Euskal Herriko muturreko puntuak
Honako hau Euskal Herriko muturreko puntuak zerrendatzen dituen zerrenda bat da:
Luzera eta latitudea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iparraldeenen dagoen udalerria: Samatze, Nafarroa Beherea eta Gaskoniako udalerria, Lapurdiko lurralderen barruan hegoaldetik. 43° 31′ 30″ N, 1° 9′ 19″ W / 43.52500°N,1.15528°W
- Hegoaldeenen dagoen udalerria: Berez Kortesko herrigunea hegoalderago badago ere hegoaldenen dagoen udalerria Ablitas da, Nafarroako Erriberan. 41° 58′ 28″ N, 1° 38′ 26″ W / 41.97444°N,1.64056°W
- Mendebaldeenen dagoen udalerria: Lanestosa, Bizkaiko Enkarterrin. 43° 13′ 13″ N, 3° 26′ 16″ W / 43.22028°N,3.43778°W
- Ekialdeenen dagoen udalerria:Eskiula, Bearnoren barruan kokatuta egon arren Euskal Herritzat hartzen den herria, Zuberoarekin lotuz. 43° 11′ 41″ N, 0° 42′ 45″ W / 43.19472°N,0.71250°W
Muturreko puntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskal Herriko erdigune geografikoa: Andimendin dago, Arakildik gertu. Lekuari Olibesario deritzo eta Lezitzatik 600 metrotara dago: 42° 52′ 58.83″ N, 1° 56′ 7.77″ W / 42.8830083°N,1.9354917°W
- Euskal Herriko mugetatik urrunen dagoen puntua: Mugetatik urrunen dagoen puntua 54,3 kilometrora du mugarik gertuena (itsasoa barne) eta Oltzan dagoen Txurio mendian dago: 42° 50′ 57.58″ N, 1° 47′ 46.5″ W / 42.8493278°N,1.796250°W
- Punturik gorena: Hiru Erregeen Mahaia, Bearno eta Aragoirekin mugan, 2.428 metro. 42° 55′ 13.39″ N, 00° 43′ 34″ W / 42.9203861°N,0.72611°W
- Punturik beherena: Bodovalle, Abanto-Zierbena udalerriko meatze irekia. Bere punturik beherena itsas mailatik 100 metro behera dago. 43° 18′ 34.69″ N, 3° 4′ 27.61″ W / 43.3096361°N,3.0743361°W
- Herririk gorena: Abaurregaina, Nafarroako Aezkoan, 1.039 metrotara. 42° 54′ 13″ N, 1° 12′ 30″ W / 42.90361°N,1.20833°W