Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Euskararen normalizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Euskararen normalizazioa euskararen berreskuratze eta erabilera sustatzeko politiken multzoa da, galbidean dagoen hizkuntza gutxitua izatetik hizkuntza normaltasunez erabilia eta transmititua izatera. XVIII. mendetik atzerakada nabarmena jasan ondoren, 1980ko hamarkadan hasi ziren euskararen normalizazio politikak abiarazten gobernu erakundeen aldetik. Horrela, 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak euskara Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza ofizial moduan, gaztelaniarekin batera, jasotzea euskararen normalizaziorako lehenengo mugarri garrantzitsutzat jo daiteke. 1982 urtean Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea plazaratu zen EAEn. Nafarroan Vascuenceren legea jalgi zen 1986an. Lege-tresna haue eraginkortasun aldakorra izan dute denboran eta esparru politkoa zein den, batzuetan euskararen aldeko politika sendo bat sustatuz, baina beste kasu batzuetan euskara kinka larrian atxikiz.

Normalizaziorako tresna juridiko-politiko hauetaz gainera, bestelako tresna eta erabakiek lagundu dute euskararen normalizazioan, hala nola 1968 urtean abiarazitako euskara batuaren eraikuntza edota herri-mugimenduek bultzaturiko ikastola eta euskaltegiak, beste ekimen zenbaitekin batera.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.