Euskalerriaren alde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Euskalerrian Alde
Mota Euskal kultura
Lehen zenbakia 1911
Azken zenbakia 1931
Banatze lurraldea Euskal Herria
Argitaratze hiria Gipuzkoa Donostia, Gipuzkoa
 EH
Ideologia politikoa Euskaltzalea
Hizkuntza gaztelania, euskara
Argitaletxea Gipuzkoako Foru Aldundia
Sortzailea Gregorio Muxika, Domingo Agirre, Karmelo Etxegarai eta Arturo Kanpion
Zuzendaria Gregorio Muxika (1911-1931)

Euskalerriaren Alde 1911-1931 bitartean Gipuzkoako Donostia hiriburuan argitaratzen zen kultur aldizkari eta erakunde euskaltzale bat izan zen. Euskaraz nahiz gaztelaniazko artikuluak zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911an sortua izan zen eta Gipuzkoako Foru Aldundia diru laguntzaz argitaratu ohi zen, bai eta Gregorio Muxikaren ahalegina eta haren laguntzaile nekagaitzak ziren Domingo Agirre (Garoa eta Kresala eleberrien egilea) eta Karmelo Etxegarairi esker (azken hau Euskal Herriko kronikaria).

Aldizkariaren zuzendaritza Arturo Kanpion eta Julio Urkixo jaunek osatu zuten, adliz Gregorio Muxikak lehenbiziko unetik zuzendaritza lanak burutu zituen. Aldizkari hau euskal kulturaren hedapena eta garai hartako balore gazte euskaltzaleen topaketan urrats garrantzitsua izan zen.

1931an Gregorio Muxika hil zenean, aldizkaria argitaratzetik laga zen, honek Yakintza izeneko aldizkari berria argiratu zuen gazte talde bati bide eman ziolarik.

Euskalerriaren Alde aldizkariaren hogei urtetako ibilbidea ekintza eta fruituetan oparoa izan zen, bere ekintzak hiru multzotan sailka daitezkelarik:

  1. Euskal jaiak
  2. Artikulu lehiaketak
  3. Literatur eta Historia lehiaketak

Euskal jaiak aurretik Antoine Abadiek ospatutako Euskal Lore Jokoen jarraipena izan ziren. Haien artean nabarmenenak Segura (1911), Zarautz (1912), Tolosa (1913) eta Hondarribiakoak (1914) izan zirelarik. Jai guzti hauetan ospatutako lehiaketetan 172 artikulu aurkeztu zirelarik. Euskarazko artikulu lehiaketek urteko bataz besteko 50 artikuluen kopurua lortu zuten. Literatur-Historia lehiaketek Foru Aldundi eta Udalek eskeinitako diru-sariei esker arrakasta handia izan zuten.

1913-1930 bitartean gaztelaniazko lehiaketetara 405 lehiakide aurkeztu ziren eta euskarazko lehiaketetara 495 lehiakide. Los certámenes histórico-literarios tuvieron éxito gracias al concurso económico de las Diputaciones y Ayuntamientos. Sarituen zerredan Euskal Pizkundeko kide nabarmen gehienak sailkatuak agertzen dira. Bestalde, Euskalerriaren Alde aldizkariak euskarazko euskal kulturari buruzko bilduma bat ere argitaratu zuen, 11 liburukietara iritsi zelarik.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]