Eustakioren tronpa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eustakioren tronpa
Ear-anatomy.png
Giza belarriaren anatomia. 12: Eustakioren tronpa.
Xehetasunak
Artikulazioa nasopharynxa
tympanic cavitya
Identifikadoreak
Latinez Tuba auditiva, tuba auditivea,
tuba auditoria
MeSH A09.246.397.369
TA A15.3.02.073
FMA 9705
Terminologia anatomikoa

Eustakioren tronpa edo entzumen tronpa barrunbe tinpanikoa faringearekin lotzen duen hodi edo kanal hezurrezko-zuntzezko-mintzezkoa da[1].

Giza belarrian 3 edo 4 zentimetro neurtzen du luzeran eta mintz batek babesten du. Goiko muturrean hodia estua da eta hezurrez inguratua; faringera hurbildu ahala, hodia zabaldu egiten da eta kartilago bihurtu. Aire sarrera txikiak ditu mukien jariatzea garbitzeko. Eginkizun nagusia du erdiko belarriaren aireztatzea, eta tinpano mintzaren bi aldeetan presio orekatua gordetzea. Gehienetan hodia itxita egoten da, eta irensterakoan zabalik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eustakioren tronpa Euskalterm. Euskara.euskadi.net
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eustakioren tronpa Aldatu lotura Wikidatan