Eva Ahnert-Rohlfs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eva Ahnert-Rohlfs
Bizitza
Jaiotza Coburg1912ko abuztuaren 11
Herrialdea  Alemania
Heriotza Sonneberg1954ko martxoaren 9a (41 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Paul Oswald Ahnert Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Municheko Unibertsitatea
Göttingengo Unibertsitatea
Jenako Unibertsitatea
Würzburgeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak astronomoa eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k) Jenako Unibertsitatea

Eva Ahnert-Rohlfs (Coburg, 1912ko abuztuaren 11 - Sonneberg, 1954ko martxoaren 9a) astronomo alemaniar bat izan zen. Behaketa garrantzitsuak egin zituen izar aldagarriei buruz.

Eva Rohlfs izenarekin jaio zen Alemaniako Saxonia-Coburgo-Gotha dukerriko hiriburua zen Coburg hirian. Würzburgeko Unibertsitatean, Municheko Unibertsitatean eta Kieleko Unibertsitatean ikasi zuen 1931 eta 1933 bitartean. Familia bizitza egiteko bederatzi urtez erretiratuta eman ondoren, ikasketak berrartu zituen 1942an, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu arte Göttingeneko Unibertsitatean jarraitu zuen. 1945etik oso estuki lan egin zuen Cuno Hoffmeister irakaslearekin astronomo laguntzaile bezala Sonnebergeko behatokian. 1951n astrofisika doktoretza jaso zuen Jenako Unibertsitatean.

Sonnebergeko behatokian Paul Oswald Ahnert ezagutu zuen, honekin ezkonduz 1952an. Ezkontza honek bi urte baino ez zuen iraun, Eva 1954an hil baitzen, 41 urte baino ez zituela.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Strahlungsdruck, Poynting-Robertson-Effekt und interstellare Materie." Mitteilung der Sternwarte Sonneberg 43 (1953)
  • "Vorläufige Mitteilung über Versuche zum Nachweis von Meteoritischem Staub." Mitteilung der Sternwarte Sonneberg 45 (1954)
  • "Zur Struktur der Entstehung des Perseidenstroms." Veröffentlichung der Sternwarte Sonneberg (part 2, p. 5 - 38) (1956)