Euskalonski (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskalonski
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Pello Reparaz
Iraupena 60 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) OnTime ekoizpenak
TB Katea ETB1
Ordutegia Astelehenetan 22:30ean
Emisioa 2018ko irailaren 3a –
2019ko irailaren 24a
Denboraldia(k) 2
Atal kopurua 21
Audientzia %1,8

Euskalonski ETB 1en emititzen zen telebista saioa da. Formatua Kataluniako TV3 kateko Katalonski saioan oinarrituta dago. Saio originalean Halldór Már musikaria da aurkezlea. Euskal Telebistako bertsioan berriz Pello Reparaz abeslari eta Vendetta taldeko musikaria. Programa hau izan da bere lehenengo proiektua aurkezle bezala.

Euskalonski astelehenero emititzen da 22:30ak aldera ETB1en eta euskaraz. Lehenengo kapitulua 2018ko irailaren 3an eman zuten.[1]

Guztira 11 atal izan zituen lehenengo sasoiak. 2018ko azaroaren 12an amatu zen, baina bi hilabeteren ondoren berriro hasi zen saioa bigarren denboraldi batez, 2019ko urtarrilaren 7an. Hala ere, bigarren denboraldi honen estreinaldiak audientzia datu eskasa lortu zuen eta Euskal Telebistak programa moztu zuen udara arte. 2019ko uztailaren 2an ekin zion berriro saioak. Abuztuan saioa emateari utzi zioten eta irailaren 3an ekin zioten berriro. Beraz, denboraldia 3 txandatan banatuta eman zuten.

Timo Riiho hizkuntzalari finlandiarra eta Pello Reparaz ETB1eko Euskalonski telebista-saioan (2019-09-24)[2]

Saioaren azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pello Reparaz astero-astero munduko hiriren batera joango da bertako istorioak biltzera. Euskara eta musika ardatz hartuta munduan barrena ibiliko da atzerrian bizi diren euskaldunak aurkituz.

Kanpoan bizi diren euskaldunen istorioak erakutsiko ditu Pellok. Zergatik joan diren atzerrira, nola bizi diren bertan... Pertsonaia bakoitzak bere istorioa azalduko du eta musika kutsua beti egongo da saioetan.[3]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Emisio hasiera Emisio amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 11 2018ko irailaren 3a 2018ko azaroaren 12a ----- %1,9
2 10 2019ko urtarrilaren 7a 2019ko irailaren 24a ----- %1,7
Guztira 21 2018ko irailaren 3a 2019ko irailaren 24a ----- %1,8

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. denboraldia (2018)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1 Paris (Frantzia) 2018ko irailaren 3a 13.000 ikusle %1,9
2 2 Londres (Erresuma Batua) 2018ko irailaren 10a %2,9 (%8,4)
3 3 Berlin (Alemania) 2018ko irailaren 17a %2,9 (%8,7)
4 4 New York (Ameriketako Estatu Batuak) 2018ko irailaren 24a %2,7 (%9,0)
5 5 Brusela (Belgika) 2018ko urriaren 1a 20.000 ikusle %3,0 (%10,7)
6 6 Buenos Aires (Argentina) 2018ko urriaren 8a 12.000 ikusle %1,9 (%6,7)
7 7 Montevideo (Uruguai) 2018ko urriaren 15a 13.000 ikusle %1,7 (%5,9)
8 8 Poznań (Polonia) 2018ko urriaren 22a %2,1 (%6,7)
9 9 Venezia (Italia) 2018ko urriaren 29a %0,8 (%2,7)
10 10 Mosku (Errusia) 2018ko azaroaren 5a %0,6 (%2,1)
11 11 Madril (Espainia) 2018ko azaroaren 12a 4.000 ikusle %0,5 (%2,0)

2. denboraldia (2019)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
12 1 Tokio (Japonia) 2019ko urtarrilaren 7a 6.000 ikusle %0,8 (%2,6)
13 2 Sydney (Australia) 2019ko uztailaren 2a %1,0 (%3,4)
14 3 Santiago (Txile) 2019ko uztailaren 9a %1,7 (%5,0)
15 4 Mexiko Hiria (Mexiko) 2019ko uztailaren 16a %2,3 (%4,2)
16 5 Bartzelona (Espainia) 2019ko uztailaren 23a %2,0 (%5,3)
17 6 Valparaíso (Txile) 2019ko uztailaren 30a %1,4 (%5,2)
18 7 Belfast (Irlanda) 2019ko irailaren 3a 15.000 ikusle %2,2 (%6,6)
19 8 Erroma (Italia) 2019ko irailaren 10a 19.000 ikusle %2,8 (%7,0)
20 9 Praga (Txekia) 2019ko irailaren 17a 13.000 ikusle %1,9 (%6,8)
21 10 Helsinki (Finlandia) 2019ko irailaren 24a 10.000 ikusle %1,3 (%3,4)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]