Edukira joan

Euskal Memoria Digitala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Memoria Digitala (EMD, Memoria Digital Vasca - Euskal Memoria Digitala) euskal kulturari buruzko eduki digitalen sarbide irekiko gordailu digital bat da, Gasteizko Antso Jakituan Fundazioak sortua, Vital Fundazioaren mendekoa, Espainiako Kultura Ministerioak finantzatua.[1] Antso Jakituna Fundazioak ekoizten, eskuratzen eta Gasteizen duen egoitzan gordetzen dituen euskal kulturari buruzko fondo digitalen gordetegia da EMDa eta sarbide irekia du.[2]

Antso Jakituna Fundazioa euskal kulturari buruzko dokumentazio zentro bat da, ia mende erdikoa, liburutegi tradizionaletik sarbide irekiko edukien zabalkunderako bilakaera izan duena. Bere funtsek mota askotako dokumentu-tipologia dute: inprimakiak, eskuizkribuak, aldizkariak, fanzineak, funts ikonografikoak, artxibo pribatuak, etab. hainbat euskarritan.

2009an fundazioaren helburua zen 250.000 erreferentzia bibliografiko digitalizatzea.[3]

Ezaugarri teknikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DSpace softwarea erabiltzen du. DSpace-en edukia Komunitateen, Azpikomunitateen eta Bildumen inguruan antolatzen da. Komunitate bakoitzak Azpikomunitate eta Bilduma kopuru mugagabea eduki dezake. Bilduma horietako bakoitzak item kopuru mugagabea eduki dezake.[4]

Egitura eta edukiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Memoria Digitala komunitateak EMD01 identifikatzailea du eta azpikomunitate hauek: Ondare bibliografikoa, Liburutegi historikoa, Biasteriren Adiskide Elkartea Gerra Zibilari buruzko Funtsa, Bilduma bereziak, Ikerketa-biltegi digitala eta Argazki-artxiboa.

2008an hasi zen, hasiera batean, Antso Jakitana Fundazioaren Euskal Ondare Bibliografikoa kontserbatzeko. Gaur egun, ordea, beste funts batzuek ere digitalizatu ditu.[5] Beste funts horiek EMD siglekin osatutako DSPACE komunitate kodeak dituztute. Horreal, gehitu dira, Antso Jakiturnaren hemerotek digitala (EMD02); Gasteizko eta Arabako VITAL Liburutegi Digitala (EMD03); Sancho el Sabio Biltegi Instituzionala (EMD04) eta Euskadiko Banku Fundazioen Ondare Artistikoa (EMD05) (Bilbao Bizkaia Kutxa, Kutxa eta Caja Vital Banku-Fundazioen ondare bibliografiko eta artistikoaren bilduma)

Azkenik,  Beste biltegietan argitaratutako baliabideak biduma esakintzen du (EXT01), beste biltegi batzuetan argitaratutako edo egileek berek emandako euskal gaiei eta egileei buruzko baliabideak dituena.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Carmen Gómez. Sancho el Sabio fundazioaren zuzendaria: Iragana maisu bikaina da etorkizuna ulertzeko» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-07-08).
  2. González Guridi, Itxaro. (2021-12-01). «Egungo euskal literatura eta futbola» Sancho el Sabio : revista de cultura e investigación vasca (44): 269–273.  doi:10.55698/ss.v0i44.328. ISSN 2445-0782. (kontsulta data: 2025-07-08).
  3. Eraikuntza gardena: Euskal kultura Sancho el Sabio-n. Antso Jakituan Fundazioa ISBN 9788-93190071..
  4. «Ayuda DSpace» www.euskalmemoriadigitala.eus (kontsulta data: 2025-07-08).
  5. (Gaztelaniaz) Cultura, Ministerio de. (2006). «Hispana. Acceso en línea al Patrimonio Cultural Digital Español» hispana.mcu.es (kontsulta data: 2025-07-08).
  6. (Gaztelaniaz) «EMD Fundacion Sancho el Sabio Fundazioa: Página de inicio» www.euskalmemoriadigitala.eus (kontsulta data: 2025-07-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]