Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Euskal estiloko arkitektura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Batzoki Zaharra, Barakaldo

Euskal estiloko arkitektura XIX. mendetik gaur arte Euskal Herriko etxegintza tradizionalean oinarritutako arkitektura estiloa da. Batez ere Euskal Herrian bertan garatutako estiloa da, nahiz eta honen mugetatik kanpo ere agertu. Gainera XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran gaina izandako estiloa da, nahiz eta egun ere erabiltzen den.

Frantsesez néo-basque izena hartzen du eta gaztelaniaz neovasco. Ez da nahastu behar Euskal Arkitekturarekin, Euskal Herriko arkitektura guztia baita, tradizionala izan ala ez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean, arkitektura estilo eta garaien aztertzearekin batera, arkitektura historizista garatzen joan zen. Horrela garai eta estilo guztietakoak eraikitzen hasi zen. Gainera, abertzaletasuna garatzen joan zen Europa osoan eta, honekin batera, ‘’nazio eta eskualde estiloak’’ jaio ziren.

Euskal Herrian, abertzaletasunak eta turismoak bultzatua euskal nortasun adieraziko zuen euskal estiloko arkitektura garatu zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bolumen trinkoa eta oinplano lauki edo laukizuzenekoa. Ez du atxikitako edo alboko elementurik. (jatorria: bizitegi eta ukuiluak teilape berean)
  • Teilatua
    • Malda txikiko bi isurikoa, gailurra fatxada nagusiarekin elkarzut. (jatorria: euri ugari baina elur gutxi)
    • Teila arabiarrak
  • Horma zuriak beti (jatorria: karezko zarpeatua)
  • Behe solairua harrizko itxurakoa, besteak zurezko egitura itxurakoak. (jatorria: lurreko hezetasunetik aldentzeko)
    • Zurbesoak lehen solairutik gora, ia beti zut.
    • Tarteak beteak eta zuriz margotuak (batzuetan adreilu ikusiz).
  • Zurezko elementuak (zurbesoak, teilatu hagala, arotzia...) beti margotuak (jatorria: babesa hezetasunare aurka)
  • Asimetria (ia beti)
  • Sarrerako atari edo lorio handia, gehienetan ataburu zuzenekoa, baina baita ere erdi-puntuko arku itxurakoa (bat ala bi).

Estiloak eta aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo nagusia Lapurdiko baserrien arkitekturan oinarritzen da. Baina beste hainbat aldarea ere baditu, hala nola, euskal barroko berria edo euskal neo-barrokoa.

  • Lapurtarra
  • Barroko berria

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pirinio Atlantikoetako etxeak