Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eusko Legebiltzarrerako
hauteskundeak

1980 | 1984 | 1986 | 1990
1994 | 1998 | 2001 | 2005
2009 | 2012 | 2016
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-barrutiak

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan[1] Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek Eusko Legebiltzarkideak hautatzen dituzte. Eusko Legebiltzarrak hirurogeita hamabost kide ditu. Azkenekoz 2016an egin zuten.

Legeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetarako legeria Espainiako 1978ko konstituzioak, 5/1985 Lege Organikoa, ekainaren 19koa, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzkoak,[2] 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak eta 5/1990 Legea, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoak —azkenekoz 2016an berregina— osatzen dute.

Hauteskunde-sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren arabera, legebiltzarkideak bozketa orokor, aske, zuzen eta isilpeko bidez hautatuak izango dira.[3] Hauteskunde-barruti bakoitzean, izen askoko ordezkaritza proportzional erabiltzen dute, hauteskunde-zerrenda itxiak dituena.

Hauteskunde-barrutiek hiru lurralde historikoekin bat egiten dute: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.[3] Lurralde historiko bakoitzeko ordezkari-kopuru berdinak izan behar dira eta, 5/1990 Legeak hala aginduta, hogeita bost dira.[4]

Hauteskunde-zerrenden artean jarleku-banaketa egiteko D'Hondt metodoa erabiltzen dute, 5/1990 Legeak hala aginduta.[4] Banaketan parte hartzeko hauteskunde-muga boto baliodunen %3a da (hau da boto zuriak kontuan hartuz).[4]

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauteskundeak Parte-hartzea Jarleku gehien dituen hautagaitza
1980
EAJ
25/60
1984
EAJ
32/75
1986
PSE
19/75
1990
EAJ
22/75
1994
EAJ
22/75
1998
EAJ
21/75
2001
EAJ-EA
33/75
2005
EAJ-EA
29/75
2009
EAJ
30/75
2012
EAJ
27/75
2016
EAJ
28/75

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]