Euskeria Abesbatza
- Artikulu hau nerabeen abesbatzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euskeria (argipena)».
Euskeria Abesbatza, Euskeria Korua edo Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Korua izenarekin ere aipatua[1][2] Bilboko nerabeen abesbatza da. Bilboko Koral Elkartearen barnean dago eta 1985ean sortu zen, haurren eta helduen koruen arteko zubi gisa eta 18 eta 23 urtean bitartekoak dira[3]. Juan Luis Vazquez izan zen bere zuzendaria hasiera batean, hamar urtez. 2007tik, Urko Sangroniz da zuzendari titularra, eta, egun, 40 gaztek osatzen dute[4][5].
Errepertorioa eta jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepertorioa askotarikoa da, Pizkundeko musikatik hasi eta egungora bitartekoa[6]. Abezbatzak eskainitako emanaldien artean, Bilbao BBK Live jaialdikoa nabarmentzen da, non kontzertuetan rock abestiak eskaini zituen, baina koruek abesteko moldatuak, Bilboko Campos Elíseos Antzokian; horrez gain, kontzertuok Euskeria goes pop CDan jaso zituen.
Urtero ikuskizun ezberdinetan partu hartu izan du[7]. Esaterako Rafa Ruedarekin elkarlanean aritu zen [8], eta 2013anAlhondiga Bilbaoko Mediateka BBK-k Bilboko Koral Elkartearen Euskeria Abesbatzaren kontzertua antolatu zuen, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko[9]. 2018an, kontzertu-bira egin zuen Eskozian, non Saint Giles Katedralean, Queen’s Hall aretoan eta Edinburghko Jaialdiaren egoitzan (The Hub) abestu zuen, Fair Saturday ekimenaren aurkezpenaren karietara. Urte hartan, era berean, lehenengo saria irabazi zuen Ejea de los Caballerosko 47. Koru Lehiaketan; hala, 2019ko Kantu Koralaren Nazioarteko Sari Handirako sailkatu zen. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunetan, Mende Berria Kantuz kontzertu-zikloko protagonista izan zen, eta, lurraldeko beste koru gazte batzuekin batera, Euskal Herri osoan eskaini zituen emanaldiak[10].
Abesti ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agur jaunak Herrikoia Jose Olaizolaren moldaketarekin.
- Alduden gizonik ez, Aita Donostia.
- Arrosarik ez da eta dantza. Xabier Sarasola.
- Behin edo behin. Jose Luis Ansorena.
- Bohemian Rhapsody, Queen rock talde ingelesa.
- Herri huntan
- Lau Teilatu, Juan Carlos Pérez eta Josu Elberdin.
- Zeruan eder ilargia. Aita Donostia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.coraldebilbao.com/eu/coros/coro-euskeria/
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=WJfewS0xsLw
- ↑ https://www.elcorreo.com/culturas/musica/presente-futuro-mundo-coral-juvenil-euskadi-20250226004322-nt.html
- ↑ https://www.coraldebilbao.com/eu/coros/coro-euskeria/
- ↑ https://www.elcorreo.com/bizkaia/noche-blanca-bilbao-2019-programa-horarios-fecha-mapa-gau-zuria-20190604140329-nt.html
- ↑ https://www.elcorreo.com/bizkaia/voces-emocionan-20250919225903-nt.html
- ↑ https://hiruka.eus/komunitatea/Ukberri/1421258100506-euskeria-abesbatzak-emango-dio-hasiera-gaur-getxoko-habanera-jaialdiari
- ↑ https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2021/10/24/rafa-rueda-eta-euskeria-abesbatza-rueda-/webkklik00-detalle/eu/
- ↑ https://www.europapress.es/euskera/noticia-euskeria-abesbatza-arituko-da-asteartean-alhondigabilbaon-liburuaren-nazioarteko-eguna-ospatzeko-20130422140146.html
- ↑ https://www.coraldebilbao.com/eu/coros/coro-euskeria/