Euskotren Tranbia

Wikipedia, Entziklopedia askea
EuskoTran» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Infobox Public Transport.png
Euskotren Tranbia
Euskotren Tranbia Logo.svg Logotipo euskotren tranbia.png
Bilbao Euskotran 404.jpg
Datu orokorrak
Garraio mota Tranbia
Zerbitzatutako eskualdeak Bilbo eta Gasteiz
Leloa Zure bide berean
Linea kopurua 3
Geltoki kopurua 34
Bidaiariak urteko 10.587.362 (2015)[1]
Gasteiz: 7.699.814
Bilbo (2016): 3.006.576[2]
Jabea Eusko Jaurlaritza
Presidentea Antonio Aiz[3]
Egoitza Atxuri kalea, 6; 48006 Bilbo
Web gunea Gasteizko tranbia
Bilboko tranbia
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 2002ko abenduaren 18a
Eragilea(k) Eusko Trenbideak S.A.
Ibilgailu kopurua Gasteiz: 11
Bilbo: 8
Maiztasuna 7,5' 10' 15'
Datu teknikoak
Sarearen luzera Gasteiz: 7,967 km
Bilbo: 5,570 km[4]
Galiboa 1m
Abiadura maximoa 80km/h
Euskotren Tranbia Logo.svg Logotipo euskotren tranbia.png
Bilboko tranbia
fKINTa
Atxuri Euskotren Trena Logo.svg E4 Letter i in a red circle.svg
fSTR
2'
fBHF
Erribera
fSTR
2'
fBHF
Arriaga Símbolo del Metro de Bilbao.svg L1, L2 Euskotren Trena Logo.svg L3, E1, 1D, E3
fWBRÜCKE
2' Areatzako zubia
fINT
Abando Símbolo del Metro de Bilbao.svg L1, L2 Cercanias Logo.svg C-1, C-2, C-3, B1, R3, R3b, R4 BSicon BAHN.svg Renfe Letter i in a red circle.svg
fSTR
2'
fBHF
Pio Baroja
fSTR
1'
fBHF
Uribitarte
fSTR
2'
fBHF
Guggenheim
fSTR
1'
fBHF
Abandoibarra
fSTR
2'
fBHF
Euskalduna
fSTR
2'
fINT
Sabino Arana Símbolo del Metro de Bilbao.svg L1, L2
fSTR
2'
fINT
San Mamés Símbolo del Metro de Bilbao.svg L1, L2 Cercanias Logo.svg C-1, C-2 BSicon BUS1.svg Termibus Letter i in a red circle.svg
fSTR
2'
fINT
Ospitalea/Hospital Cercanias Logo.svg B1, R3, R3b, R4
fSTR
2'
fBHF
Basurto
fSTR
3'
fKBHFe
La Casilla
Euskotren Tranbia Logo.svg Logotipo euskotren tranbia.png
Gasteizko tranbia
BSicon .svg BSicon .svg fKBHFa
Abetxuko
BSicon .svg BSicon .svg fSTR
1'
BSicon .svg BSicon .svg fBHF
Kristo
BSicon .svg BSicon .svg fSTR
2'
Ibaiondo
fKBHFa BSicon .svg fBHF
Kañabenta
1'
fSTR BSicon .svg fWBRÜCKE
2' Zadorra ibaia
Landaberde
fBHF BSicon .svg fBHF
Artapadura
2'
fSTR BSicon .svg fSTR
1'
Lakuabizkarra
fBHF BSicon .svg fBHF
Arriaga
1'
fSTR BSicon .svg fSTR
1'
Wellington
fBHF BSicon .svg fBHF
Gernikako Arbola
2'
fSTR BSicon .svg fSTR
2'
Txagorritxu
fBHF BSicon .svg fBHF
Forondako Atea
1'
fSTR BSicon .svg fSTR
1'
BSicon BUS1.svg Euskal Herria
fBHF BSicon .svg fBHF
Intermodala BSicon BUS1.svg
2'
fSTRl fvSTR+r-STR+l fSTRr
2'
BSicon .svg fvBHF BSicon .svg
Honduras
BSicon .svg fvSTR BSicon .svg
2'
BSicon .svg fvBHF BSicon .svg
Europa
BSicon .svg fvSTR BSicon .svg
1'
BSicon .svg fvBHF BSicon .svg
Antso Jakituna
BSicon .svg fvSTR BSicon .svg
1'
BSicon .svg fvBHF BSicon .svg
Lovaina
BSicon .svg fvSTR BSicon .svg
2'
BSicon .svg fvBHF BSicon .svg
Legebiltzarra
BSicon .svg fvSTR BSicon .svg
2'
BSicon .svg fvKBHFe BSicon .svg
Angulema

Euskotren Tranbia — lehen EuskoTran izenez ezaguna — Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. enpresa publikoaren marka komertzial bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan tranbia sareetan pertsonen garraio zerbitzuak eskaintzen ditu. Eusko Trenbideen gainontzeko marka komertzialak Euskotren Trena, Euskotren Autobusa eta Euskotren Kargo dira, eta Euskadiko trenbide bidezko, autobus bidezko pertsona garraio, eta tren bidezko zama garraioez arduratzen dira, hurrenez hurren.

Gaur egun, Bilboko tranbia linea bakarraz osatzen da, eta Gasteizkoak bi linea ditu, bi adarrentzako luzapen proiektuak martxan daudela. Bilboaldean Euskal Herriko Unibertsitatea Eskuinaldea eta Ezkerraldearekin lotzeko asmoz eraiki behar zen Leioako tranbiaren lanak geldituta daude, eta kotxetegiak baino ez dira eraiki. Barakaldoko tranbia linea zirkularra eraikitzeko proiektua abian da, baina lanak ez dira hasi. Donostian eta Debagoienan ere garraiobidea hedatzeko proiektuak egin izan dira, nahiz eta aurrera eraman ez diren.

Egungo tranbia sareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea Geltoki buruak Izena Egoera Luzera Geltokiak
Euskotren TR.svg Bilbo-Atxuri - La Casilla Bilboko Tranbia Martxan 5,570 km 14
ETooicono.png Angulema - Ibaiondo Gasteizko Tranbia Martxan 4,967 km 12
EToooicono.png Angulema - Abetxuko Gasteizko Tranbia Martxan 5,685 km 14
GUZTIRA 13,537 km(*) 34(*)

(*) Geltoki eta kilometro amankomunak behin zenbatzen dira. Adibidez, Angulema - Honduras tartea amankomunda da ·· eta ··· Lineentzako.

Bilboko tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko tranbia»

90. hamarkadaren erdialdera Gasteizen tranbia ezartzeko proiektu bat antolatzen ari zen bitartean, Bilboko Udalak Bilbon tranbia berriz ezartzeko zer nolako aukerak zeuden ikertzen hasi zen. Azkenik 2002an tranbiaren lehen zatia zabaldu zen. Hilabeteak aurrera egin ahala Basurturarte ailegatu zen tranbia.

Azkenik 2002ko abenduaren 18an jarri zen martxan Atxuri-Uribitarte geltokien artean. 2003ko apirilean Guggenheimerarte luzatu zen, 2003ko uztailean San Mameseraino, eta 2004an Basurtuko geltokia ireki zen, 2012an Ospitalea izena hartu duena. Urte berean, tranbia Etxetxura heldu zen, Autonomia kaletik.

Atxuri - La Casilla lineak 5,570 km ditu, eta 10-15 minutuko maiztasunaz dabil. Ekitaldi bereziak daudenean zerbitzu bereziak jartzen dira, adibidez, Bilboko Athletic futbol klubaren partidak daudenean.

Gasteizko tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gasteizko tranbia»

Gasteizen bi linea daude martxan, Abetxuku, Lakua eta Ibaiondoko auzoak hiriaren erdialdearekin lotzen dituztenak. Lehen linea 2008ko abenduaren 23an inauguratu zen,[5] eta bigarren linea 2009ko uztailaren 10ean jarri zen martxan. Tranbiak Gasteizko zentroa urrunen dauden auzoekin lotzen ditu, tarte amankomun bat eta bi adarreko sarearen bidez, guztira 20 geltokirekin (Angulema - Ibaiondo linean 12 geltoki eta Angulema - Abetxuko linean 14), eta sareari zortzi geltoki gaineratuko zaizkio luzapen-fase ezberdinetan dauden proiektuak gauzatu ondoren.

Angulema - Ibaiondo lineak 4,967 km ditu, eta 15 minutuko maiztasuna.

Angulema - Abetxuko lineak, 5,685 km eta maiztasun bera. Hala, Angulema eta Honduras geltokien arteko tartean maiztasuna bikoizten da, 7,5 minututik behin tranbia bat pasatzen dela.

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea Geltoki buruak Izena Egoera Luzera Geltokiak
Euskotren TR.svg Bilbo-Atxuri - La Casilla Bilboko Tranbia Martxan 5,570 km 14
ETooicono.png Unibertsitatea - Ibaiondo Gasteizko Tranbia Unibertsitatea - Angulema tartearen eraikitze-lanak

2017ko udazkenean hasiko dira[6]

6,367 km 16
EToooicono.png La Unión - Abetxuko Gasteizko Tranbia La Unión - Angulema tartearen luzapena 2018an lizitatuko da[7] 7,645 km 19
Leioa - EHU Leioako Tranbia Lanak geldituta [8] 3,862 km 9
Urbinaga - Leioa Leioako Tranbia Eraikitze azterlana geldituta 1,600 km 2
Urbinaga (zirkularra) Barakaldoko Tranbia Informazio azterlana idatzita 9,000 km 17
GUZTIRA 31,359 km(*) 68(*)

(*) Geltoki eta kilometro amankomunak behin zenbatzen dira. Adibidez, Angulema - Honduras tartea amankomunda da ·· eta ··· Lineentzako.

Leioako tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Leioako tranbia»

Bilboko metroaren Leioako geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako kanpusa batuko dituen linea eraikiko da. Linea honek Leioako udalerria zeharkatuko du. Bigarren fase batean, Leioa eta Bilboko metroaren Urbinagako geltokiak elkartuko dira.

Barakaldoko tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Barakaldoko tranbia»

Barakaldoko tranbia linea zirkular bat izango da, 9 kilometroko luzera eta 17 geltokiduna. Sestaotik hasiko da, metroaren Urbinagako geltokian, non Leioako tranbiarekin lotunea egongo den. Handik Barakaldoko hainbat auzora helduko da.

Baztertutako proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debagoieneko tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Debagoieneko tranbia»

Fase ezberbinetan eraikiko da, lehen faseak 17,5 kilometroko luzera izango du eta Bergara eta Aretxabaletako herriak batuko ditu. Ibilbideak 30 minutako iraupena izango du. Proiektuaren arabera, ibilbidean 19 geltoki egongo dira, horietarik sei Bergarako udalerrian.

Tranbiaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tranbiaren unitate bakoitzak 192 lagun eraman ditzake, haietatik 50 eserita. Tranbia bakoitzak 25 metroko luzera dauka eta sarrera-irteerako 4 ate alde bakoitzean. Sarrerak nasen maila berean daude, higimen gutxiko pertsonei erraztasunak emanez. Tranbien ezaugarrien artean aipagarriak dira aire girotua, berogailua, informazio panelak eta megafonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskotren, «Memoria 2015» (PDF), 166. orrialdea, http://www.euskotren.eus/sites/www2.euskotren.es/files/EUSKOTREN_2015_MEMORIA_TXOSTENA_low.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-06-09 .
  2.   Bizkaiko Garraio Partzuergoa, «Bizkaiko garraio publikoaren mugikortasunaren datuak» (PDF), 46. orrialdea, https://www.ctb.eus/sites/default/files/web_mar17.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-06-30 .
  3.   Deia, «Palomino regresa a Euskotren como director general», http://www.deia.com/2013/01/29/bizkaia/palomino-regresa-a-euskotren-como-director-general. Noiz kontsultatua: 2013-01-29 .
  4.   Euskal Trenbide Sarea, «Tranbiak», http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets0014/eu/contenidos/informacion/programatranviario_ets/eu_tranvia/programa_tranviario.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28 .
  5. Noticias de Alava egunkariko albistea.
  6. (Euskaraz)  Vitoria-Gasteizko hego tranbia luzatzeko lanak udazkenean hasiko dira, 2017-05-26, http://www.ets-rfv.euskadi.eus/albistea/2017/vitoria-gasteizko-hego-tranbia-luzatzeko-lanak-udazkenean-hasi/v86-ets9999/eu/. Noiz kontsultatua: 2017-07-03 .
  7. (Gaztelaniaz)  «El tranvía de Salburua llegará hasta la Plaza de la Unión y circulará cada 15 minutos», Gasteiz Hoy, 2017-06-29, http://www.gasteizhoy.com/el-tranvia-de-salburua-llegara-hasta-la-plaza-de-la-union-y-circulara-cada-15-minutos/. Noiz kontsultatua: 2017-07-03 .
  8.   Cadena SER, «Tranvía a ninguna parte», http://cadenaser.com/emisora/2015/02/16/radio_bilbao/1424081337_343790.html. Noiz kontsultatua: 2015-02-17 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskotren Tranbia Aldatu lotura Wikidatan