Euskalduna ontziola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Euskalduna ontziola
Mota Ontziola
Sektorea Ontzigintza
Sorrera 1900
Egoitza Bilbo
Presidentea Ramon de la Sota
Merkatuak Mundua
Langileak 2.471
Artikulu hau ontziolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euskalduna».

Euskalduna ontziola Bilbon zegoen ontziola izan zen. Gaur egun, ontziola zegoen lekuan Euskalduna jauregia, Euskalduna zubia eta Bilboko itsasadarra Itsas Museoa daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadako Bilboren irudia, ontziola Bilboko itsasadarraren eskuinean ikus daiteke.
Euskalduna ontziolako Karola garabia, ponpa etxea eta dikeak, egun Bilboko itsasadarra Itsas Museoaren parte direnak.

1900. urtean Ramon de la Sota eta Bilboko beste ontzi-jabe batzuek Compañía Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques izeneko enpresa sortu zuten, itsasadarraren ezkerraldean (egun Euskalduna Jauregia dagoen tokian) 90.000 m2-ko azalera zuen orube batean.

XX. mendearen hasieran hiru dike zituen:

  • Lehenengoa, ontzigintzarako zen eta 100,75 metroko luzera eta 16,45 metroko zabalera zituen.
  • Bigarrena, ontzien konponketarako zen eta 103,95 metroko luzera eta 28,00 metroko zabalera zituen.
  • Hirugarren, ontzi handientzat zen eta bi konporta zituen.

1900. urtean itsasontziak konpontzen hasi ziren eta 1902. urtean eraiki zen lehenengo itsasontzia Euskalduna ontziolan, Portu izenekoa. Lehen Mundu Gerran urrezko aroa bizi zuen eta urte onei 1930eko hamarkadara arte eutsi zion. Hala ere Gerra Zibilaren ondorioz gainbehera etorri zitzaion, zailtasun handiak izan baitzituzten kontratu handiak lortzeko gerra bukatu eta hurrengo urteetan.

1969an Sestaoko La Naval ontziolaren jabe zen Sociedad Española de Construcción Naval eta Astilleros de Cádiz enpresarekin batu eta Astilleros Españoles sortu zuen.

1980ko hamarkadan Espainiako Erresuma Europako Ekonomia Erkidegoan sartu zenean, ontziolak birmoldatzea erabaki zuten, 1984. urtean azkenengo itsasontzia eraiki zuten eta 1985ean Euskalduna itxi zuten. Hori baino lehen, itxieraren aurkako prozesua hasi eta bertan lan egiten zuten 2.471 langileak Euskal Herriko historian sonatua izan zen gatazka baten protagonistak izan ziren.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]