Eva Gonzalès

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Gonzalès
Eva Gonzalès (1849-1883).jpg
Bizitza
JaiotzaMarruecos eta Paris1849ko apirilaren 19a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1883ko maiatzaren 5a (34 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaEmmanuel Gonzalès
AmaMarie Céline Ragut
Ezkontidea(k)Henri Guérard (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Charles Joshua Chaplin (en) Itzuli
Édouard Manet
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, modeloa eta pastellist (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
Dieppe eta Honfleur
Lan nabarmenakA Box at the Theatre des Italiens (en) Itzuli
MugimenduaInpresionismoa
Genero artistikoaerretratua
genero-margolana
izadi hila

Eva Gonzalès (Paris, Frantzia, 1849ko apirilaren 19a. ibidem 1883ko maiatzaren 5a) margolari inpresionista frantziarra izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enmanuel Gonzalès idazle hispano-frantsesaren alaba izan zen Eva. 16 urterekin hasi zen pintura ikasten. Charles Joshua Chaplinen ikaslea hasieran, geroago, Édouard Maneten ikasle eta modeloa izan zen. Manetek Evaren pinturan izan zuen eragina 1872ra arte ikus daiteke, ondoren bere estiloa pertsonalagoa bihurtu zen, pastel eta tonalitate argietan espezializatuz.

1879an Henri Guérard grabatzailearen anaietako batekin ezkondu zen. Handik laster haien alaba Julie jaio zen, baina erditzean sortutako enbolia baten ondorioz Eva hil egin zen. Manet maisua hil eta bost egunera. Parisko Montmartreko hilerrian dago lurperatuta dago.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko otsailean Frankfurteko Schirn Museoak erakusketa ireki zuen Eva Gonzalèsen obrarekin eta beste hiru margolari inpresionistenekin, Berthe Morisot, Marie Bracquemond frantziarrak eta Mary Cassatt estatubatuarra. Ingrid Pfeiffer komisarioaren iritziz, margolari hauek ez dute oraindik arte historialari gehienen aldetik merezi duten tratua jaso.[2]

2020an Bilboko Guggenheim museoan Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanen artean aurkitzen den Eva Gonzalèsen Neskatxa esnatzean [Erwachendes Mädchen], 1877–78 lana egon zen ikusgai.[3]

Eva Gonzalès - Goizeko esnatzea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez Jiménez, José Antonio; Muñoz Marquina, Francisco; Sarrión Mora, Miguel Ángel. (2011). Los textos dialogados. in: Lengua Castellana y Literatura. Madril: Akal edición, 176 or. ISBN 9788446033677..
  2. http://blog.pancarta.com/2016/04/eva-gonzales/
  3. «Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).
  4. Txantiloi:Cita libro

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marie-Caroline Sainsaulieu, Jacques de Mons: Eva Gonzalès: 1849–1883; étude critique et catalogue raisonné. La Bibliothèque des Arts, París, 1990.
  • Marianne Delafond: Les femmes impressionnistes: Mary Cassatt, Eva Gonzalès, Berthe Morisot. París, 1993, ISBN 2-85047-227-1.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]