Edukira joan

Euskara eta ingurune digitala

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskarak ingurune digitalean egin duen ibilbidea laburtzen duen bideoa.

Euskarak azken hamarkadetan tokia hartu du ingurune digitaletan, Interneten eta teknologia berrien hedapenarekin batera. Hizkuntza teknologiek, software libreko proiektuek eta sare sozialen erabilerak euskararen presentzia handitu dute eremu digitalean.

Hainbat ekimen publiko eta pribatu sortu dira euskarazko edukiak sustatzeko, hizkuntza sarean eta komunikazio digitaletan egon dadin.

Unibertsitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1987. urteko UEUko informatika programazioa.

1981. urtean Informatika saila antolatzen da lehen aldiz UEUn eta informatikazko lehen bi liburuak argitaratu zituzten.[1] Hiru urte beranduago eman zen lehen aldiz irakasgai bat euskaraz EHUko Informatika fakultatean.[2] 15 urte beranduago, 1999. urtean, lehenengoz Informatika ingeniaritzako ikasle-promozio batek derrigorrezko irakasgai guztiak (244 kreditu) euskaraz ikasi ahal izan zituen.[3]

Ikerketari dagokionez,1988. urtean Ixa taldea sortu zuten. 1995. urtean AhoLab ikerketa-taldea abiatzen da.[4]

Unibertsitateko bilkuren baitan, 1996. urtean lehen Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) antolatu zen.

2001. urtean UEUk "Hizkuntza eta teknologia" graduondoko titulu ofiziala ireki zuen.[5] Hurrengo urtean master moduan ere zabaldu zuen.[6]

2003. urtean euskarazko online ikastaroak ematen hasi zen Udako Euskal Unibertsitatea.[7]

2005. urtean Moodle euskaraz taldea abiatzen da tresna librea euskaratzeko.[8] 2007tik aurrera urtero MoodleMoot Euskadi topaketa egiten da softwarearen gaineko komunitatea aktibatzeko.[9]

2017. urtean Hezkuntzan Librezale taldea sortzen da, hezkuntzan tresna libreak sustatzeko.

Hizkuntza teknologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Hizkuntza prozesamendu naturala:komunikazioaren iraultza?
1994. urteko Xuxen-en aurkezpena.

1986. urtean Euskalterm terminologia-bankua sortu zuen UZEIn Klaudio Harluxetek.[10] Zortzi urte beranduago, 1994. urtean, Xuxen zuzentzaile ortografikoaren lehen bertsioa argitaratu zuten.[11] 1996. urtean EDBL datu-base lexikala.[12]

2006. urtean OpenTrad euskararen lehen itzultzaile automatiko librea aurkezten dute IXA Taldeak eta Elhuyarrek. 2019ra arte erabili zen Matxin. Urte berean Euskalbar sortzen da. Hainbat hiztegi digitalki modu koordinatuan kontsultatzeko aukera.

2006. urtean ere AhoTTS testu bat automatikoki irakurtzeko tresna sortzen dute. 2014. urtean Hobelex euskarazko lehen lexiko-zuzentzailea sortzen da.

2007. urtean Lexikoaren Behatokia Corpusa hedabideetako testuekin sortutako corpus monitorea abiatzen du Euskaltzaindiak. 2008. urtean Sareko Euskal Gramatika sortzen dute EHUko hiru irakaslek.[13] 2011. urtean Goenkale telesaileko corpus-a sarean jartzen da.[14]

2013. urtean Euskaltzaindiak “a bildua” izena adosten du @-rentzat.

Euskaratutako lehen Windows sistema eragilea.

1996. urtean Windows 95 sistema eragilearen euskarazko bertsioa argitaratu zen; UZEI eta Elhuyarrek egindako itzulpena, lehen aldiz Microsoft Windows sistema eragilea euskaraz.[15] 2001. urtean Google bilatzailearen euskarazko lehen bertsioa heldu zen, interfazeetan “Baietz lehenengoan” esaldiarekin.[16] 2002. urtean Linux Mandrake euskaraz argitaratu zen. Lehen aldiz Linux distribuzio bat euskaraz itzulita osorik. Elhuyarren itzulpena Eusko Jaurlaritzaren aginduz, Euskal Linux komunitatearekin lankidetzan.[17] 2006. urtean Twitter abiatzen da eta bertan euskarazko lehen txioak ikusten dira. Interfazea 2012. urtean jarri zuten euskaraz herri presioko kanpaina baten ondoren. 2013. urtean Android sistema eragilea euskaraz jartzen da. Urte bat beranduago Telegram mezularitza programa euskaratu zen.[18]

1994. urtean Buber’s Basque Page sortzen da, lehen aldiz euskarazko edukia interneten.[19] Euskarazko lehen CD-ROMa urte berean argitaratu zen eta Ezagutu Gipuzkoa izan zen.[20]

2003. urtean Euskal Encodings P2P komunitatea sortzen da, euskarazko edukiak elkar partekatzeko.[21]

2007. urtean Elebila sortu zen, euskarazko lehenengo bilatzailea, urte berean Kaixomaitia abiatzen da otsailaren 14an San Balentin egunearekin batera.[22][23] 2008. urtean Azpitituluak.eus webgunea sortzen da, euskarazko azpidatziak zentralizatu eta trukatzeko.[24] 2009. urtean Badok.eus: euskal musikaren ataria sortzen du BERRIAk. Urte bat beranduago Musikazuzenean sortzen du Koldo Otamendik Andoainen Euskal Herriko musika agenda batzen duen ataria.[25] 2010. urtean Grebaorokorra.info webguneak lehen aldiz batu zuen gertakari baten inguruko sareko jardun dena.[26]

Ahotsak.eus webguneko irudia.

2002. urtean Euskal Herriko Ahotsak sortzen da, bertan ahozko ondarea jasotzen da bideoz.

1980. urtean UEUko Buruxkak liburu-bilduma abiatzen da. 40 urtean informatikaren gaineko 50 liburu atera zituzten.[27] 1984. urtean Krutwigek Computer Shock Vasconia, Año 2001 liburua atera zuen, lan horrekin Krutwigek azaldu nahi zuen Zibernetikaren aro berrian etortzekoak ziren aldaketek ekarriko zuten egoera berria.[28] 1992. urtean Telépolis liburua argitaratzen du Xabier Etxeberria Ezpondak.[29] 1998. urtean Etxepare porno liburua argitaratzen du Luistxo Fernandez-ek, euskara eta interneten errepasoa egiten da bertan.[30]1999. urten Euskal Herria digitala 1.0 liburua argitaratzen dute Andoni Alonsok eta Iñaki Arzozek.[28] 2000. urtean Txalapartatik modemera: Internet Euskal Herrian, Euskal Herria Interneten liburua argitaratzen du Goio Telletxeak.[31]

2016ko Durangoko Azokako Kabi@ gunea.

1998. urtean lehen aldiz antolatzen dira Euskara eta Internet jardunaldiak (IEB) jardunaldiak.[32] 2012. urtean Euskarabildua jardunaldiak abiatzen dira.[33] Urte berean, Durangoko Azokak Kabi@ espazioa sortzen du, kultura digitalaren eredu berrien bueltan elkar ezagutu, esperimentatu eta ezagutarazteko.

2016. euskarazko Interneten eguna ospatu zen lehen aldiz.

Lehenhitza kanpainaren banerra.

2017. urtean Lehen hitza euskaraz webgunea eta kanpaina aurkeztu zituzten gailuak euskaraz konfiguratzeko.[34] 2023. urtean Gaitu kanpaina jarri zen martxan, euskarazko ahotsak batu eta Common Voice proiektu hauspotzeko asmoz.[35]

Dibulgazio edukiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urtean Sarean.eus: Internet eta Teknologia agerkaria jarri zen martxan PuntuEUSen gidaritzapean,[36]hiru urte beranduago, 2019. urtean Kaixomundua.eus gaitasun digitalen ezagutza eskola jartzen dute martxan.[37] 2023. urtean Erronka digitalak dibulgazio bideo-bilduma abiatu zuten Ikusgela eta Badalab-ek.[38]

Posta zerrendak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996. urtean, lehenik EuskaraZ sortu zen, euskarazko lehen posta zerrenda, gaur egun desagertua. Ondoren Eibartarrak posta zerrendaren sorrera etorri zen, gaur egun oraindik bizirik dagoena.[39] Urte bat beranduago,1997. urtean Cybereuskadi gaztelaniazko buletina sortu zen, 1998. urtean euskarazko sekzio bat gehitu zioten.[40]

Sustatu blogaren logoa.

2001. urtean Sustatu sortzen da, euskarazko lehen weblog edo agerkari digitala. 2005. urtean lehenengo blog plataformak abiatzen dira: Blogari.net, Blogak.com eta Mundua.com. 2007an 4.500 blog inguru zeuden euskaraz, horietako 2.475 aktiboak.[41] Urte horretan, 2007an, Euskaljakintza sortzen du Maite Goñi-k teknologia berriak eta sare sozialak irakaskuntzan integratzeko bideak lantzeko.[42][43]

Herria Mugi! ekimenak Barrian egindako bilera, saio horretan sortu zen EHZn 2001. urtean egin zen Arrosa Sarearen sortze-bilkura antolatzeko ideia.

2001. urtean Arrosa Irrati Sarea sortzen da Joxemi Zumalabe fundazioak EHZ jaialdian (Arrosan) antolatutako jardunaldi batzuetan. Batez ere, euskarazko irratiek euren artean sarearen bidez irratsaioak elkartrukatzeko sarea da.[44] 2005. urtean Teketen, euskarazko lehen podcast-a abiatzen du Gorka Juliok.[43][45]

Ikus-entzunezkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtean euskarazko edukiak telebista edukiak sarean ikusteko EITB Nahieran-en abiatu zen.[46]

2016. urtean Txoministak, euskarazko lehen websaila sortzen du Hiru Damatxok. Ondoren etorri ziren Nomofobikak, Otsoen lurraldean, Gutuberrak, Puntu Koma, Pikuak, Ixa, Kartzela, Bekaduna, Belarri bero, bai esan?, Beita, Itsatsita... moduko websailak.

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailak 2006. urtean IKT inbentarioa abiatu zuen.[47] 2016. urtean Euskarazko IKTak: gomendioak herri-aginteentzat dokumentua aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Telekomunikazio sarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988. urtean eman zen Euskadiko (Euskal Herriko?) lehen konexioa Internetera, Informatika Fakultatean RedIris sarearen bidez.[48] 1995. urtean Euskaltel sortzen dute, euskal telekomunikazio konpainia. 2015ean 350.000 kilometro zuntz optiko izatera heldu zen, 2021ean Masmovil-ek OPA bat egin eta akzioen gehiengoa bereganatu zituen.

PuntuEUS logoa.

2012. urtean Puntueus fundazioa sortzen da Interneteko .eus domeinua kudeatzeko.

Kultura librea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001. urtean Euskarazko Wikipedia abiatzen da. Gaur egun 465.382 artikulu ditu. 2015. urtean haur eta gaztetxoei zuzendutako Entziklopedia askea sortzen da: Vikidia. Horren garapenaren ondoren, 2018. urtean Txikipedia aurkeztu zen, gaur egun 8.961 artikulu ditu.[49]

2001 - Metabolik BioHacklab Bilboko hacker laborategia abiatzen da Udondoko gaztetxean (Leioa, Bizkaia).[50]

2003. urtean Librezale sortzen dute eta Mozilla Firefox nabigatzailearen itzulpena argitaratzen dute.

2019. urtean Fedibertsoa ideia sortzen da, Mastodon eta Lemmyren euskal instantziak abiatzen dituzte Abaraska taldekoek. Aurrerago gehituko dira:[51]

  • PeerTube: Bideoak argitaratzeko tresna libre federatua. Euskarazko edukientzat hiru instantzia daude: Peertube.eus (Abaraskak kudeatzen duena), Euskarabildua (jardunaldien edukia jasotzen duena) eta Argia bideoak.[52]
  • PixelFeed: Irudiak partekatzeko sare soziala. Instantzia bakarra dago euskaraz, Abaraskak koordinatzen duena.[53]
  • Bookwyrmen: Paperjale abiatzen du Abaraskak 2023an, liburuen jarraipena egiteko irakurzaleentzako sare sozial federatua.[54]
  • Funkwhale: 2020. urtean Baleafunk.eus audioak kargatzeko, deskargatzeko eta partekatzeko sare soziala sortzen du Iametzak.[55]

Hezkuntza Baliabide Irekiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikusgelako lehen bideoa.

2017. urtean Jakindun sortzen dute, bigarren hezkuntzan zientzia dibulgazioa egiten duen Youtubeko kanala.[56]

2023an Ikusgela jaiotzen da, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak gidatutako azalpen bideo libreen proiektua. Gaur egun 11 bideo-bilduma ditu eta Euskarazko Wikipediako 531 artikulutan daude txertatuta bideoak[57].

Kultur sorkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005. urtean Txantxangorriaren karaokea abiatzen du Gabi de la Mazak.

Egunean Behin aplikazioaren irudia.

2019. urtean Egunean Behin abiatzen du CodeSyntax-ek. Enpresa berak 2025ean lokalizazioa asmatzeko Tagzania jolasa aurkezten du.[58]

2005. urtean Tropela jaiotzen da: txirrindularitza euskaraz lantzen duen ataria.

Euskarazko Wikipediak jasotako Argia Saria.

Argia sariak 1989. urtean sortu ziren, hamar urte beranduago kategoria berri bat gehitu zioten: Internet. 2012. urteko Ibilaldian Euskara Teknologia Berrietan egoteko lanean aritutakoak omendu zituzten. [59]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Zerk mugatzen du euskara sarean?

Euskarak, beste hizkuntza gutxitu gehienek moduan, hainbat muga eta zailtasun izan ditu sarean.[73]

Webguneetara edo sareko edukietara heltzeko bide ohikoenetakoak dira bilatzaileak.[93] Horrek hizkuntza batek sarean duen presentzian pisu handia izan dezake, batez ere, komunitate batean diglosia egoera bat badago, eta bilatzaileak hizkuntza hegemonikoaren alde egiten badu. 2022an Puntu.eus fundazioak Google-ek gaztelaniazko edukia saritzen zutela identifikatu zuen.[94] Publikoki salatu ostean, Google-ek algoritmoa moldatu, eta egoera zuzendu zen.

Online publizitatean, plataforma handiek euren hizkuntza irizpideak markaten dituzte. Esaterako, ez da posible Google Ads-en euskarazko iragarkiak jartzea.[95] Eta ezinezkoa da ere euskara hutsean dauden webguneetan bertako plataforma horien publizitatea integratu. Google Ad-ek kanpaina batean euskarazko hitzak identifikatzen baditu, kanpaina hori eteten du.[96]

Ikus-entzunezkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pantailak Euskaraz kolektiboak Donostiako Zinemaldian egindako 2022ko protesta.
Bideo plataforma irekiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus-entzunezko plataforma batzuetan euskarazko edukia antolatu eta iragartzeko hainbat muga daude:

  • Youtube: Ezin da euskarazko edukia monetizatu.
  • Twitch: Ez du euskarazko edukia kategorizatzen, ez dago hizkuntza etiketen aukeran. Oztopo hori salatzeko #3000Twitz kanpaina abiatu zuten Game Erauntsiaren inguruko zenbait streamerrek.[97]
  • Netflix: 2012/2016an iritsi zen plataforma Espainia eta Frantziara eta orduan ez zegoen euskarazko edukirik.[98] Gaur-gaurkoz ere urriak dira bertako euskarazko edukiak.[99]
  • Prime Video: Euskarazko eduki gutxi daude. Pantailak Euskaraz ekimenak euskarazko edukiak lehenesteko modu bat argitaratu zuen 2024an.[100]
  • Disney+: Donostiako guraso euskaltzale batzuen ekimenez Disney Euskaraz egitasmoa abiatu zen, euskarazko eduki gehiago eskatzeko.[101]

Horietan eragiteko asmoz Pantailak Euskaraz ekimenaren bueltan hainbat euskaltzale bildu izan dira. ZerNonIkusi webgunean dago plataforma horietako euskarazko edukiaren katalogoa.[102]

Gailuak eta aplikazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat aplikazio ezagunek ez dituzte euskarazko interfazeak. Adibidez, Instagram tresnak 25 hizkuntza onartzen ditu,[103] eta euskara ez dago horien artean, beraz, ezin da euskaraz jarri; ezta TikTok ere.

Android gailuak (software librea) euskaraz jarri daitezke, baina iPhone-etako iOS sistema eragiledunak ez.

Hizkuntza hautu digitala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hezkuntzan gehien erabiltzen diren hiru sistema eragileen alderaketa Hezkuntzan ere librezale taldeak landuta.
Erabiltzaileon hautuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabigatzailea konfiguratzean hautatzen den hizkuntzak eragin zuzena du interneten nabigatzean euskarazko edukiak jasotzeko aukeran. Puntu.eus behategiak 2023an egindako ikerketaren arabera, Euskal Herriko erabiltzaileen %4 inguruk soilik du nabigatzailea euskaraz konfiguratuta. Euskaldunen artean, %10 inguruan dago kopuru hori. Gauza bera gertatzen da sakeleko telefonoekin. Gailu gehienak euskaraz konfiguratu badaitezke ere, Euskal Herriko erabiltzaileen %5 baino gutxiagok egin du hala.[104]

Eduki sortzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat eduki sortzaile euskaldunek nahiago dute gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez sortu edukia horrela ikusle potentzial gehiago izango dituztela uste dutelako.[105]

Lan politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langile publikoen ordenagailu gehienak ez daude euskaraz konfiguratuta, ezta euskarazko hezkuntza zentro askotakoak ere.[106]

Katalunian, Estrategia Digitaleko lehendakaritzaordetza bat ezarri zuten: eta hortik lobby lana egiten dute katalanaren posizioa ingurune digitalean indartzeko. Euskarak ez du horrelako lan politikoa egiteko figurarik.[107]

Software librea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multinazionalen aginpeko eremuetatik urrunduta, software libreak aukera eskaintzen du tresna oro euskaraz ere izateko. Tresna horiek, baina, ez dira tresna pribatiboak bezain ezagunak eta erabiliak eremu askotan. Horretan lanean ari dira, besteak beste, Librezale elkartekoak.[108]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Arruabarrena Frutos, Agustin. (2016). Irakasleen liburugintza Informatika Fakultatean (pdf ,556,50 Kb). UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.
  2. a b c «1.000 informatikari euskaldun Bikain» Berria 2016-12-20 (kontsulta data: 2024-09-15).
  3. a b c d «Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (kontsulta data: 2024-09-15).
  4. a b «Txillardegi lagun-giroan» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-06-26).
  5. a b Agirre, Gorane. (2001-07-12). UEUk bere lehen titulazio ofiziala eskaniko du urritik aurrera. Hizkuntza eta Teknologian adituak trebatuko ditu HIZTEK izeneko graduondoan.. Euskaldunon Egunkaria.
  6. a b Laskibar, Aitziber. (2002-07-12). Master, graduondo eta dokorego ikastaro bana eskainiko du UEUk. 'Hizkuntza eta Teknologia', 'Herri Erakundeen Kudeaketa' eta 'Euskal Herria XXI'. Euskaldunon Egunkaria.
  7. a b Gamito, Rakel; Arriolabengoa, Ireide; Larrañaga, Maite; Urbieta, Maialen. (2019). On-line irakaskuntza: eredu pedagogikoaren aurrerapausoak, zailtasunak eta erronkak. Moodle Moot 2019.
  8. a b Camacho, Abel. (2007]]). «Moodle Euskaraz: hizkuntza handien pare» Euskal Herriko Unibertsitatea (Moodlemoot Euskadi 07).
  9. a b «Mooteu Euskadi 2024. Moodle Erabiltzaileen XVI. Topaketa.» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-10-28).
  10. a b www.ivap.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-09-15).
  11. a b «XUXEN euskararako zuzentzaile ortografikoa | Ixa taldea» ixa.si.ehu.es (kontsulta data: 2024-06-26).
  12. a b «EDBL - Euskararen Datu-Base Lexikala Interneten» ixa2.si.ehu.eus (kontsulta data: 2024-04-05).
  13. a b «Aurkezpena - Sareko Euskal Gramatika» www.ehu.eus (kontsulta data: 2024-06-27).
  14. a b «Goenkale Corpusa - UPV/EHU» www.ehu.eus (kontsulta data: 2024-04-05).
  15. a b Eustakio, Kaltzada, Pili Arrojeria. (1996-01-01). «Windows 95, euskarari leihoak irekiz» Elhuyar aldizkaria (kontsulta data: 2024-06-26).
  16. (Gaztelaniaz) OCHOA, L.. (2013-12-11). «Ingelesaren eskutik egin zituen euskarak lehen urratsak sarean» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-10-28).
  17. «Euskal Linux-en etorrera | Nabigatzen» www.sarean.com (kontsulta data: 2024-10-28).
  18. a b «@euskaltelegram: Telegram euskaraz» Argia (kontsulta data: 2024-04-04).
  19. a b Waliño, Josu. (2016-05-27). «Gailurra beti dago gorago» Sarean .eus (kontsulta data: 2024-04-04).
  20. a b Pili, Lizaso. (1996-11-01). «Informatika eta euskara Elhuyarren» Elhuyar aldizkaria (kontsulta data: 2024-06-26).
  21. «Euskal Encodings - Indizea» Euskal Encodings 2024-10-28 (kontsulta data: 2024-10-28).
  22. a b «Kaixiomaitia.eus irail amaieran itxiko da, ez badu inork erreleboa hartzen» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-09-12).
  23. a b «Elebila, euskarazko bilatzailea» Argia (kontsulta data: 2024-04-05).
  24. Luistxo. «Nola sortu azpititulu bikoitzak, adibideekin» AZpiTituluak.eus (kontsulta data: 2024-10-28).
  25. «Koldo Otamendiren musikazuzenean webgunea, Andoaindik mundu zabalera -» Aiurri.eus (kontsulta data: 2024-10-28).
  26. a b ]]/internet-grebaorokorrainfo «Argia Sariak 2010]] - Internet: grebaorokorra.info» Argia (kontsulta data: 2024-04-04).
  27. «Liburutegi librea» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-10-28).
  28. a b c d (Gaztelaniaz) Arzoz, Iñaki. Divulgando la cibercultura vasca. Una apuesta social. (kontsulta data: 2024-06-26).
  29. a b (Gaztelaniaz) Iovino, Gustavo Alejandro. (2011). «Telepolis de Javier Echeverría. De la metáfora a la comprensión de la realidad» Razón y palabra (75): 23. ISSN 1605-4806. (kontsulta data: 2024-06-26).
  30. a b Etxepare porno – Alberdania. (kontsulta data: 2024-04-09).
  31. a b Telletxea, Goio. (2000). Txalapartatik modemera : Internet Euskal herrian, Euskal Herria Interneten / [egileak Goio Telletxea, [Antton Paulus Basurco (gida liburua)]. ] (1. ed.. argitaraldia) Gatuzain, ISBN 978-2-913842-09-0. (kontsulta data: 2024-06-26).
  32. «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2024-10-28).
  33. a b «Euskarabildua» Euskarabildua (kontsulta data: 2024-04-05).
  34. a b «"Lehen hitza euskaraz" webgunea eta kanpaina aurkeztu dituzte» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-10-28).
  35. «Euskarazko milaka ahots biltzeko kanpaina aurkeztu dute: Gaitu» Berria 2023-10-02 (kontsulta data: 2024-10-28).
  36. a b «Euskarazko Interneten Eguna ospatu dute lehenengo aldiz» Berria 2016-05-18 (kontsulta data: 2024-04-05).
  37. a b «Kaixomundua.eus» Lehen edizioa (kontsulta data: 2024-05-06).
  38. «Erronka digitalak ulertzeko zortzi bideo egin ditu Ikusgelak» www.berria.eus 2023-10-24 (kontsulta data: 2024-10-28).
  39. a b «Eibartarrak zerrenda, 10 urte» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-06-26).
  40. a b (Gaztelaniaz) ¡15 años de cybereuskadi! – Gananzia. 2012-12-26 (kontsulta data: 2024-06-26).
  41. a b Aranzabal, Joxe. (2007-06-28). ]]/06/28/zenbat-blog-daude-euskaraz/ «Zenbat blog daude euskaraz?» Faroa (kontsulta data: 2024-04-05).
  42. a b Goñi Eizmendi, Maite. (2008). «Euskaljakintza: euskara eta teknologia berriak» Bat: Soziolinguistika aldizkaria (66): 135–147. ISSN 1130-8435. (kontsulta data: 2024-09-15).
  43. a b c d e f Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2020-02-11).
  44. «Arrosa Aurkezpena» Arrosa (kontsulta data: 2024-10-28).
  45. a b c ikastolenelkarteabiz. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. (kontsulta data: 2024-09-15).
  46. a b «'EITB Nahieran' aurkeztu dute, sarean azken edukiak eta artxiboa jasoz» Argia (kontsulta data: 2024-04-05).
  47. a b «Euskarazko informazioaren eta komunikazioaren teknologien inbentarioa» www.euskadi.eus 2007-02-07 (kontsulta data: 2024-04-05).
  48. a b (Gaztelaniaz) OCHOA, LARA. (2013-12-11). «25 años conectad@s» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-09-17).
  49. Txikipedia:Zer da Txikipedia. 2022-03-31 (kontsulta data: 2024-10-28).
  50. a b Metabolik BioHacklab » ¿Quiénes Somos?. (kontsulta data: 2024-09-16).
  51. a b «Abaraska taldearen eskaera: kolaboratu Fedibertso euskalduna osatzen» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-04-04).
  52. «Euskal fedibertsoa» fedibertsoa.eus (kontsulta data: 2024-10-28).
  53. «Euskal fedibertsoa» fedibertsoa.eus (kontsulta data: 2024-10-28).
  54. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-03-14). «Paperjale jaio da, euskal literaturaren topagunea izan nahi duen gune digitala» naiz: (kontsulta data: 2024-10-28).
  55. Iturralde, Asier. (2020-11-13). «Baleafunk hemen da!» Iametza (kontsulta data: 2024-10-28).
  56. a b Martikorena, Mikel García. (2021-02-11). ]]-elkarrizketa/ «Paul Rios, Jakindun kanala: “Hezkuntza demokratizatzen dute online baliabideek”» Geuria (kontsulta data: 2024-05-06).
  57. Ikusgela. (kontsulta data: 2024-10-28).
  58. «Tagzania» tagzania.com (kontsulta data: 2025-03-24).
  59. ikastolenelkarteabiz. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. (kontsulta data: 2024-10-28).
  60. Klaudio Harluxet: «Informatikaren hiztegi laburra», Elhuyar zientzia eta teknologia, 1975.
  61. Sarasola, Kepa. (1994-04-01). «Klaudio Harluxet, informatikaria» Zientzia.eus (kontsulta data: 2024-09-15).
  62. «Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (kontsulta data: 2023-07-30).
  63. «Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2024-06-26).
  64. «Zuzen de la Cuevaren heriotza, suizidioa» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-06-26).
  65. [1]]113012541147/eu_def/index.shtml «'kaixo.com' bilatzailearen 20. urteurreneko dokumentalaren aurkezpena»] opendata.euskadi.eus 2017-12-01 (kontsulta data: 2024-04-29).
  66. «Indymedia Euskal Herriak bilera irekia egingo du» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-09-16).
  67. «Tagzania.com» CodeSyntax (kontsulta data: 2025-03-24).
  68. «Hotmail eta Gmail euskaraz jartzeko instrukzioak» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-04-04).
  69. «Azkue, euskara sarean josten» Argia (kontsulta data: 2024-04-05).
  70. «Agenda» Musika zuzenean (kontsulta data: 2024-10-28).
  71. «Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren batzailea» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-06-26).
  72. «Zutagu, ezagutza partekatzeko sare sozial berria» EITB (kontsulta data: 2025-02-13).
  73. a b «Euskara aro digitalean liburu zuria argitaratu du META-NET Bikaintasun Sareak» Langune (kontsulta data: 2024-11-05).
  74. «DA! - Historia: Kabi@» durangokoazoka.eus (kontsulta data: 2024-04-04).
  75. 10 urte lehen .EUS domeinua sareratu zela - Puntu.eus. 2024-04-15 (kontsulta data: 2025-06-13).
  76. [2]]/07/08/benat-irasuegi-gorka-julio-gorka-salces-koldo-diaz-eta-xabier-landabidea-paradigma-sozioteknikoa-aldatu-den-heinean-euskaldunok-gure-galdera-anbizio-eta-helburuak-ere-birplanteatu-behar/ “Paradigma sozioteknikoa aldatu den heinean euskaldunok gure galdera, anbizio eta helburuak ere birplanteatu behar ditugu” – UEU365. ] (kontsulta data: 2024-04-05).
  77. «Haurrentzako Wikipedia jaio da» Argia (kontsulta data: 2024-04-04).
  78. «'Zut' aldizkari digitala aurkeztu dute Durangoko Azokan - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2024-04-05).
  79. Urrats estrategiko bat: master ofizial bat euskaraz eta online – UEU-ren mintegia. (kontsulta data: 2021-03-30).
  80. «TEKS burujabetza teknologikoa sustatzeko elkartea» www.euskadi.eus 2022]]-02-19 (kontsulta data: 2024-04-05).
  81. Manifestua – Euskal Herria Digitala. (kontsulta data: 2024-04-05).
  82. «Hasiera» Gladys Saria (kontsulta data: 2024-05-06).
  83. «BERRIA Ikasgela, egunerokoarekin ikasteko tresna» Berria 2021]]-10-26 (kontsulta data: 2024-05-06).
  84. ««Ikusgela hutsune bat betetzera dator»» Berria 2022-05-26 (kontsulta data: 2024-04-05).
  85. «Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategiak proiektua aurkeztu du gaur Errenterian» gipuzkoa (kontsulta data: 2024-04-05).
  86. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022]]-09-12). [3]]0912/zer-non-ikusi-plataformetan-euskarazko-edukien-bilatzaile-berria «Zer Non Ikusi, plataformetan euskarazko edukien bilatzaile berria»] Kazeta.eus (kontsulta data: 2024-09-12).[Betiko hautsitako esteka]
  87. «PRIMERAN euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria aurkeztu dute jendartean» EITB 2023-09-21 (kontsulta data: 2024-04-05).
  88. GAITU - Adimen artifizialak euskaraz egin dezan. (kontsulta data: 2024-04-05).
  89. «EITBk Makusi sortu du, «haurrentzako plataforma segurua»» Berria 2024-04-26 (kontsulta data: 2024-05-06).
  90. «Unibertsitateko Aditua: Euskara eta Digitalitatea - Berezko Tituluak - UPV/EHU» Berezko Tituluak (kontsulta data: 2024-09-16).
  91. «Euskorpus aurkeztu du Jaurlaritzak, eremu digitalean euskararen presentzia «bermatzeko» proiektua» Berria 2025-02-19 (kontsulta data: 2025-02-21).
  92. (Ingelesez) «Tagzania» tagzania.com (kontsulta data: 2025-03-24).
  93. Lee, Uichin; Liu, Zhenyu; Cho, Junghoo. (2005). «Automatic identification of user goals in Web search» Proceedings of the 14th international conference on World Wide Web - WWW '05 (ACM Press): 391.  doi:10.1145/1060745.1060804. (kontsulta data: 2024-11-13).
  94. «PuntuEus Behatokiak Googlek euskarazko bilaketetan eragindako kaltea datuekin baieztatu du» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-11-13).
  95. (Gaztelaniaz) «Google Ads - Atrae clientes y vende más con publicidad online» ads.google.com (kontsulta data: 2024-11-13).
  96. «[iritzia Gure hizkuntzaren erabilgarritasuna eta ikusgarritasuna estaliaz - Behatokia.eus»] behatokia.eus (kontsulta data: 2024-11-13).
  97. «#3000Twitz - Game Erauntsia - Bideojokoak euskaraz» gamerauntsia.eus (kontsulta data: 2024-11-13).
  98. (Gaztelaniaz) «Firma la petición» Change.org (kontsulta data: 2024-11-13).
  99. «Plataforma globalen aurrean «garena baino txikiago bihurtu gara»» Behategia 2024-10-29 (kontsulta data: 2024-11-13).
  100. «Prime Video aplikazioan euskarazko edukiak hobesteko modua» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-11-13).
  101. «Disney Pluseko estreinaldi guztiak euskaraz izateko eskatu dute» Berria 2021-02-11 (kontsulta data: 2024-11-13).
  102. (Ingelesez) «Plataformetako euskarazko edukiak.» Zer Non Ikusi | Katalogoa (kontsulta data: 2024-11-13).
  103. (Ingelesez) Patil, Shreyas. (2023-11-29). «What are the Languages Supported by Instagram?» PicBackMan (kontsulta data: 2024-11-13).
  104. Behatokia - Puntu.eus. (kontsulta data: 2024-11-13).
  105. «Iban Garcia: «Jendearengana hurbiltzeko beste bide bat aurkitu dut sare sozialen bitartez» - Azkoitia» Azkoitiaguka.eus (kontsulta data: 2024-11-13).
  106. «Ordenagailua euskaraz» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-11-13).
  107. (Katalanez) «Inici» Polítiques Digitals (kontsulta data: 2024-11-13).
  108. Librezale.eus. (kontsulta data: 2024-11-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]