Hegoaldeko euskal herritarrei dagokienez, gehienak frankistamatxinatuek eragindako gerran haien aurka borrokatu ondoren ihes egindakoak ziren. Gizonezkoak, gehienetan, Mauthausen-Gusen esparrura eraman zituzten; emakumeak, berriz, Ravensbrückeko kontzentrazio esparrura. Euskal deportatu haietako asko bizirik irten baziren ere, Bigarren Mundu Gerra amaituta, haien bizipen lazgarriak ez ziren ezagutuak izan euskal gizartean, ez ikertuak ere, askoz geroago arte.
Ipar Euskal Herriko herritarren kasuan, baita ere, ugari izan ziren deportatuak, juduak izateagatik edo Erresistentziarekin bat egiteagatik, gehienbat. Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean Frantziako estatuaren aitortza eta oroimen eskubidea jaso zuten ―Hegoaldekoek ez bezala―, baina agian horrexegatik ere ez zen ikerketa lan sistematikorik egin Iparraldeko deportatuen nortasuna eta gainerako xehetasunak jakiteko.
Artikulu honetan batez ere lehenengoez, Hego Euskal Herriko herritar deportatuez, alegia, ematen dira azalpenak eta datuak; Iparraldekoez, soilik ongi dokumentatuta dauden kasuetan.
1937komaiatzaren 5etik aurrera Errepublikaren aldeko milizia eta armada osoaren agintea Eusko Jaurlaritzaren esku gelditu zen arren, maiatzaren amaierarako, faxistak hurbil ziren Bilboko Burdin Hesitik. Bizkaia eta Bilbo babesteko Errepublikako gobernuak eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzak egindako ahaleginak hutsalak gertatu ziren, alde batetik, hegazkinetarako azpiegitura eskasagatik, eta, bestetik, agintarien koordinazio arazoengatik.[2] Horrez gainera, Burdin Hesiaren eraginkortasuna ezerezean gelditu zen, eraikuntza akatsengatik eta, batez ere, hesiaren planoak frankisten esku utzi zituzten Pablo Murga eta Alejandro Goikoetxea ingeniarien traizio ekintzagatik.[3]
Errepublikaren aldeko gudari eta miliziano gehienentzat, ihesbide bakarra izan zen lurrez Santander aldera jotzea. Han, Errepublikako gobernuak eratutako Iparraldeko Batzorde Delegatuaren aginduetara ―Euskadiko, Asturiaseko eta Kantabriako agintariz osaturik―, Santander defendatzeko borrokan sartu ziren, 1937ko abuztuaren hasieran.
Matxinatuek, ordea, indar fisiko eta moral handiagoa zeukaten, italiar faxisten laguntzaz gainera, eta herriz herri joan ziren Errepublikaren aldeko tropen defentsak gainditzen. Euskal batailoiei zegokionez, borrokalarien morala lur jota zegoen, galera handiak eduki baitzituzten borrokan eta, hori gutxi balitz bezala, esamesa gero eta indartsuagoak baitziren agintari abertzaleak italiarrekin errendizioa negoziatzen ari ote ziren, ekainaz geroztik.
Miliziano eta gudari talde batzuek, ordea, italiarren esku erori aurretik, Asturiasera jotzea erabaki zuten, matxinatu faxisten aurkako borrokan jarraitzera,[oh 2] Asturiaseko frontea tropa frankisten esku erori zen arte eta «Iparraldeko frontea» guztiz galdu zen arte, 1937kourriaren 27an.
Errepublikaren ibilgailu babeskidun bat, UHP («Unios Hermanos Proletarios») ikurraz.
Bilbo eta Santander matxinatuen esku gelditu ostean, Kantauri itsasoko ertz osoan Asturias soilik gelditzen zen Errepublikaren esku; ez osorik, gainera: Oviedo eta hiri horretatik Galiziaraino iristen zen lur korridorea frankistek hartuak zituzten, 1936ko urriaz geroztik. Posizio horietatik, faxistek gero eta presio handiagoa ari ziren egiten, Errepublikako Herri Armada mendebaldera baztertzeko eta Errepublikaren mendeko gainerako lurretatik isolatzeko. Egoera horretan, egunez egun zailagoa gertatzen zitzaion Errepublikako gobernuarikomunikazioak bermatzea eta era guztietako laguntza indargarriak bidaltzea.[4]
Faxisten erasoa hasi zenetik, 1937koirailaren 5ean, Kondor Legioko 50 bat hegazkin aritu ziren, etengabe, Gijóngo eta Aviléseko portuak bonbardatzen, Errepublikaren aldeko indarrek laguntza jasotzerik izan ez zezaten.
Errepublikaren esku zegoen Asturiaseko azken hiria, Gijón, urriaren 21eanFrancoren aldeko matxinatuen esku erori aurretik, miliziano askok aukera izan zuen itsasoz ihes egiteko.
Iparraldeko frontea galdu zutelarik, miliziano askoren asmoa izen zen Frantziako itsasalde atlantikora iristea, herrialdea zeharkatu eta Aragoira edo Kataluniara iritsi ahal izateko, fronte haietan ari baitzen defendatzen Errepublika une hartan.
Panzerbefehlswagen tanke bat Bartzelonako kaleetan, faxistek okupatu ostean.
Aragoiko frontea frankisten mendean erori zenean, Katalunia bakartuta eta tropa matxinatuek inguratuta gelditu zen. Gainera, inguruko herrialdeetatik milaka herritar babestu ziren Kataluniako hirietan, tropa frankisten errepresalien beldur. Nahasmendu egoera itogarri hartan, Errepublikaren aldeko borrokalarien adorea lur jota zegoela, tropa faxistek ez zuten oztopo handirik izan aurrera egiteko: lehenik Tarragona mendean hartuta, 1939kourtarrilaren 14an; Bartzelona, urtarrilaren 25ean; Girona, otsailaren 5ean; azkenik, otsailaren 10eanFrantziarekiko muga ixtea lortu zuten arte.
Kataluniaren eta, batez ere, Bartzelonaren ―milaka iheslari zibil baitzeuden bertan babestuta― galeraren ondorioz jende olde ikaragarri bat abiatu zen erbestera, zibilak gehienak, baina militar asko ere bai, tartean. Honela azaltzen dute Etxahun Galparsorok eta Josu Chuecak exodo larri hura:
«
(...) tropa frankistek Katalunia okupatu zuten, eta milioi erdi pertsonak erbesterako bidean muga zeharkatu zuten, Iberiar penintsulan inoiz izan den exodorik handienean. Horien artean, Errepublikako Herri Armadan (EPR) borrokatu ziren 6.000 euskal gizon gutxienez, era guztietako unitateetan sakabanatuta.[5]
1939ko lehen asteetan, Kataluniako ipar mugatik iheslarierrepublikanoak milaka iristen hasi zirenean, Daladierren gobernua ez zegoen prest, inola ere, babesik emateko; aitzitik, faxisten mendekuaren beldurrak eragindako iheslariek egoera ezin gordinagoari aurre egin behar izan zioten, Etxahun Galparsororen eta Josu Chuecaren hitzetan:
«
Frantziara iritsi ziren erbesteratu horiek, lehenik eta behin, Argelès-sur-Mer, Saint Cyprien eta Le Barcarès herrietako hondartzetan ireki zituen «barneratze» esparruetan giltzapetu zituen Frantziako Gobernuak; han milaka pertsona pilatu ziren muturreko baldintzetan: negu betean afrontuan egin behar zuten lo, edateko urik eta elektrizitaterik gabe. Sarnaren, zorrien eta disenteriaren agerpenak hondamena eragin zuen barneratuen artean. Geroago, beste esparru batzuk ireki ziren Rivesaltes, Agde, Bram, Septfonds, Le Vernet eta abarretan, eta apirilean euskaldun gehienek Gurs esparrura joan behar izan zuten, Pirinioetako departamenduan.[5]
»
Daladierren gobernuak helburu argi bat lortu nahi zuen, «barneratze» esparru gogor haietan hesituta, Kataluniako muga zeharkatzea lortu zuten errefuxiatu guztiak: ez zitezela inola ere Frantziako lurraldean finkatu. Izan ere, enplegua frantses langileentzat gordetzeko aitzakiatan, Daladierren gobernuak arau gero eta irmoagoak eman zituen, 1938ko maiatzetik 1939ko azarora bitarte, «atzerritar zitalen»[oh 3] aurka. [oh 4] Ez zegoen ezkutatzerik kontrolpean eduki nahi ziren «atzerritar» haien artean, batez ere, juduak zeudela; baina, 1939tik aurrera, begien bistakoa izan zen, baita ere, frankisten matxinadak sortutako gerraren amaierarekin iritsitako iheslariak jarri zituztela errepresioaren jomugan.[6]
Espainiatik iritsitako iheslarien barneratze esparruen arazo larri hori deuseztatu edo ahal bezainbatean arindu nahirik, Frantziako agintariak hiru bidetan ahalegindu ziren, 1939an emandako lege-arauen laguntzaz:[5]
Lehenik, Espainiara itzularaztea: iheslari zibilak eta, batez ere, militarrak beldur baziren ere, agintari frankisten erantzunaz, barneratze esparruen bizi baldintza jasanezinek eraman zituen erbesteratuen erdia, 250.000 pertsona gutxi gorabehera, Espainiara itzultzera.[oh 5]
Bigarrenik, beste herrialdeetara erbesteratzea: Frantziako gobernuaren bitartekaritzaz, 25.000 errepublikano joan ziren Mexikora, Txilera, Argentinara edo Venezuelara.
Azkenik, Atzerritar Langileen Konpainietara[oh 6] sartzea: Europan gerra hotsak gero eta argiagoak zirenean, Frantziak eskulanaren beharra izango zuen, nekazaritza eta, oro har, ekonomia zutik iraunarazteko.
Etxera itzuli zirenak eta beste herrialdeetara ihes egin zutenak ugari izanda ere, iheslari errepublikano asko eta asko gelditu ziren Frantzian, beraz.
Egoera guztiz aldatu zen 1939koirailaren 1ean, Alemaniak Polonia inbaditu zuenean eta, horren ondorioz, Frantziak gerra deklarazioa egin zionean Alemaniari. Une horretatik aurrera, Espainiatik iritsitako iheslari errepublikanoak ―gizonezkoak, noski, bereziki Errepublikako Herri Armadan aritutakoak― Frantziako armadan sartzeko presio ikaragarri bat zabaldu zen. Estimazioen arabera, 65.000-70.000 bat gelditu ziren Frantziako armadaren egituren barruan: 60.000 inguru Atzerritar Langileen Konpainietan; 3.000 inguru Atzerriko Legioan; eta 3.000 Atzerriko Boluntarioen Martxako Errejimenduetan (RMVE).[7] Ez dago jakiterik horietatik zenbat ziren euskal herritarrak.
Wehrmachtek preso hartutako frantses soldaduak, 1940ko maiatzean.
Gerraren lehen hilabeteetan ―Frantzian Drôle de guerre deitu zen garaian―, babes-azpiegiturak sortzeko lanetan aritu ziren: Maginot lerroa gotortzen, Alemaniarekiko muga lerroan; hortik Loira bitarteko lurraldeak babesten; eta, oro har, Frantziako lurralde osoan banatuta.[8]
Txantxa-gerra bat-batean amaitu zen, 1940komaiatzaren 10ean, Luxenburgo, Belgika, Herbehereak eta Frantzia inbaditzeko operazioari ekin zionean Alemaniak. Berrogei bat egunen buruan, Wehrmachteko tropek aise hartu zituzten mendean lau herrialdeak. Frantzian, bereziki, okupazioak guztiz ezustean harrapatu zuen armada: aste gutxitan, hiru bat milioi kide hartu zituzten preso alemanek; horien artean euskal herritarrak zenbat ote ziren jakitea zaila da.[8]
Frantziaren lurralde gehiena alemanen esku zegoela, eta armada ia guztiz deseginda, Hirugarren Reicharenkontzentrazio esparruetara deportatuak izan ziren euskal herritar Errepublikaren alde borrokatutakoak eremu hauetatik heldu ziren nazien mende egotera: 1940-1941 bitartean, Atzerritar Langileen Konpainietatik, Atzerriko Boluntarioen Martxako Errejimenduetatik eta Legiotik; 1942-1945 bitartean, zibilen deportazio operazioetatik Frantziako Erresistentziatik.[9]
Deportatuak izatera iristeko, baina, espainiarnazionalitatea zuten presoei estatus berezi bat ematen hasi ziren alemanak, 1940ko abuztutik aurrera: gerra preso izatetik deportatu politiko izatera. Estatus berri hori gauzatua gelditu zen 1940koirailaren 25ean, Francoren gobernazio ministro Ramon Serrano Suñerrek Berlinera egin zuen bisitarekin bat, Reicheko Segurtasun Departamentu Zentralak emandako agindu batean. Handik aitzina, rotspanier edo «espainiar gorriak» ez ziren armada arerio baten kide soilak, baizik deuseztatu beharreko etsai politikoak.[8]
Charroux-n (Vienne, Frantzia) ezarritako frontstalag baten irudia, 1940ko ekainean.
Wehrmachtek 1940an egindako ofentsiba handiaren eraginez Frantziako lurraldean preso hartutakoak, hasiera batean, borroka frontetik hurbil eraikitako frontstalag deitutako behin-behineko atxilotze esparruetara eraman zituzten;[oh 7] hurrengo asteetan, handik stalag jurisdikzio militarreko esparruetara, Alemaniako lurralde osoan banatuta.[8]
Lekukotasunen arabera, ukatu ezinezkoa da Wehrmachten gerra presondegi haietan presoak tratu guztiz gordina jasotzen zutela eta lan egitera behartzen zituztela; alabaina, esan daiteke, oro har, Genevako Konbentzioaren baldintzak aintzat hartzen zirela, eta zentro haietako bizi baldintzak ez zirela, inola ere, kontzentrazio esparruetakoak bezain makurrak.
Egoera horretan gelditu ziren, Wehrmachten esku preso zeuden Frantziako armadako miliziano errepublikanoak, atxiloaldiaren 1940ko lehen hilabeteetan.
Gauzak zeharo aldatzen hasi ziren, ordea, Gestapoko polizia sekretuko kideak preso erbesteratuen gaineko informazio zehatzagoa biltzen hasi zirenean. 1940ko abuztutik aurrera, espainiar nazionalitateko presoak ―rotspanierrak― Schutzstaffel edo SSren esku uzten hasi ziren. Hortik aitzina, ez ziren gehiago gerrako presotzat hartuak izango, baizik deportatu politikotzat.[8]
Francoren gobernuak deportazio haietan ardurarik eduki ote zuen esateko frogarik ez dago, baina ziur da, ikertzaile askoren aburuz, xehetasun handiz zekiela espainiar deportatuen patuaren berri, eta ez zuela deus ere egin haien zorigaiztoa saihestu edo, besterik ezean, arintzeko.[10]
Etxahun Galparsororen eta Josu Chuecaren iritziz, ongi berezitako bi aro izan zituen euskal herritarren deportazioak:[11]
Lehen aro batean, 1940ko abuztutik 1942ko hasierara bitartean, deportatu zituzten, batik bat, 1939an Frantziako armadan sartu behar izan ziren eta, gero, gerrako preso egin zituzten euskal miliziano eta gudariak. Fase honetan salbuespen nabarmena gertatu zen: Angulematik erbesteratuen konboia, Mauthausenera 1940koabuztuaren 24an iritsi zena.
Bigarren fase batean, 1942ko hasieratik 1945eko maiatzera arte, Frantziaren alemaniar okupazioaren aurka borrokatu ziren erresistenteak deportatu zituzten.
Kontzentrazio esparruetara deportatutako lehen euskal herritarrak 1940ko abuztuan hasi ziren iristen Mauthausen-Gusen izeneko gunera. Gaur egungo AustriakoMauthausen eta Gusen herrien inguruan zegoen esparrua, Linz hiritik 20 bat kilometro hego-ekialdera.
Hirugarren Reichak une hartan zeukan kontzentrazio esparru gogorrena zen, atxilotutakoak ihesbiderik gabe hiltzeko diseinatua baitzegoen. Artean, naziek ez ziren hilketa masiboak eragiteko sistemak aplikatzen hasi, gas ganberak 1941eko udazkenetik aurrera hasi baitziren ezartzen modu sistematikoan kontzentrazio esparruetan.[12] Mauthausen-Gusen kontzentrazio esparruan hilketa metodoa presoen higadura edo ahitze faktoreetan oinarritzen zen, Etxahun Galparsororen eta Josu Chuecaren ustez: desnutrizio programatua, lan behartu akigarriak, alpetar klima gordina pairatzeko janzkera guztiz desegokia, eta presoen pilaketak nahiz higiene baldintza negargarriek eragindako eritasunak.[13]
Lehen deportazio aldi hartan, Hegoaldeko 100 bat euskal herritar izan ziren deportatuak, guztiak gizonezkoak; haietatik, soilik % 28 atera ziren bizirik. Eraildako 66 euskal herritar gehienak, lau izan ezik, kontzentrazio esparruak Gusen herrian zeukan eremu eranskinean hil ziren edo, handik igaro ondoren, Hartheimgo gazteluan.[oh 8]
Aro hartan deportatutako euskal herritar gehienak Frantziakoarmadan sartutako miliziano errepublikanoan ziren. Deportatutakoen ezaugarri orokor horren salbuespen izan zen 1940koabuztuaren 20anAngulematik abiatutako tren konboia: agintari naziek 900 bat espainiar iheslari errepublikano zibil bidali zituzten Mauthausenera. Lau egunen buruan, 14 urtetik gorako gizonezkoak trenetik jaitsarazi ostean, tren konboia ―emakume eta haurrekin soilik― Irungo mugaraino ekarri zuten, iheslariakagintarifrankisten esku uzteko. Gizonezko zibilak Mauthausenera eraman zituzten, tartean 11 euskal herritar.[14]
Hirugarren Reicharen deportazio politika sakonki aldatu zen Frantzian, 1942tik aurrera: zibilak eta erresistentziako kideak jarri zituen jomugan. Bi faktore ulertu behar dira, aldaketa horren oinarrian:[14]
Beste aldetik, agintari naziek Nacht und Nebel izenaz ezagutzen den araua eman zuten 1941ekoabenduaren 7an, okupatzaileen aurka borrokatzen ziren guztiak bortxaz desagerrarazteko xedez.[oh 9]
Ikuspegi aldaketa hori kontuan hartuta, aise ulertzen ahal da bigarren aro honetan bereizkuntzarik gabe izan zirela deportatuak Hego Euskal Herriko iheslari errepublikano Frantzian ezarritakoak eta Iparraldeko herritarrak.
Hego Euskal Herriko herritarrei dagokienez, aro honetan deportatuak izan ziren 1939an armadaren barrura sartu gabe Frantzian irautea lortu zutenak, lanean edo babesleku egoki bat aurkituta, eta nazien okupazioaren aurkako borrokara engaiatu zirenak, Erresistentziaren talde armatuetan, iheslari sareetan edo, besterik gabe, okupatzaileen oldarraren aurkako zereginetan.[14]
Bigarren deportazio aro honetan, era guztietako zibilen eta, batez ere, Erresistentziarekin zerikusirik zuen ororen aurka jo zuten okupatzaileek. Erresistentzian hiru eratan engaiatu izan ziren Iparraldeko euskal herritarrak:
Mugalariek oso eginkizun garrantzizkoa izan zuten, lurreratutako hegazkin aliatuetako pilotuak Hego Euskal Herrira mendiz eramateko, handik Portugalera joan eta ostera etxeratzeko aukera izan zezaten.
Informazio sare estuak eratu zituzten, besteak beste Comète sarean, nazien armen, gotorlekuen eta mugimenduen berri emateko Erresistentziari.
Erresistentzia armatua, batez ere Jean Moulinek gidatzen zituen MUR (Mouvements unis de Résistence) taldeen barruan.[15]
Nazien aurkako jarduera haietan inplikatutako herritar asko atxilotu, torturatu, hil edo deportatu zituzten. Estimazioen arabera, Pirinio Apaletako Departamendutik behartutako lanetara[oh 10] Alemaniara eramandako 13.500 langileetatik, 5.000 inguru Iparraldeko herritarrak ziren.[15] Alabaina, esan bezala, ez dago datu edo azterketarik, zehazki jakiteko zenbat izan ote ziren kontzentrazio esparruetara deportatuak, eta horietatik zenbat atera ote ziren bizirik gerraren amaieran.
Bigarren aro honetako deportatuak Frantziako lurraldean zeudelarik atxilotu zituzten Gestapo polizia sekretuak edo Vichyko gobernuaren mendeko poliziak, askotan kolaborazionisten salaketak zirela medio.[16]
Lehen deportazio aldian ez bezala, 1942tik aurrera atxilotutakoak ez zituzten soilik Mauthausenera eraman; esparru horrez gain, Buchenwald, Dachau, Neuengamme, Ravensbrück edo Sachsenhausen izan ziren deportatuen helmuga. Olde honetan deportatutako Hegoaldeko euskal herritar gehienak frankisten matxinadak eragindako gerraren erbesteratuak ziren arren, baziren batzuk gerra aurretik Frantziako lurretan bizi zirenak.[16]
Ezaugarri nabarmen batek bereizten du bigarren deportazio aldia: emakumeak hasi ziren deportatzen; Ravensbrückeko kontzentrazio esparrua izan zen emakume deportatu gehienen amaiera.
Kontzentrazio esparruetara deportatutako atxilotuek baldintza desberdinak aurkitu zituzten 1942tik aurrera. Gerra uste baino gehiago ari zen luzatzen, Alemaniaren gerra ekonomiak zama izugarri bati erantzun behar zion, eta eskulanean ari zitekeen populazioaren erdia ―gizonezkoak, alegia― Wehrmachten ziren borrokan.
Egoera horretan, atxilotuen lan indarrari etekina ateratzeko estrategia hasi ziren aplikatzen Schutzstaffel edo SSren buruzagiak. Erabaki horrek, kasu askotan, esparruetako bizi baldintzak are eta gehiago gordindu zituen, baina, aldi berean, handik bizirik irteteko aukerak zabaldu ere egin zituen pixka bat. Horrela, bigarren aroan deportatutako Hegoaldeko euskal herritarren bi herenek bizirik irautea lortu zuen.[16]
Euskal Herrian holokaustoak ez zuen hedadura zabalik izan, baina beste kasu guztietan bezala eragin hilgarria izan zuen. Lapurdiko itsasaldean, bereziki Biarritzen eta Baionan, aspaldidanik bizi ziren komunitate juduak. Horren lekuko da Biarritzek sinagoga bat duela 1904az geroztik.[20]
Hego Euskal Herritik iheslari gisa naziek atxilotu eta deportatutako euskal herritarren artean, salbuespen bakarra da Simonne Paquita Lebouch, Auschwitzen hil baitzuten judua izateagatik.[16] Horrez gain, beste hiru euskal herritar hil zituzten Auschwitzen, juduak ez izan arren.[22][oh 15]
Mauthausen-Guseneko kontzentrazio esparrua izan zen indar aliatuek askatu zuten azken esparru handia, 1945ekomaiatzaren 5ean. Hurrengo egunean, maiatzaren 6an, Estatu Batuetako tropak ustez esparru nagusiaren Ebensee-ko osagarri edo eranskinera iritsi zirenean,[oh 16] 18.000 bat preso aurkitu zituzten han, espero baino askoz gehiago.
Ebensee-ko atxilotze eremu hartan askatu zituzten azken euskal herritarrak. Horrela amaitu zen naziek Europa osoan Hirugarren Reicheko indar armatuek antolatutako deportazio sistema.
Askapenak poztasun itzela sortu zuen, noski, presoen artean, baina esparruaren bizi baldintza ezin tamalgarriagoetara behartuta egon zirenentzat pairamena ez zen egun hartan amaitu, inolaz ere. Gehienak, albo ondoriofisiko eta psikiko larriz atera ziren atxiloalditik, edo eritasun kronikoekin.
Ipar Euskal Herriko herritar deportatuetatik, ez dago jakiterik zenbat itzuli ziren bizirik etxera, baina jakina da Frantziako Errepublikaren aitorpena jaso zutela, eta nolabaiteko ordain moral bat ere bai.[23]
Hego Euskal Herriko deportatuen kasuan, ordea, kontzentrazio eremuen ondorioak gutxi balira bezala, Espainiako errepublikanoak talde deseroso bat ziren Frantzian, mundu gerra irabazi zuten aliatuek Franco boteretik kentzeko zeukaten zormorala gogorarazten zutelako. Pixkanaka, gehienak Frantziako armadan borrokatu zirenez, Errepublikak aintzat hartu zituen, baina eraginkortasun handirik gabe: askok ez zuten inolako frantses loturarik, bakarrik zeuden gerra amaitu berriko Frantzian; frantses askok mesfidantzaz beterik ikusten zituzten; eta gerra aurreko Euskal Herriko bizitzarekiko estekak erabat apurtuak ziren. Baldintza haietan, gehienek bizimolde berri bati ekin behar izan zioten Frantziako lurraldean, hutsetik hasita.[22]
Nazien kontzentrazio esparruetara deportatuak izan ziren Hego Euskal Herriko herritarren bizipenak ezkutuan gorde izan ziren urte askotan; gehienez ere deportatuen familiaren barruan hitz egingo zen zorigaiztoko urte haietaz, baina ez inola ere jendartean. Faktore batzuk egon ziren isiltasun edo ezkutatze horretarako:
Alde batetik, Bigarren Mundu Gerra amaituta, indar aliatuek baimenduta Francok boterean jarraitzen zuenez, deportatuek jakin zuten bizitza osorako erbesteratuak izango direla.
Bestetik, frankismoak beste 30 urte iraun zuen. Horrenbeste urtetan deportatuen gaiaz hitz egitea arrisku handikoa izan zenez, ahanztura gailendu zen deportazioaren zama pairatu zuten familietan eta komunitateetan.
Naziek deportatutako preso baten oroimenez Berlinen jarritako stolperstein bat. Halaber, deportaziotik bizirik irtetea lortu zuten euskal herritar askok bizitza berri bati ekin zioten Frantzian. Frankismoaren urte luzetan Euskal Herriko familiarekin harremanak eten edo, gutxienez, zaildu zirelarik, deportazioaren oroimen lazgarriak bazterrean gelditu ziren.
Azkenik, naziek egindako deportazioen inguruan lekukotasun oso urriak egon ziren, Europako artxibo eta dokumentazio zentroetan, XX. mende amaieraraino. Horrek asko zaildu zuen historialari eta ikerlarien lana.
Hainbeste urtetako isiltasuna ikerkuntzaren esparruak puskatu zuen, 2020an, Etxahun Galparsoro ikerlariak bere osaba Marcelino Bilbao zenaren oroimenen kronika argitaratu zuenean.[24]
Gipuzkoako Foru Aldundiak ekitaldi instituzional bat egin zuen, 2021ekoekainaren 12an, foru jauregian, gipuzkoar deportatuen oroimenez. Ekitaldian parte hartu zuten, erakundearen ordezkariekin batera, La Ilusión[25] elkarte memorialistikoaren kide Florentino Mariñelarenak eta Etxahun Galparsoro historialariak. Entzuleen artean, deportatuen oinordeko eta familiarteko ugari izan ziren.[26][oh 18]
ERANSKINAK: Hego Euskal Herriko deportatuen zerrendak
Atal honetan 1940tik 1945era bitarte nazien kontzentrazio eremuetara deportatutako Hego Euskal Herriko herritarren identifikazio zerrendak ematen dira, zehazki datu hauekin: abizenak, izena, jaiotze data, sorterria, lurraldea, deportazio data, zein kontzentrazio esparrutara eramana izan zen, azken data (esparrutik ateratako edo bertan hildako data) eta oharrak, beharrezkoak diren kasuetan.
Deportazio aldi bakoitzerako, taula banatan ageri dira kontzentrazio esparruetatik bizirik irtendakoak, bertan hildakoak, desagertuak eta deportazio bidean ihes egindakoak.[oh 19] Zerrenda bereizitan agertu arren, hurrenkerazko zenbakitzea ematen da lehen zutabean.
Etxahun Galparsoro (2020) Bilbao en Mauthausen: memorias de supervivencia de un deportado vasco, Bartzelona, Crítica. [[Berezi:BookSources/9788491991786|ISBN 978-849199786]].
Benito Bermejo, Sandra Checa (2006) Libro memorial: españoles deportados a los campos nazis (1940-1945). Madril, Ministerio de Cultura. ISBN: 978-8481812900.
Eduardo Pons Prades (2005) El holocausto de los republicanos españoles: vida y muerte, en los campos de exterminio alemanes (1940–1945). Bartzelona, Ed. Belacqua. ISBN: 978-8496326248.
Michel Reynaurd (koord.) (2004). Livre-Mémorial des déportés de France arrêtés par mesure de répression et dans certains cas par mesure de persécution 1940-1945. Paris, Tirésias Éd. ISBN: 978-2915293050.
↑Jakina denez, italiarren tropa faxistak ez zuen hitzartutakoa bete, etsaia desarmatuta ere mendekuzko fusilamenduak egin baitzituzten.
↑Bizkaia eta Bilbofrankisten eskuetan erori aurretik, 1937ko otsailaren 7an, Kandido Saseta komandantea Asturiaseko frontea indartzera joan zen, hiru euskal batailoiren buru, Errepublikako gobernuak hala eskatuta. Han hil zen borrokan, otsailaren 23an.
↑Zehazki, hiru lege-dekretu eman zituen Édouard Daladierren gobernuak atzerritarren aurka: 1938ko maiatzaren 2koa, atzerritarren kontrolari buruz; 1938ko azaroaren 12koa, «atzerritar zitalak» barneratze esparruetara eramatea baimentzen zuena; eta 1939ko azaroaren 18koa, edozein herritar, frantses zein atzerritar, barneratze esparruetara eramatea baimentzen zuena, «defentsa nazionalerako edo segurtasun publikorako arriskugarri» baldin bazen.
↑Estimazioen arabera, Espainiako Gerra Zibilaren eraginez milioi erdi bat pertsona iritsi baziren Frantziara, 1939ko ekainaren erdialdean, 173.000 bat iheslari zeuden Frantziako barneratze esparruetan. Ikus «La Retirada ou l’exil républicain espagnol d’après guerre».
↑Besteak beste, Baionako Beyris auzoan 222 zenbakiko frontstalag bat ezarri zuten naziek. Ikus Askoren artean (2019) Polo Beyris, un camp oublié à Bayonne. Baiona, Elkar. ISBN 978-8490279328.
↑Hartheimgo gaztelua Alkovenen (Austria) dago, Linzetik 14 bat kilometrora. XVII. mende hasieran eraikia, nazieksarraski esparru bat ezarri zuten bertan, 1940-1944 bitarte, gaixo fisiko eta psikikoak erailtzeko xedez.
↑Dekretuaren izen ofiziala izan zen «Reichen edo Lurralde Okupatuetako Okupazio Indarren aurka egindako delituak epaitzeko zuzentaraua» (alemanez: Richtlinien für die Verfolgung von Straftaten gegen das Reich oder die Besatzungsmacht in den besetzten Gebieten), baina Nacht und Nebel (euskaraz: «Gaua eta Lainoa») ezizena eman zitzaion, aurkariak gauez eta ezkutuan desagerrarazteko benetako asmoa aditzera eman nahirik.
↑Royallieu-ko esparrua bakarra izan zen, Frantziako lurretan, guztiz alemanen administraziopean egon zena. 1941etik aurrera, erresistentziako kideak, militante sindikal eta politikoak, juduak, zibilak eta atzerritarrak biltzeko gunea izan zen. Guztira 45.000 bat atxilotu pasa ziren esparru honetatik, nazien menpeko kontzentrazio esparruetara bidaliak izan aurretik.
↑Etxahun Galparsorok eta Josu Chuecak zehazten dutenez, Auschwitzera eramandako bi euskal emakumeak izan ziren Higinia Luz Goñi eta Simonne Lebouch.
↑Bi mundu gerra artean Biarritzen bizi izan zen giroaz, ikus Edouard Labrune (2015) Côte Basque. Les Années Folles, Urruña, Éditions Pimientos. ([[Berezi:BookSources/9782356600745|ISBN 978-2207259511]]).
↑Etxahun Galparsorok eta Josu Chuecak zehazten dutenez, Auschwitzen eraildako beste hiru euskal herritarrak dira Higinia Luz Goñi Ayestaran, Juan Herrera Perez eta Angel Martin Rodriguez
↑Ebensee-ko esparrua Kommando edo eranskin bat izan zen, Mauthausenen mendekoa.
↑ abArtikulu hau egituratu eta idazteko iturri nagusia izan da Etxahun Galparsororen eta Josu Chuecaren txosten hori. Ikus bibliografiaren atala.
↑Etxahun Galparsorok eta Josu Chuecak (2020) bosgarren kategoria bat eransten dute: iruzurti edo inpostoreak; hau da, nazienkontzentrazio esparru batera deportatuak izan zirela esaten zutenak, gezurra izan arren. Kategoria horretan bi euskal herritar agertzen dira.
↑Ikus Diego Gaspar Celaya (2015) La guerra continúa. Voluntarios españoles al servicio de la Francia libre (1940-1945). Madril, Marcial Pons. ISBN 978-8415963714.