Euskaltzaleen Topagunea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Euskaltzaleen Topagunea (2013ra arte Euskara Elkarteen Federazioa) Hego Euskal Herriko 96 euskara elkarte eta euskarazko 42 tokiko hedabide biltzen dituen mugimendua da. 2001etik 2012ra bitartean Abadiñoko Muntsaratz auzoan izan zuen egoitza nagusia, baina 2012aren amaieran, Abadiñoko alkatearen dekretuz, Muntsaratzeko egoitza utzi eta Durangoko Landako Elkartegian kokatu zuen bulego nagusia.[1]

Topagunea 1996. urtean eratu zen Euskara Elkarteen Federazio gisa, prozesu luze baten ondoren. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta bere jarduera esparrua euskara elkarteek eurek mugatzen dute. Elkarteen barne-egiturari jarraituz, urtean 300dik gora ekitaldi antolatzen ditu eta federatutako kideen aholkulari moduan ere badihardu.

Euskaldun kopuru eta euskararen erabileraren arteko jauziak eragiten du Topagunearen eginkizuna. Horregatik, euskararen erabilera zenbait esparrutan areagotzearen alde lan egiten du.

Federaziotik mugimendura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010z geroztik Topagunea eta osatzen duten euskara elkarteak eraldaketa prozesu sakon batean murgildu ziren. Euskalgintzak eta gizarte mugimenduak oro har bizi duen krisialdiak kezkatuta, Topaguneak federaziotik mugimendura igarotzeko prozesua abiatu, eta haren baitan bi kongresu gauzatu zituen.

Lehen kongresua: Oinarriparrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topagunearen lehen kongresuak Oinarriparrak onartu zituen 2011ko otsailaren 26an

Lehen kongresua 2011ko otsailaren 26an gauzatu zuen Topaguneak[2], barne gogoeta eta eztabaida prozesu luze baten ostean eta han Oinarriparrak izeneko dokumentua[3] onartu zuen. Dokumentu horretan, XXI. mendeko euskaldunon elkarteen oinarri filosofikoak, edo oinarriparrak agertzen dira. Besteak beste, kale presentzia eta gizarte-mugimendu izaera berreskuratzearen garrantziaz dihardute oinarripar horiek.

Bigarren kongresua: Eraldabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Irizar Topagunearen bigarren kongresuan

Bigarren kongresua 2012ko azaroaren 17an egin zuten euskara elkarteek eta Topaguneak, Bilbon. Behin oinarripar teorikoak adostuta, eraldabideak onartzea zen kongresu horren helburua. Oinarriparrak praktikara eramateko irizpide zehatzak, hain zuzen ere. Lehenengoa bezalaxe, bigarren kongresua ere gogoeta prozesu luze baten amaiera izan zen, eta bertan finkatu ziren euskara elkarteen mugimenduaren datozen urteetarako gidalerro nagusiak.

Bi ideia nagusi hedatu ziren bigarren kongresuan: batetik euskalgintzan 30 urteko ziklo bat amaitu eta berri bati ekiteko beharra eta gogoa, eta bestetik, lehenengoan bezala, gizarte mugimendu izaera indartzeko behar gorria.


Topagunearen lan-arloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kultura: kultur errota, film laburrak, udagoieneko ostera, ...
  • Entitateak euskaldundu: hitzarmengintza.
  • Haur eta gazteak: gazte kultur zirkuituak, ikusi eta ikasi, harrapazank, graffiti lehiaketa, gazte sortzaileak...
  • Hedabideak: orainkariak, herri aldizkariak, herri telebistak...

Zenbait Euskara Elkarte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araban[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako zenbait Euskara Elkarte (9)

Esaterako:

Bizkaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko zenbait Euskara Elkarte (37)

Esaterako:

Gipuzkoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako zenbait Euskara Elkarte (33)

Esaterako:

Nafarroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako zenbait Euskara Elkarte (16)

Euskal Herritik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokiko hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko zenbait tokiko hedabide (18)

Goiko zerrenda horrek ez ditu, jakina, tokiko hedabide guztiak batzen. Badaude beste hainbat blog, irrati, aldizkari, etab.

Irrati-kateak, esaterako:

Euskal Herriko irratien mapa bat

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1], BERRIA: Udala «jazarri» egiten zaiola eta, Abadiñotik alde egitea erabaki du Topaguneak (2012/12/23)
  2. [2], Lehen kongresuaren kronika
  3. [3],Oinarriparrak dokumentua