Eusko Trenbideak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A.
Eusko Trenbideak logo (2012).png
Hendaye Euskotren.JPG
Euskotrenen UT 200 trena
Eslogana Zure bide berean
Mota Sozietate Anonimoa
Sektorea Garraiobideak
Sorrera 1982ko maiatzaren 24a[1]
Sortzailea Eusko Jaurlaritza
Egoitza Atxuri kalea, 6; 48006 Bilbo
Presidentea Antonio Aiz[2]
Langileak 919[3]
Eskumendekoak Euskotren Trena
Euskotren Tranbia
Euskotren Autobusa
Euskotren Kargo
Akziodunak Eusko Jaurlaritza (jabea)
Webgunea www.euskotren.eus
Kronologia
Ferrocarriles Vascongados
FTS
FEVE
Eusko Trenbideak

Eusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascos S.A. Eusko Jaurlaritzak 1982an sortutako enpresa publikoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat trenbide, tranbia eta autobus zerbitzu kudeatzen dituena. Lau marka komertzial ditu: Euskotren Trena tren bidezko bidaiarien garraiorako, Euskotren Tranbia tranbia lineen ustiapenerako, Euskotren Autobusa autobus bidezko bidaiarien garraiorako, eta Euskotren Kargo tren bidezko zama-garraiorako.

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90. hamarkadatik aurrera eragileak EuskoTren marka komertziala hartu zuen tren eta autobus zerbitzuetarako.[4] 2002an EuskoTran marka komertziala jaio zen, Bilboko tranbia ustiatzeko, eta bitartean, zama garraio zerbitzuetarako EuskoKargo marka erabili zen. 2012tik aurrera, zerbitzu guztiak euskotren izenpean batzen ditu.[5]

Egun, enpresaren zerbitzu ezberdinetarako markak Euskotren Trena, Euskotren Tranbia, Euskotren Autobusa eta Euskotren Kargo dira.[6]

Eusko Trenbideak logo (1982-1996).svg Eusko Trenbideak logo (1996-2005).svg Eusko Trenbideak logo (2004-2005).svg Eusko Trenbideak logo (2005-2012).svg Eusko Trenbideak logo (2012).png
1982 - 1996 1996 - 2004 2004 - 2005 2005 - 2012 2012 - Orain arte

Euskotren Trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Trena»

EuskoTren 2012ko apirila arte tren bidezko bidaiarien garraiorako erabili zen marka komertziala izan zen. Handik aurrera, Eusko Trenbideen marka ezberdinak bateratu ziren eta EuskoTren Euskotren Trena izatera pasa zen.

Euskotrenen sarea

Euskotren Trenak ustiatutako lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea Geltoki buruak Izena Egoera Luzera Geltokiak
Euskotren E1.svg  Bilbo-Matiko - Donostia-Amara Bilbo-Donostia linea / Linea orokorra Martxan 108,670 km

(Lasarte-Oriako adarra barne)

42
Euskotren 1D.svg  Matiko - Traña Durangaldeko linea Martxan 17
Euskotren 1T.svg  Ermua - Eibar - Azitain Ermua-Eibar tranbia Martxan 9
Euskotren 1K.svg  Zumaia - Amara Kostaldeko linea Martxan 9
Euskotren E2.svg  Lasarte-Oria - Hendaia Topo / Donostialdeko metroa Martxan 28,370 km 20
Euskotren E5.svg  Amara - Altza Martxan 6
Euskotren E3.svg  Kukullaga - Lezama Txorierriko linea Martxan 13,170 km 16
Euskotren E4.svg  Atxuri - Bermeo Urdaibaiko linea Martxan 51,032 km 21
Euskotren E6.svg  Lasao - Azpeitia Lurrunezko trena (Trenbidearen Euskal Museoa) Martxan 4,888 km 2
Euskotren FE.svg  Escontrilla - Larreineta Larreinetako funikularra Martxan 1,198 km 2
ETlicono.png  Lutxana - Sondika Lutxana-Sondika anezka Martxan 4,619 km 3
Bilboko metroaren 3. linea  Kukullaga - Matiko Bilboko metroaren 3. linea Martxan 5,885 km 7
Bilboko metroaren 3. linea  Matiko - Aireportua Bilboko aireportuarekin trenbide lotura Eraikitzen 6,576 km 4
GUZTIRA 241,184 km(*) 86(*)

(*) Geltoki eta kilometro amankomunak behin zenbatu dira. Adibidez, Atxuri - Lemoa tartea bat bera dute E1 eta E4 lineek.

Euskotren Tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Tranbia»

EuskoTran tranbia zerbitzuak eskaintzeko marka komertziala izan zen 2012ko apirila arte. Handik aurrera Eusko Trenbideen markak bateratu zituzten, eta lehen EuskoTran zena Euskotren Tranbia izatera igaro zen.

Euskotrenen marka komertzial berriak Bilboko tranbian sartu ziren lehen aldiz, 2012ko apirilaren 25ean izan zen linearen luzapena aprobetxatuta. Basurtuko Ospitalea eta La Casillako tarte berria martxan jartzearekin batera, informazio material grafikoa berritu zen, marka berria erabiliz.[7]

Euskotren Tranbiak ustiatutako lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea Geltoki buruak Izena Egoera Luzera Geltokiak
Euskotren TR.svg Bilbo-Atxuri - La Casilla Bilboko Tranbia Martxan 5,570 km 14
ETooicono.png Angulema - Ibaiondo Gasteizko Tranbia Martxan 4,967 km 12
EToooicono.png Angulema - Abetxuko Martxan 5,685 km 14
GUZTIRA 13,537 km(*) 34(*)

(*) Bi lineak edo gehiagok partekatzen dituzten geltoki eta kilometroak behin zenbatzen dira.

Euskotren Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Autobusa»

Oro har, Bizkaiko hiri-arteko autobus lineak Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaibus zerbitzuak kudeatzen ditu. Gipuzkoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurraldebus enpresak.

Euskotren Kargo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Kargo»

EuskoKargo 2007an jaio zen, tren bidezko zama garraioak ustiatzeko, eta 2012tik aurrera Euskotren Kargo izenez ezagutzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eusko Trenbideak Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]