Eva Borušovičová
| Eva Borušovičová | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Levice, 1970eko urtarrilaren 5a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2025eko ekainaren 2a (55 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: larruazaleko minbizia |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Academy of Performing Arts in Bratislava (en) |
| Hizkuntzak | eslovakiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, errealizadorea, zinema gidoilaria, prosalaria eta unibertsitateko irakaslea |
| Izengoitia(k) | Maxim E. Matkin |
Eva Borušovičová (Levice, 1970eko urtarrilaren 5a – Bratislava, 2025eko ekainaren 2a) eslovakiar idazle, zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen. Benetako izenaz gain, Maxim E. Matkin izengoitia erabili zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eva Borušovičová 1970eko urtarrilaren 5ean jaio zen Levicen. Bere ahizpa gazteagoa, Soňa Borušovičová-Karvayová, gidoilaria da baita ere.[1] Borušovičovák dramaturgia eta zuzendaritza ikasi zituen Bratislavako Arte Eszenikoen Akademian eta 1988an graduatu zen. Ikasle zela, gidoilari gisa lan egin zuen Eslovakiako Irrati Telebistan, besteak beste, Od Kuka do Kuka haurrentzako saio ezagunean parte hartuz.[2]
Hiru film zuzendu zituen: Modré z neba (1997), Amálka, ja sa zbláznim! (1999) eta Vadí nevadí (2001). 2009an Agnieszka Hollandek eta Kasia Adamikek zuzendutako Jánošík – Pravdivá história filmaren gidoia idatzi zuen. Antzezlanak ere idatzi zituen.[3]
Borušovičová Eslovakiako lehenengo Interneteko pertsonalitateetako bat izan zen. 2000ko hamarkadaren hasieran inZine webgunean milurtekoen bizipenei buruzko istorio laburrak argitaratzeagatik egin zen ezaguna. Benetako izena edo Maxim E. Matkin izengoitia erabili zuen.[2]
Borušovičová Bratislavan bizi izan zen Norbert Moravanský senarrarekin eta hiru seme-alabekin.[4] Melanomaren ondorioz hil zen 2025eko ekainaren 2an, 55 urte zituela.[5]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1996: 100 percentne čistá láska (telefilma)
- 1997: Modré z neba
- 1999: Amálka, ja sa zbláznim! (telefilma)
- 2001: Vadí nevadí
Beste zuzendariekin elkarlanean zuzendutako filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993: Čarodejníci
- 1996: 100 percentne čistá láska (telefilma)
- 2009: Jánošík – Pravdivá história
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013: 69 vecí lepších než sex (testua eta zuzendaritza, L+S estudioa, Bratislava)
- 2017: Štefánik – Slnko v zatmení (testua eta zuzendaritza, Andrej Bagar antzokia, Nitra)
- 2020: Zajačik (testua eta zuzendaritza, L+S estudioa, Bratislava)
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maxim E. Matkin gisa
- Polnočný denník (2002)
- Láska je chyba v programe (2004)
- Mexická vlna (2005)
- Mužské interiéry (2007)
- Miluj ma ironicky (2007)
- Aj ja teba (2010)
- Nie na ústa (2011)
- Žiadne prudké pohyby (2012)
- Úplne najviac (2013)
- Hviezda jasná (2014)
- Zvláštne šťastie (2018)
- Eva Borušovičová gisa
- Jánošík. Pravdivá história (2009)
- Urobíme všetko, čo sa dá (2009)
- Do plaviek (2018)
- Plány B (2021)
- Dokonalé dieťa (2023)
- Nádej je pri nás a šuchoce krídlami (2024)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Eslovakieraz) «Borušovičová, Eva, 1970-2025» SK Cinema (kontsulta data: 2025-06-12).
- ↑ a b (Eslovakieraz) Kúdelová, Kristina. «Mala dobré vety a nepotrebovala sa pod ne podpísať. Zomrela Eva Borušovičová, autorka Matkina» SME Kultúra 2025-06-02 (kontsulta data: 2025-06-12).
- ↑ (Eslovakieraz) Debnár, Ján. «Zomrela spisovateľka, scenáristka a režisérka Eva Borušovičová» Aktuality.sk 2025-06-02 (kontsulta data: 2025-06-12).
- ↑ (Eslovakieraz) «E. Borušovičová: Naša hodnota je v našej jedinečnosti» TERAZ.sk 2018-06-27 (kontsulta data: 2025-06-12).
- ↑ (Eslovakieraz) Stuppacherová, Bianka. «Známa režisérka Eva Borušovičová zomrela na uveálny melanóm. Nie je to rakovina kože» Pravda 2025-06-03 (kontsulta data: 2025-06-12).