Euskal Udalekuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bernedoko udalekua
Haur eta begiraleak Goñiko udalekuan, 1994.
Haur talde bat Beireko udalekuan, 1977ko uztailean.

Euskal Udalekuak euskaraz garatzen diren udako kolonia edo udalekuak dira. Euskalgintzaren eta euskarazko heziketaren lorpen historiko bat dira, 1960ko hamarkadan sortuak ikastolen mugimenduko jendearen ekimenez, eta 21. mendearen lehen laurdenean zenbait eragilek antolatzen dituzte, erakunde publikoak kasu batzuetan, eta lehen udaleku haien ondorengo den Euskal Udalekuak elkarteak beste batzuetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20. mendeko 2. zatian udako koloniak antolatu izan zituzten zenbait erakundek Euskal Herrian: esate baterako Alfa enpresak Ondarroan Arrigorri etxean zituen koloniak[1], gaztelerazko jardunarekin egiten zirenak. 1960ko hamarkadan ikastolen mugimendutik euskara hutsezko koloniak antolatu beharra ikusi zen, eta hala sortu zen udaleku terminoa ere. Barriako Santa Maria komentuan, Araban, egin zuten lehen udalekua, 1965ean, Gipuzkoako ikastolen arduradunen eta irakasle batzuen ekimenez[2].

Ondoren Ozaetan egin ziren, Araban baita ere, eta 1969an Deban eta Saturraranen egin ziren Gipuzkoan. 1970eko hamarkada hasieran ireki ziren beste zenbait Nafarroan: Beire, Goñi, Abaigar, eta Antzinen, eta Bernedokoak Araban. Antolatzaile eta hezitzaileak boluntarioak izaten ziren hastapen haietan.

Antzingo udalekuak 1972 eta 1981 artean funtzionatu zuen, eta haren lekukoa hartu zuen nolabait Urdirozkoak, zeinak 1982 eta 2006 artean izan zituen irekiak ateak[3].

Hasierako udaleku haietarik, 21. mendearen lehen laurdenean, Barriakoak egiten dira oraindik EAEko hiru foru aldundien ekimenez[4], eta Euskal Udalekuak elkarteak kudeatzen ditu beste hiru udaleku historiko[2]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Larreategi, Mikel. «Beste Alfa» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  2. a b Hik Hasi, Hik Hasi. (2014-02). Euskal Udalekuak: uda nahiz negu, auzolana helburu. Hik Hasi, 33-35 or. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Urdirotz eta Antzingo euskal udalekuetan aritutakoei deia» El Diario Vasco 2013-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  4. «Barria - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]