Eva Ferreira García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Ferreira García
Eva Ferreira (cropped).jpg
Ehu logoa 1.jpg
Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

2020ko azaroaren 26a -
Nekane Balluerka Lasa
Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1963 (58/59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Zientzia Matematikoen Courant Institutua
Doktorego ikaslea(k)Martin Erausquin (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
evaferreira.eus
Artikulu hau ekonomialariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eva Ferreira».

María Eva Ferreira Garcia (Barakaldo, Bizkaia, 1963) bizkaitar ekonomialaria eta matematikaria da. Ekonomia Aplikatuko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.[1] 2020ko azaroaren 26an egin ziren hauteskundetan, EHUko errektore aukeratu zuten[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963an Barakaldon jaioa, Matematikan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Jarraian, Probabilitate eta Estatistika masterra egin zuen New Yorkeko Unibertsitateko Zientzia Matematikoen Courant Institutuan. Azkenik, Ekonomian doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005az geroztik Ekonomia Aplikatuko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.

2020ko azaroaren 26ko Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzarako hauteskundeetan errektore hautatu zuten %66ko babesa lortuta[2] eta aurkeztu zen errektoregai bakarra izanda.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Urdalleta Lete, Irati. (2020-11-05). «Eva Ferreira soilik aurkeztu da EHUko errektore izateko» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
  2. a b Urdalleta Lete, Irati. (2020-11-26). «Eva Ferreira izango da EHUko errektorea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]