Euskal Kultur Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Kultura Erakundea» orritik birbideratua)
Euskal Kultur Erakundea
Datu Orokorrak
Egoitza nagusiaLota jauregia
Barne egitura
Sorrera-data1990
Bestelakoak
Webguneahttps://www.eke.eus

Euskal Kultur Erakundea edo EKE (frantsesez: Institut Culturel Basque) euskal kulturaren aldeko Ipar Euskal Herriko irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da. Sortu denetik bere egoitza Uztaritzeko Lota jauregian du. 2018an, bederatzi langile profesional ditu. 2021eko otsailetik Johañe Etchebest da zuzendaria, eta Mikel Erramouspé da administrazio-kontseiluko lehendakaria. Frantziako kultura ministerioak Euskal etnopoloa izendatu zuen 2017ko urtarrilaren 12an.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johañe Etxebest EKEko zuzendaria 2021etik.

Bertako kultura elkarteen eraginez 1990ean sortu zen EKE, erakunde publikoek diruz lagundurik. Orduko diru-laguntzaileen artean aurkitzen ziren Frantziako Kultura Ministeritza, Akitania eskualdea, Pirinio Atlantikoetako kontseilu orokorra eta Ipar Euskal Herriko herri gehienak biltzen zituen euskararen eta euskal kulturaren aldeko herriarteko sindikata.[2][3]

Pantxoa Etxegoin EKEko zuzendaria (1997-2021)

Pantxoa Etxegoien izan da zuzendaria 1996tik 2021ko urtarrilera arte, lekukoa Johañe Etchebest transmitituko zion.[4][5]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira helburu nagusi ofizialak:

  • euskara eta euskal kultura suspertzea.
  • alor guzietan goi-mailako ikerketak eta kultura trukaketak egitea.
  • euskal kulturari laguntza aktiboa ematea arlo anitzetan: euskararen sustapena, literatura, antzerkia, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, dantza, musika, arte plastikoak, ondarea, euskal kirolak...

Teorian lehentasuna ematen die euskaraz burutzen diren ekintzei, direla EKEk berak antolatuak direla elkarteek proposatu eta erakunde honek babestu edo kudeatuak.

Administrazio-kontseilua eta kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EKEren logoa

Lehendakariaz gain, kide hauek ditu administrazio-kontseiluak:

Kidetzat hartu diren elkarteak 160 dira.[6] Kultura arlo guztietako elkarteak dira, Ipar Euskal Herrikoak nahiz diasporakoak.

Artisten eta kultura arloko eragileen errepertorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal kulturaren arloko Iparraldeko artistak, artista taldeak eta ikusgarrigintzako profesionalekin harremanetan erraz jarri ahal izateko errepertorio zabala eskaintzen du EKEk:[7]

  • Kantugintza eta musikagintza: Artistak - Musikariak, Ikusgarrigintza, Disko sustapena, Estudioak, Formakuntzak, Baliabide tokiak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak
  • Euskal antzerkia: Artistak eta konpainiak, Ikusgarrigintza, Formakuntzak, Baliabide tokiak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak
  • Ipuingintza: Artistak, Ikuskizunak
  • Euskal literatura: Idazleak, Liburuaren mundua, Formakuntzak, Baliabide tokiak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak
  • Bertsularitza: Bertsulariak, Bertsu saioak, Formakuntzak, Baliabide tokiak
  • Euskal dantza: Artistak eta konpainiak, Ikusgarrigintza, Formakuntzak, Baliabide tokiak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak
  • Zirkoko eta karrikako arteak: Artistak, Ikusgarrigintza, Formakuntzak, Baliabide tokiak
  • Arte bisualak: Artistak, Erakusketak, Zinema, Formakuntzak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak
  • Ondarea: Elkarteak, Pertsona lagungarriak, Ondare administrazioak, Ondare heziketa, Ondare dokumentazioa, Argitaletxeak, Ondare erakustokiak
  • Euskara: Euskara elkarteak, Ikerlariak - Pertsona lagungarriak, Administrazioa - Erakundeak, Itzulpenak, Komunikabideak, Hezkuntza
  • Diaspora: Diaspora elkarteak
  • Kulturguneak - Aretoak: Aretoak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Ethnopôles labellisés. (Noiz kontsultatua: 31-08-2017).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Euskal Kultura Erakundea», Euskal Kultur Erakundearen webguneko orria.
  3. 25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzuko
  4. Ibargarai, Joana. ««Kultur arloan, bakoitzak baluke zerbait egiteko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  5. «Milesker Pantxoa!» EKE (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  6. «Kideen zerrenda» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  7. «Artisten eta kultura arloko eragileen errepertorioa» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]