Euskal Hiritarren Egitekoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euskal Hiritarren Egitekoak
Buruzagia José María Gorordo
Sorrera 1993
Desegitea 2003
Ideologia politikoa Abertzale, populista

Euskal Hiritarren Egitekoak 1993ko uztailaren 13an Bilbon sortutako alderdi politikoa izan zen. "Hiritarrek instituzioetan gehiago parte hartzeko irizpidean oinarriturik" jaio zen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José María Gorordo inguruan jaio zen. Hau 1991n EAJ utzi zuen eta lehenengo helburua Bilboko Udalera itzultzea zuen. 1995ko udal eta foru hauteskundeetan Bilbon 30.000 boto eta 5 zinegotzi (hirugarren alderdia[2]) eta Batzar Nagusietan 2 batzarkide lortu zituen.[3] Bilbon ardaztu[4] eta hango eremutik atera nahi zuenean, hurrengo urteko Espainiako hauteskundeetan 12.000 botora pasa zen.

1998an Lizarra-Garaziko akordioa sinatu zuen.[1] Urte hartako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ez zen aurkeztu.

1999ko udal eta foru hauteskundeetan Bilbon zinegotzi bi (14.000 boto) baino ez zuen lortu eta Iñaki Azkunaren izendapenean lagundu zuenez, Gorordo berriro harremanetan hasi zen EAJrekin.

Ez zen hurrengo hauteskundeetara aurkeztu eta 2003an Gorordo politikagintza utzi zuenetik inaktibo dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.