Edukira joan

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
Datuak
Izen ofiziala
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
MotaWikimediako erabiltzaile taldea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Kide kopurua59
Agintea
LehendakariaGartxoak
Historia
Sorrera2016ko uztailaren 9a
webgune ofiziala
Facebook: EuskarazkoWikipedia Twitter: euwikipedia Mastodon: euwikipedia@mastodon.eus Edit the value on Wikidata

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE) Euskarazko Wikipedia sustatzeko elkarte bat da, 2016an sortua[1][2]. Era berean, irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, Wikimediako erabiltzaile taldetzat onartua. Euskal hizkuntza, euskal kultura eta jakintza unibertsala ditu ardatz. Giza ezagutza guztia euskaraz eskuragarri jartzeko asmoa du.

Lau dira elkartearen helburuak:

  1. Kultura eta jakintza unibertsala euskaldunen eskura jartzea, formatu askean dauden entziklopedien, liburuen, hiztegien eta bestelako agirien bidez.
  2. Euskarazko Wikipedia eta gainerako Wikimedia proiektuak sustatzea, ezagutaraztea eta zabaltzea. Sustapena bi norabidetan gauzatuko da: alde batetik, edukien kopurua areagotzeko eta beren kalitatea hobetzeko lankide berrien sartzea lehentasunetako bat izango da. Bestalde, Euskarazko Wikipediaren erabilera ere bultzatuko da euskaldunen artean, bere ikusgarritasuna indartuz bisitarien kopurua handitzekotan.
  3. Euskararen normalizazioari laguntzea, kultura —tokikoa eta unibertsala— hedatuz, Euskal Wikipedia bera eta hari lotuta dauden proiektuak (Txikipedia, Wikihiztegia, Wikiliburuak, Wikimedia Commons...) erabiliz.
  4. Oro har, Wikimediaren helburuekin bat eginez, auzolana eta ezagutza askea sustatzea.
Euskal Wikilarion Topaketa 2026
  1. Euskarazko Wikipediaren eta proiektu lagunen lankideen arteko komunikazio-bideak ireki, lankide horien arteko sinergia berriak ezarriz, Wikipediaren onerako izango direnak. Horretarako, eztabaida irekiak, hausnarketarako jardunaldiak eta foroak antolatuko dira, Wikipedia eta hari lotutako proiektuak hobetzeko.
  2. Lantegiak eta formazio-ikastaroak antolatu, euskaldunek Wikipedia ezagutu eta proiektuan parte har dezaten.
  3. Hedabideekin harremanetan sartu eta haien programetan (telebista, irratia, aldizkariak...) parte hartu, Euskal Wikipediari buruzko informazioa emanez eta bere ezagutza hedatuz.
  4. Enpresa eta erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanean jardun, Euskal Wikipedia eta bere inguruko proiektuak hobetu ahal izateko[3]. Erakunde horiekin batera ikastaroak eta sariak antolatu.
  5. Euskarazko Wikipedia indartzeko, bazkideen ustez onuragarria den edozein jarduera abiatu, betiere elkartearen estatutuekin bat etorrita.

Kide guztiak dira Euskarazko Wikipediari ekarpenak egiten dizkioten wikilariak. Hona hemen EWKEko kideen zerrenda, elkartean, Euskarazko Wikipedian edo haren inguruko proiektuetan dituzten ardurak adierazita:

  1. Aintzanemug.
  2. Aioramu. Besteak beste, Hezkuntza Programan lanean.
  3. Aitzolete. EWKEko zuzendaritzako batzordekidea izandakoa (2016-2020).
  4. Amaia Astobiza Uriarte. Besteak beste, WikiEmakumeok proiektuan lanean.
  5. Anarrarti. Besteak beste, Hezkuntza Programan lanean.
  6. AnttonUgarte.
  7. Asier Azpilikueta.
  8. Assar.
  9. Bankarra.
  10. Birasuegi.
  11. Daeri.
  12. Demonocrazy. Ikusgela proiektuan lan egindakoa.
  13. DL2204.
  14. Edagit. Besteak beste, Hezkuntza Programan lanean.
  15. Eliatxo.
  16. ElsaBornFree. 2020ko ekainean hil zen minbiziaren ondorioz.
  17. Garikoitz Knörr.
  18. Gartxoak. EWKEko zuzendaritzako batzordekidea izandakoa (2022tik 2024ra). EWKEko lehendakaria 2024tik.
  19. Gauwiki.
  20. Gaztarrotz.
  21. Gorkaazk. EWKEko zuzendaritzako batzordekidea (2019-2022) eta EWKEko zuzendaritzako idazkaria (2022-2026) izandakoa.
  22. Gotzon. Euskarazko Wikipediako administratzailea.
  23. Helios-AEK.
  24. Ibai1984.
  25. Iñaki Alegria.
  26. Iñaki LL, EWKEko zuzendaritzako batzordekide ohia (2016-2019) eta idazkaria (2019-2022) izandakoa. Euskarazko Wikipediako administratzailea.
  27. Iñazio Irizar.
  28. Itziarmurgiondo.
  29. Iurdana.
  30. Izasala. Besteak beste, WikiEmakumeok eta Beasainpedia proiektuetan lanean.
  31. J88n / Jon Iraola..
  32. Jalkorta. EWKEko zuzendaritzako batzordekidea izandakoa (2022-2026).EWKEko diruzaina 2026tik.
  33. Janfri, Euskarazko Wikipediako administratzailea. EWKEko zuzendaritzako batzordekidea izandakoa (2022-2026) eta EWKEko idazkaria 2026tik. .
  34. Josi.
  35. Josu, EWKEko diruzain izandakoa. (2016-2019).
  36. Joxan Garaialde.
  37. Joxe Aranzabal.
  38. Kaletrosa~eswiki. Besteak beste, WikiEmakumeok proiektuan lanean.
  39. Koldo Biguri, Euskal Txikipediako administratzailea. EWKEko zuzendaritzako batzordekidea 2026tik.
  40. Ksarasola. EWKEko zuzendaritzako batzordekidea 2024tik.
  41. Lainobeltz, Euskarazko Wikipediako administratzailea.
  42. Luistxo EWKEko zuzendaritzako batzordekide ohia (2020-2022) eta EWKEko lehendakaria 2022tik 2024ra.
  43. Maddi. Besteak beste, WikiEmakumeok proiektuan lanean.
  44. MerZab.
  45. Musde H.
  46. Nafarruri8.
  47. Oodriozola.
  48. Oraina, EWKEko zuzendaritzako batzordekidea (2019-2022) eta EWKEko zuzendaritzako diruzaina (2022-2026) izandakoa.
  49. Skatamikel.
  50. Suna no onna; Mentxu Zorita.
  51. Supro23.
  52. Theklan, EWKEko zuzendaritzako batzordekidea izandakoa (2016-2018), Euskarazko Wikipediako administratzailea eta burokrata. Besteak beste, Hezkuntza Programan lanean.
  53. Txapisotegi.
  54. Wikimadari. Besteak beste, WikiEmakumeok proiektuan lanean.
  55. Wikimaribarre. Besteak beste, WikiEmakumeok proiektuan lanean. EWKEko zuzendaritzako batzordekidea 2026tik.
  56. Wikitzultzailea.
  57. Xabier Armendaritz, EWKEko lehendakari izandakoa 2016tik 2022ra; Euskarazko Wikipediako administratzailea eta burokrata.
  58. Xabier Cañas, EWKEko idazkaria (2016-2019) eta diruzaina (2019-2022) izandakoa; Euskarazko Wikipediako administratzailea eta burokrata.
  59. Zuiarra.
EWKE talde irekia da. Sartu nahi baduzu, guk alfonbra gorria jarri nahiko genizuke.
Taldean sartu nahi baduzu, egin klik hementxe:
Bazkide egiteko Google formularioa.[4]
edo
Bazkide egiteko edo Bazkide laguntzaile egiteko LiberaForms galdetegia.[5]
 Eman izena EWKEn. Izan bazkide edo bazkide laguntzaile!!!

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Eman izena EWKEn. Izan bazkide edo bazkide laguntzaile!!!