Euskal Herriko piratak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal piratak» orritik birbideratua)
Euskal Herriko kortsariei eskainitako oroigarria Donibane Lohizunen (Lapurdi).

Euskal Herriko piratak pirateriari ekin zioten euskal herritarrak ziren. Batez ere Bizkaiko golkoan aritu ziren, baina baita Karibe itsasoan ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta pirateria nabigazioa bezain jarduera zaharra den, 1304. urtekoa da Euskal Herriko piratak aipatzen dituen lehendabiziko testu ezaguna. Lehendabiziko euskal herritar pirata ezagunak XV. mendearen hasierako Antton Garai eta Pedro Larraondo bizkaitarrak dira. Hainbat merkataritza-ontzi erasotu zituztela eta, exekutatu egin zituzten.

Jadanik XIV. mendean, Ingalaterrako Edward III.ak eraso zien Euskal Herriko pirata eta kortsarioei, baina Euskal Herriko pirateriaren urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeak izan ziren.

Euskal Herriko pirata famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Laffite irudikatzeko 1895ean egindako marrazki bat.

Gaia euskal literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskal piratak. Iñaki Mendizabal. Elea, 2003.
  • Baleazaleak eta kortsarioak: euskal odisea ipar Atlantikoan. Iñaki Mendizabal. Elea. 2004.
  • Pellot Eta Enperadorearen Bahiketa. Iñaki Mendizabal. Ibaizabal. 2007.
  • Maddi eta euskal piratak. Fernando Morillo. Gaumin, 2014.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]