Euskal borroka (kirola)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal borroka borroka kirolaren estilo bat da, Euskal Herrian XX. mende hasiera arte praktikatzen zena. Gaur egun, 2009tik, Lapurdin, Borroka 64 taldearen eskutik, berreskuratzeko,saiakerak ematen ari dira. Frantziako Kultura Ondare Inmateriala bezala sailkatuta dago, joku alorrean.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009tik praktikatutako borroka aintzinakoaren interpretazio librea da, Euskal Herriko kirol eta jai kodeetan ere inspiratuta bai jantzietan baita ere musikan (txalaparta). Borroka batek batez beste 15 eta 20 segundo artean irauten du. Bi aurkari aurrez aurre jartzen dira, zelai belartsu batean. Borroka espazioa klarionez marrazten da, 1,20 zabalekoa eta 10 metro luzekoa; beraz, pasilu luze baten itxura du.

Kirol honen mugimendu batzuek arte martzialak gogorarazten dituzte, esaterako jauziak edo liskarrak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borroka Kristoren garaian sortu omen zen eta borroka pagano batean du bere jatorria. Bernard Cabos, Borroka 64 taldeko presidentaren iritziz, mitologikoki Mari jainkosaren omenez egiten zen. Aurkaria altxatzeak lurrarekiko kontaktua galdu zuen eta, beraz, Lurraren energia eta botere guztia galtzen zuen ere bai.[2] Kirol honen irudiak III. mendeko Bizkaiko zeramiketan aurkitu da irudikatuta. XV. eta XVI. mendeetan, Elizak erritu paganoak debekatu zuen eta, ondorioz, borroka estilo hau desagertu egin zen. Ziur aski modalitate desberdinak egongo ziren baina egun bakarrik gerriko estilokoa dago kodifikatuta.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]