa Katak egitean, ikatzak, silexko lanabesak eta eskuz egindako zeramika zataik aurkitu ziren. Harrizko harresia oraindik atzematen da[46].
Santiagomendi Santiagomendi, Astigarraga Ez da mugatu. 297m Kalkolitoa, Burdin Aroa, Erromatar garaia Harresirik ez du. Erdi Aroko eta Aro Modernoko aztarnak ere topatu dira[37] [47].

Nafarroa Garaikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Garairako informazioa Javier Armendariz arkeologoaren idazlanetan[48] eta Juan Mari Martínez Txoperenaren online datu basean[49] ikus daiteke. Javier Armendarizek bere doktore tesian 261 gune jaso zituen eta horien artean bi herri mota berezi zituen: altueran egin zirenak (kastro baten ezaugarriak zituztenak) eta lurralde lauetan egon zirenak. Beheko taula honetan agertzen direnak, lagin bat besterik ez dira:

Izena Kokapena Tamaina Garaiera Kultura/Garaia Oharrak
Urri edo Eurri Ibiriku, Eguesibar 3,2 ha

(32.400m2)

625-666 m Burdin Aroa eta Erromatartzea Armendariz (2008): 31. zenbakia.
Eretak Berbintzana Burdin Aroa Musealizatuta dago. Ikusi Las Eretasko Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoa
Aixkorrua Otsagabia 0,88 ha - - [oh 4]
Iurreko gaina Gesalatz 1,25 ha Lehen burdin Aroa
Peñako gaina Artzibar 1,53 ha 796/777 m Lehen eta Bigarren Burdin Aroa [oh 4]
Agiñako esparru harresitua Agiña mendia, Lesaka - - Burdin Aroa Prospekzio geofisikoa eta katak egin dira. Harresia, silexezko lanabesak eta lubanarroa aurkitu ziren.[50] [51]
Irulegi Irulegi (Aranguren) 10 ha Burdin Aroa, baskoiak Indusketak martxan daude[52]. Ingurune horretan bertan, Irulegiko Erdi Aroko gaztelua dago.
Legin Itzagaondoa 1,71 ha (17.150m2) Burdin Aroa, Erdi Aroa[53] Ez da induskatu.
Legin Etxauri eta Ibero, Oltza zendea 0,85 ha (8.500m2) Lehen Burdin Aroa Armendariz (2008): 40. zenbakia.


Gazteluzar Egues 4.450m2 Burdin Aroa Publikatu gabe dago. Txoperenaren 49. zenbakidun fitxa[54]
San Sebastián Zintruenigo 0,88 ha

(8.800m2)

410-418m Burdin Aroa Armendariz (2008): 242. zenbakia.
Santakriz Eslaba 15.500m2(6500m2+9.000m2) 520-545 Burdin Aroa. Erromatar garaia. Erdi Aroa. Aro Modernoa (Baseliza) Armendariz (2008): 99. zenbakia.

Hiri erromatarra garatu zen gune berean.

Peña Larragueta/ Sardeako gaztelua Berriobeiti 3,5ha

(35.000m2)

600-661m Burdin Aroa Armendariz (2008): 28. zenbakia.

Erdi Aroko gaztelua eta garai modernoko baseliza ere izan ditu.

Oianburu Artaxoa eta Garinoain 0,6ha

(6.000m2)

645-650m Burdin Aroa eta agian, Erromatarra eta Erdi Aroa. Armendariz (2008): 64. zenbakia
Uzkitako Murugain Leotz Armendariz (2008): 76. zenbakia
El Caneluche Kaseda Armendariz (2008): 98. zenbakia
Indusi/Murubitarte Lerga 775-785m Armendariz (2008): 105. zenbakia
Capaburros Uxue 0,31ha

(3.150m2)

750-770m Burdin Aroa Armendariz (2008): 120. zenbakia.
Ziraukiko Murugain Zirauki 0,74ha

(7.400m2)

660-668m Antzinako Burdin Arotik Burdin Aro amaieraino Armendariz (2008): 129. zenbakia.
Girgillaoko San Kristobal Girgillao 1,5ha (15.000m2) 740-758m Burdin Aroa Armendariz (2008): 165. zenbakia.

Aro Modernoko baseliza.

Mauriain Villatuerta 2,14ha

(21.400m2)

665-677m Burdin Aroa. Armendariz (2008): 168. zenbakia.

Karlistaldian gotorleku bat eraiki zen bertan.

Monjardingo gaztelua Villamayor de Monjardin 1ha

(11.000m2)

850-894m Agian, Brontze Aroa eta Burdin Aroa. Ziurtazunea, antzinaro Berantairra Armendariz (2008): 188. zenbakia.

Erdi Aroan gaztelu bat egon zen eta XIX. mendean gotorleku karlista bat.

Arrosia Arroniz 3ha

(31.300m2)

560-586m Brotze Aroa. Burdin Aroa Armendariz (2008): 194. zenbakia.
Desoioko San Crsitobal Desoio (17.700m2) 700-713m Burdin Aroa Armendariz (2008): 200. zenbakia.

XIX. mendera arter baseliza bat egon zen bertan.

Illarraga-Burte Irañeta 5,69 ha (56.900 m2) Brontze amaiera, Burdin Aroa Publikatu gabe[5]
Longidako Murugain Longida 5ha

(50.518 m2)

Burdin Aroa II Publikatu gabe[5]
Iruñea Iruñea 4/4,5 ha I. Burdin Aroan

8 ha II. Burdin Aroan

Brontze Aro amaiera,

Burdin Aroa I eta II

García Barberena, M.; Velaza, J. eta Unzu, M.(2015): "Esgrafiado en signario paleohispánico hallado en Pamplona" [55]

Ipar Euskal Herrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal herriko monumentu hauek azterketa eta inbentarioa Francis Gaudeulek egin zuen 1997an.[56] 2004an, Jacques Blotek, Inventaire des monuments protohistoriques en Pays Basque lanean arkeologoaren kartografia jasotzen hasi zen hainbat liburuxkatan.[57] [oh 5]

Lurrezko hesiekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes lerroak lurrez eginak daude, lubakiak eta zelaiguneak egitekoan ateratakoa.

izena garaiera kokalekua oharrak
Elhina 350 m Armendaritze
Kurku 272 m Behauze 4 babes lerro, hondatua
Harribeltza 522 m Suhuskune
Ullumendi Gaztelüzaharre 416 m Urdiñarbe
Gaztelü-harria, Gaztelaia 479 m Sohüta
Mokorreta 453 m Makea oso hondatua
Gazteluzahar 472 m Landibarre
Gazteluzaharre 361 m Arhantsusi
Ursuia 436 m Hazparne
Ursuia 387 m Hazparne
Ursuia 330 m Hazparne
Luis XIV.aren gotorlekua 237 m Sara 1977an suntsitua
? 229 m Arrosa %95an suntsitua
Sardatz 148 m Behaskane-Laphizketa ordoki ertza
Gaztelu-harri 225 m Etxarri
Gazteluxaga 282 m Ürrüstoi-Larrabile
Gaztelü-gain 371 m Irabarne
Larleta 279 m Berogaine-Lahüntze
Txoikantegia 326 m Idauze-Mendi
Pekatenborda 92 m Larresoro hondatua
Lexegita 653 m Iruri
Kurku 152 m Nabarzi
Zihorri 267 m Lekorne eta Heleta artean
Belozea 118 m Itsasu
Larreondoa 85 m Senpere
Gaztalepo 550 m Ahatsa
Ahiga 300 m Lohitzüne-Oihergi 1978an suntsitua
Xerrapo 299 m Zaro 1981an suntsitua
Haitzhandialtea 440 m Barkoxe
Mendixko 300 m Irulegi
Khoxü-gaina 343 m Eskiula

Harrizko hesiekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrizko hesiak gaztelu zahar garaienetan daude.

izena garaiera kokalekua oharrak
Gaztelu 629 m Lekunberri
Larran 579 m Arrosa ezproia itxia
Urxilo 566 m Arrosa ezproia itxia
Lerdatze 390 m Armendaritze
Jarra 445 m Sorhoeta
Maide-korralea 667 m Altzai
Zerkupe 1085 m Eiheralarre
Munhoa 592 m Hozta

Mailakatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelaiguneak malda zulatutako mailetan kokatzen dira.

izena garaiera kokalekua oharrak
Abarratea 342 m Abarratea mendian, Aiherra eta Isturitze artean 3 maila. 4 Ha
Mehaltzu 648 m Pagola ezproia itxia
Ursuia 678 m Makea 5 Ha
Hoxa handia 571 m Landibarre
Gazteluzaharrea 256 m Irisarri
Gaztelu-gaina 382 m Buztintze-Hiriberri
Montarey 370 m Etxebarre
Gaztelü-harria (Gastalaria) 354 m Zalgize
Gaztelu-mendi 343 m Uharte Garazi
Gaztelü 582 m Altzürükü
Ahaize 272 m Ortzaize
Gaztelü-gaina 658 m Santa Grazi
Gaztelua 313 m Ahatsa
Xerberoenea 321 m Germieta

Hainbat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

izena garaiera kokalekua oharrak
Gaztelü-harriko botxea 894 m Etxebarre
Mokorreta 680 m Lekunberri ezproia itxia


Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Murugain, Murumendi eta Muru; muino edo mendi horietan guztietan Burdin aroko herri harresitu bat dago
  2. Arabako arkeologia karta
  3. Arabako arkeologia karta
  4. a b Prospekzio bisuala egin da baina ez zundaketarik ezta indusketarik ere.
  5. Inbentarioa on-line ikus daiteke

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Frantsesez) Casaubon, Jakes. (2002). «Le toponyme iriet sa relation avec d’anciens lieux fortifiés» Munibe (Antropologia-Arkeologia) (Aranzadi) 54: 125-139. ISSN 1132-2217..
  2. a b Gorrotxategi, Javier; Iarritu, Maria Jose. La prospección arqueologica durante 1981-82 en Vizcaya. Eusko Ikaskuntza.
  3. a b Valdés, Luis. El Santuario Protohistórico de Gastiburu (Siglos VI a I a.C.). Eusko Ikaskuntza.
  4. Gaudeul, Francis. 1997. "Enceintes de type protohistorique du Pays basque francais". Isturitz, 7, 59-81 or.
  5. a b c (Gaztelaniaz) Martínez Txoperena, Juan Mari. «Megalitos Pirenaicos : Poblados de la edad del hierro» wiki.txoperena.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  6. (Gaztelaniaz) Olaetxea, Carlos; Peñalver, Xabier; Valdés, Luis. (1990). «El Bronce Final y la Edad del Hierro en Gipuzkoa y Bizkaia» Munibe (Antropologia - Arkeologia) (Aranzadi) 42: 161-165..
  7. a b Hidalgo Masa, Jagoba. (2018). Burdin Aroko herrixka gotortuen bilakaera Araban eta Bizkaian. EHU.
  8. Gil-Garcia, Josean. (2010-06-04). «Henaioko muinoaren inguran» Berria.
  9. «Ayuntamiento de Alegría-Dulantzi.» www.alegria-dulantzi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  10. «Ayuntamiento de Alegrí­a-Dulantzi. El castro de Henaio regresa al escaparate (Diario Noticias de Alava)» www.alegria-dulantzi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  11. (Gaztelaniaz) Apellaniz, Juan Maria. (1974). «Interpretación de la secuencia cultural y cronológica del castro de las peñas de oro (Zuya-Alava)» Munibe (Aranzadi) 1-2: 3-26..
  12. (Gaztelaniaz) Llanos Ortiz de Landaluze, Armando. Urbanismo y Arquitectura en poblados alaveses de la edad Del Hierro. Arabako Foru Aldundia. Kultura kontseilua, 101-146 or..
  13. Sáenz de Urturi, Paquita. (1996). «Lastrako Kastroak (Karanka, Gaubea)» Arkeoikuska (Eusko Jaurlaritza): 58-62..
  14. (Gaztelaniaz) Filloy Nieva, Idoia. (1997). «Alfileres de cabeza trapezoidal de época romana altoimperial en Las Ermitas (Espejo, Alava )» Isturitz, Cuadernos de prehistoria - arqueología (Eusko Ikaskuntza) 9: 625-630. ISSN 1137-4489..
  15. a b c d (Gaztelaniaz) «Castros: los pueblos habitados más antiguos» Mendialdea Press 2017.07.01 (Noiz kontsultatua: 2018-05-10).
  16. a b c d (Gaztelaniaz) «La Ruta de los Castros, los pueblos habitados más antiguos del este de Álava» El Correo 2017-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  17. (Gaztelaniaz) Oiarzabal, Araceli. (2020). «Los arqueólogos regresan al monte Babio» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  18. a b Murga, Félix. (1982). «Dos poblados de la edad del Hierro: Perigana y Babio en la tierra de Ayala (Álava). Y otros hallazgos» Kobie (Bilbo) (12): 53-66. (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  19. Erredakzioa. Historiaurreko herri harresitua ezagutzera emateko indusketak eta bisita gidatua egin dituzte Babion. (Noiz kontsultatua: 2018-08-01).
  20. Llanos Ortiz de Landaluze, Armando . 1990. "La Edad del Hierro y sus precedentes, en Alava y Navarra". Munibe (Antropologia - Arkeologia), 42, 167-179 or. Donostia. ISSN 0027 - 3414.
  21. Martínez Velasko, Antxoka. (2009). «Santa Ageda (Delika)» Arkeoikuska (Eusko Jaurlaritza) 9: 30-32..
  22. (Gaztelaniaz) Agorreta, Jose Antonio. (1972). «Castro de Berbeia (Barrio-Álava)memoria de excavaciones : campaña de 1972» Estudios de Arqueología Alavesa 8: 2212-292. ISSN 0425-3507..
  23. a b c d (Gaztelaniaz) «Poblados de la Edad de Hierro en la Montaña Alavesa» natourinG 2017-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  24. «Castejon Muinoa herrixka. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  25. ARROLAKO IRUNA. 2009-2012. Kultur Ikerketako Proiektu Integrala. Bizkaiko Foru Aldundia, 1-19 or..
  26. Malmasingo gotorlekuaren Kultura Ondasun izendapena EHAAn
  27. «La fortaleza enterrada» El Correo 2007-10-13.
  28. «Los arqueólogos recrean el estilo de vida en el castro» El Correo 2007-10-13.
  29. Bizkaiko Foru Aldundia. Figuras pintadas de la cueva de Arenaza (Galdames). .
  30. a b c d e Triskel. «Ruta Por Los Castros De Bizkaia» El Correo.
  31. Fernández Palacios, Fernando. 2005. "Lenguas y culturas del Asón al Cadagua en torno al cambio de Era y hasta el siglo IV d. C.", Acta Palaeohispanica IX. Palaeohispanica 5, 619-636 or.
  32. Fernández Carvajal, José Ángel. "Berreagako kastroa". Arkeoikuska 2011.
  33. «El tesoro pétreo de Berreaga» www.comerciomungia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  34. Kosnoagako kastroa. , 24-25 or..
  35. (Gaztelaniaz) Bolado del Castillo, Rafael; Martínez Velasco, Antxoka. (2007). El recinto fortificado de Illunzar (Nabarniz, Bizkaia) y el Alto de Motrollu (Munitibar, Bizkaia). , 65-78 or..
  36. (Gaztelaniaz) Bolado del Castillo, Rafael; Martínez Velasco, Antxoka. (2003-2007). «El recinto fortificado de Illunzar (Nabarniz, Bizkaia) y el Alto de Motrollu (Munitibar, Bizkaia)» Nivel Cero (Santander) 11: 65-78..
  37. a b c d e Peñalver Iribarren, Xabier; San José, Sonia. (2003). Burdin Aroko herri harresituak Gipuzkoan. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia ISBN 8479074221. PMC 433439911. (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
  38. (Gaztelaniaz) Peñalver, Xabier. [file:///C:/Users/Mentxu%20Zorita/Downloads/18C.34.2.2.pdf «Akutuko protohistoriako herrixka (Errezil / Bidegoian)»] Arkeikuska (Gasteiz: Eusko Jaurlaritza) 18: 468-470. ISSN 0213-8921..
  39. Bartandiaran, Jose Miguel. 1957. "El castro de Inchur. I Campaña de excavaciones 1957" Munibe, 9-3.139-143. or.
  40. Memoria de las excavaciones arqueológicas en el Poblado del monte Buruntza 1992-1996 (Andoain, Gipuzkoa)
  41. a b c Tres nuevos poblados de la Edad del Hierro en la Protohistoria de Gipuzkoa
  42. Esteban Delgado, Milagros. 2003. La vía marítima en época antigua, agente de transformación en las tierras costeras entre Oiasso y el Divae Itsas Memoria, Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 4. Untzi Museoa. Donostia. 13-40 or.
  43. (Gaztelaniaz) Peñalver Iribarren, Xabier. (2020). Basagain : bi Aroen arteko herrixka = un poblado en el límite entre dos Eras. Sociedad de Ciencias Aranzadi = Aranzadi Zientzia Elkartea ISBN 978-84-17713-30-0. PMC 1226478652. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  44. (Gaztelaniaz) Martínez Velasco, Antxoka; Calvlo Eguren, Junkal; San José, Sonia. (2019). [file:///C:/Users/Mentxu%20Zorita/Downloads/18C.34.2.1.pdf «Munoaundi herri harresitua (Azkoitia / Azpeitia). XIII. kanpaina»] Arkeoikuska (Gasteiz) 18 ISSN 0213-8921..
  45. (Gaztelaniaz) Arrese Vitoria, Ander; Padin Pagoaga, Xabier. (2020). «0214-7971» Kobie PaleoantroPología (Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia) 37: 91-100. ISSN 0214-7971..
  46. «Azken brontze-Burdin Aroko aztarnategiak aurkitzera zuzendutako miaketa arkeologikoak Gipuzkoan. II. ekinaldia.» Aranzadiana 2008.
  47. (Gaztelaniaz) Pañalver, Xabier; San José, Sonia. (2011). Burdin Aroa Gipuzkoan. in: Arkeologia 0.3. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 978-84-79-07-668-9..
  48. Armendáriz Martija, Javier. (2008). De aldeas a ciudades: el poblamiento durante el primer milenio a. C. en Navarra. Nafarroako Gobernua. Kultura eta turismo zuzendaritza nagusia. Vianako printzea erakundea., 1624 or. ISBN 9788423531011. PMC 317588231. (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  49. Martínez Txoperena, Juan Mari: «Megalitos Pirenaicos : Poblados de la edad del hierro» wiki.txoperena.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  50. (Gaztelaniaz) «Agiña, recinto fortificado de la Edad del Hierro» El Diario Vasco 2009-09-03 (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  51. «Burdin Aroko harresia topatu du arkeologo talde batek Agiñako kaxkoanSuharrizko tresnak ere topatu dituzte Saltus Vasconum taldeko kideek» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  52. Lartzanguren, Edu. «Burdin Aroko umetxo baskoi baten gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadik Nafarroan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  53. «Megalitos Pirenaicos : Legin» wiki.txoperena.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  54. «Megalitos Pirenaicos : Gazteluzar-Egües» wiki.txoperena.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  55. (Gaztelaniaz) Palaeohispanica. Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania Antigua (19) 2019-12-27 doi:10.36707/palaeohispanica.v0i19. ISSN 1578-5386. (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  56. (Frantsesez) Gaudeul, Francis. (1997). [https://core.ac.uk/download/pdf/11496996.pdf «Enceintes protohistoriques du Pays Basque Français (Protohistoric round enclosures from French Basque Country)»] Isturiz 7: 59-81..
  57. (Frantsesez) Blot, Jacques. (2004). Inventaire des monuments protohistoriques en Pays Basque. L' Auteur (Donibane Lohitzune).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]