Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

Wikipedia(e)tik
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lehendakaritza
Escudo del Pais Vasco.svg

EUSKO JAURLARITZA
Sorrera 1936ko urriaren 13a
Erakundea Eusko Jaurlaritza
Lehendakaritza
Urkullu lehendakaria.jpg
Lehendakaria 2012ko abenduaren 13tik
Iñigo Urkullu (EAJ)
Egoitza Ajuria Enea
Agentziak Emakunde
EHAA
Webgunea Webgune ofiziala

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren burua da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua. Lehendakariaren inguruko erakundeari Lehendakaritza deritzaio.

Egun, Euskadi nahiz Eusko Jaurlaritzako lehendakaria EAJko Iñigo Urkullu da.

Hitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lehendakari»

Lehendakari hitza XX. mendearen hasieran sortutako neologismoa da, Euskadi, eusko eta Jaurlaritza bezala. Lehendakari hitza, hasieratik bertatik, edozein erakundetako (publikoa nahiz pribatua), taldetako edo gobernutako burua izendatzeko erabili da. Hartara, Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengo adibidea (1911. urtekoa) hauxe da: «Euzko-Antzerti-Bazkunaren Lendakarijari» (Euskal Herriko Antzerki Elkartearen lehendakariari).

Lehendakaritzaren eginkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lehendakaritza»

Lehendakariak eta sailburuek osaturiko erakundari Lehendakaritza deritzaio, bere eginkizuna Eusko Jaurlaritzaren jarduna koordinatzeaz gain, zeregin hauetaz arduratzen delarik:

  • Harreman sozialak eta instituzionalak eta Euskadi atzerrian ordezkatzea.
  • Garapenerako lankidetzaren eta genero-berdintasunaren arloko politikak.
  • Hedabideei informazioa ematea, teknologia berrien garapena eta multimedia ekoizpena.

Lehendakaritza Sailaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehendakaritza
    • Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
      • Lehendakariaren Kabinete Zuzendaritza
      • Protokolo Zuzendaritza
      • Zerbitzu Zuzendaritza
      • Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza
      • Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zuzendaritza
      • Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza
    • Koordinazio Idazkaritza Nagusia
      • Koordinazio Zuzendaritza
      • Autonomi Garapenerako Zuzendaritza
      • Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza
    • Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
      • Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza
      • Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza
      • Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza
      • Euskadiren Kanada, Mexiko eta Estatu Batuetako Ordezkaritza
      • Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza
      • Euskadiren Txile eta Peruko Ordezkaritza
      • Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritza
      • Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Ordezkaritza
    • Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkaritza Nagusia
      • Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza
    • Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia
      • Komunikaziorako Zuzendaritza
      • Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritzako lehendakarien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coat of Arms of the Basque Country Autonomous Government (1936-1937).svg

Eusko Jaurlaritza
Bigarren Errepublika eta Diktadura garaian
Legegintzaldia Irudia Lehendakaria Alderdia Alderdiak
1936-1960
Agirre Lekube lehendakaria (cropped).jpg
Jose Antonio Agirre Lekube EAJ EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
1960-1979
Leizaola Lehendakaria.jpg
Jesus Maria Leizaola Sanchez EAJ Erbestean 1979 arte.
EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
Eusko Kontseilu Nagusia
Trantsizio garaian
Legegintzaldia Irudia Presidentea Alderdia Oharrak
1978-1979
Santurce - Parque Ramon Rubial 4.jpg
Ramon Rubial Cavia PSE EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
1979-1980
Carlos Garaikoetxea 1979 (cropped).jpg
Carlos Garaikoetxea EAJ EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
Coat of Arms of the Basque Country Autonomous Government (1936-1937).svg

Eusko Jaurlaritza
Gernikako Estatutuaren garaian
Legegintzaldia Irudia Lehendakaria Alderdia Oharrak
I. (1980-1984)
Carlos Garaikoetxea 1979 (cropped).jpg
Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ EAJ
II. (1984-1985)
Carlos Garaikoetxea 1979 (cropped).jpg
Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ EAJ
Escudo del Pais Vasco.svg

Eusko Jaurlaritza
Gernikako Estatutuaren garaian
Legegintzaldia Irudia Lehendakaria Alderdia Oharrak
II. (1985-1986)
José Antonio Ardanza 2011 (cropped).jpg
José Antonio Ardanza Garro EAJ 1985ean izendatua
1985-1986, EAJ
III. (1986-1990)
José Antonio Ardanza 2011 (cropped).jpg
José Antonio Ardanza Garro EAJ 1986-1987, EAJ
1987-1990, EAJ eta PSOE
IV. (1990-1994)
José Antonio Ardanza 2011 (cropped).jpg
José Antonio Ardanza Garro EAJ 1987-1990, EAJ, PSOE
1991-1993, EAJ, PSOE eta EE
1993-1994, EAJ eta PSE-EE
V. (1994-1998)
José Antonio Ardanza 2011 (cropped).jpg
José Antonio Ardanza Garro EAJ 1995-1998, EAJ eta EA eta PSE-EE
1998, EAJ eta EA
VI. (1998-2001)
Juan José Ibarretxe 2009 (cropped).jpg
Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 1999an izendatua
1999-2001, PNV eta EA
VII. (2001-2005)
Juan José Ibarretxe 2009 (cropped).jpg
Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 2001-2005, EAJ, EA eta EB-B
VIII. (2005-2009)
Juan José Ibarretxe 2009 (cropped).jpg
Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 2005-2009, EAJ, EA eta EB-B
IX. (2009-2012)
Patxi López 2012.jpg
Patxi Lopez Alvarez PSE-EE 2009-2012, PSE-EE eta PP
IX. (2012-orain)
Iñigo Urkullu 2014 (cropped-2).jpg
Iñigo Urkullu Renteria EAJ EAJ


Jose Antonio Agirre Región Autónoma del País Vasco izan zenaren lehen lehendakaria izan zen, 1937an Gerra Zibila galdu ostean, Francisco Francok autonomia desegin zuen arte.

Franco hil ostean Eusko Jaurlaritzak izan dituen lau lehendakarietatik, hiru EAJ alderdikoak izan dira, eta laugarrena PSE-EEkoa.


Iñigo Urkullu Patxi López Juan Jose Ibarretxe Jose Antonio Ardanza Carlos Garaikoetxea Ramon Rubial Jesus Maria Leizaola Jose Antonio Agirre

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]