Euskotren Kargo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskotren Kargo
Eusko Trenbideen parte da

Tren bat Erandioko ingurunetan
Datu orokorrak
Garraio motaTren bidezko zama garraioa
EskualdeakBizkaia, Gipuzkoa
LeloaZure bide berean
JabeaEusko Jaurlaritza
PresidenteaAntonio Aiz[1]
EgoitzaAtxuri kalea, 6; 48006 Bilbo
Webguneawww.euskotren.eus
Ustiapena
Hasiera2007ko maiatzaren 9a
EragileaEusko Trenbideak S.A.
Ibilgailuak12 tren-makina
Datu teknikoak
Galiboa1 m

Euskotren Kargo — lehen EuskoKargo izenez ezaguna — Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. enpresaren marka komertzial bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare batzuetan merkantzia garraio zerbitzuak eskaintzen ditu. Trenbide sareak Euskal Trenbide Sareak kudeatzen ditu. Beste marka komertzialak Euskotren Trena, Euskotren Tranbia eta Euskotren Autobusa dira, eta Euskadiko tren bidezko bidaiari garraioez, tranbien ustiapenez eta autobus bidezko bidaiari garraioez arduratzen dira, hurrenez hurren[2].

Euskotren Kargok 42 Sgh 6000 plataforma ditu, 2006an Tafesa enpresa madrildarrak egina. Baita Banhèras de Bigòrrako Chemins de Fer Départamentauxek (CDF) eta TEAMek egindako 12 tren-makina ere[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Garraioa Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.