Edukira joan

Eva Kuhlefelt-Ekelund

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Kuhlefelt-Ekelund
Bizitza
JaiotzaLoviisa1892ko irailaren 5a
Herrialdea Finlandia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaHelsinki1984ko abuztuaren 7a (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hilding Ekelund (en) Itzuli  (1920 -
Hezkuntza
HeziketaHelsinki University of Technology (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaarkitektoa
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Eva Kuhlefelt-Ekelund (Loviisa, Finlandia, 1892ko irailaren 5a - Helsingfors, Finlandia, 1984ko abuztuaren 7a) finlandiar emakume arkitekto aitzindaria izan zen.

Exhibition of the Apartment Association [Etxebizitaren elkarteako erakusketa]
An der Hafenmole, Greta, Eva und Ellen Kuhlefelt [Portuan hiru ahizpak.]
Loviisan Vapaudenpatsas, Freiheitsstatue von Loviisa [Askatasunaren estatua]

Georg Karl Kuhlefelt eta Ellen Kuhlefelt-en alaba, bere ahizpa Greta Kuhlefelt, bere neba Valborg Kuhlefelt eta bere ahizpa Ellen Lewin izanik. Eva beste arkitekto finlandiar ospetsu baten ezkonkidea izan zen, Georg Hilding Ekelund.1920an ezkondu ziren.

Eva Kuhlefelt-Ekelund-ek alaba bat izan zuen Eva Ulla Margareta Enebäck 1926ko martxoaren 26an. Seme bat ere izan zuen Georg Henrik Krister Ekelund 1923ko urtarrilaren 23an baina 1945ean 22 urtez hil egin zen.[1]

Eva Kuhlefelt-Ekelund Loviisa-n jaio zen, Finlandian, eta Helsinkiko Suediako bigarren hezkuntzako eskola berrian matrikulatu zen 1910ean. Ondoren, Helsinkiko Teknologia Unibertsitatean ikasi zuen eta arkitekto gisa graduatu zen 1916an. Geroago estatuko diru-laguntza ere jaso zuen eta Stockholm-en (Suedia) ikasi zuen 1919tik 1921era. Ikasketa bidaiak egin zituen Eskandinaviako herrialdeetara, baita Italia eta Frantziara ere. Kuhlefelt-Ekelund-ek beste arkitekto batekin ere kolaboratu zuen, Elsi Borg-ekin, eta berarekin jauregi eta gaztelu suediarrak kartografiatu eta dokumentatu zituen. 1920an Eva Kuhlefelt, Hilding Ekelund arkitektoarekin ezkondu zen eta bere bi zatiko abizena aukeratu zuen, Kuhlefelt-Ekelund. Bikoteak bere arkitekto bulegoa ere sortu zuen Helsinki-n 1927an. Bikoteak 1984an hasi zuen funts bat bere izenean.[2] Helsinki-n (Helsingfors-en aintzinako izena: Helsinki Helsingfors bezala sortu zuen 1550ean Suediako Gustavo I.a Vasa erregeak eta Finlandiako golkoaren hegoaldeko ertzean dagoen Reval (gaur egungo Tallinn, Estonia) hiri hanseatikoarekin Baltikoko merkataritzan lehiatzeko helburua zuen.[3]) hil zen 1984an.[1]

Diseinu ezagun batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuhlefelt-Ekelund-ek Privata svenska flickskolan ('Suediako nesken eskola pribatua') diseinatu zuen Helsinki-ko Apollonkatu-n, 1929an amaitu zena. Eva Kuhlefelt-n lanik garrantzitsuena Suediako Emakumeen Eskola Pribatua da Apollonkatu-n, Tölö-n, Helsink-n, 1929an amaitua. Finlandian egindako hezkuntza-eraikin ugarietako bat izan zen, 1921ean Hezkuntza Legea promulgatu ondoren. Lege horrek 6 urtera arteko doako lehen hezkuntza bermatu zuen, eta 7 eta 13 urte bitarteko haur guztiak eskolaratzera behartu zituen. Legeria hori 5 urteko epean bete behar zen hiri-udalerri guztietan, eta 16 urteko epean landa-eremuetan. Helburu horrekin, hainbat Arkitektura Lehiaketa antolatu ziren. Horietako bat Eva Kuhlefeltek irabazi zuen 1927an, eta proiektua eta obra 1928 eta 1929 artean egin ziren. Eraikuntzak tradizioaren eta modernitatearen arteko tentsioa adierazten du, eta eskema funtzionalistari erantzuten dio, oroipen neoklasikoekin eta tipografia eta dekorazio-elementu tradizionalen erabilerarekin. Eskandinaviar Klasizismoaren adierazle nabarmenetako bat da.[4]

Eraikinak Klasizismo Nordikoa irudikatzen zuen. 1920an Loviisa gerrako hilerri monumentala eta Helsinki-ko Loviisa eta Käpylä-ko erretiratuen etxeak ere diseinatu zituen.[5]

Eva Kuhlefelt-Ekelund-en lanak, berriz, 20ko eta 30eko hamarkadetan egindako hainbat ekipamendu barne hartzen ditu, eta 1936tik aurrera Etxebizitza Elkarte Suediar-Finlandiarraren Nazioarteko Bulegoan garatzen du bere lana, batez ere barne-diseinuari, etxebizitzetarako herri-ereduei eta landa-eremuan egiten duen garapenari begira.

Evak liburu bat ere argitaratu zuen bere Italiako bidaia oroituz, Italia la Bella arkitekterna Hilding och Eva Ekelunds resedagbok 1921 - 1922 [6] Idazleak: Eva Kuhlefelt-Ekelund, Hilding Ekelund, Kim Björklund, Jenni Reuter, Mestarinkirja Ky (Beste bat) Hilding eta Eva Ekelund arkitektoen bidaia aldizkari ilustratua 1921-1922", 184 or., suedieraz, aberastasunez ilustratua.

Liburua, suediarrez, 2004

Svenska Litteratursällskapet (argitaletxea) Finland, Helsingfors, 2004

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Eva Kuhlefelt-Ekelund» geni_family_tree 2023-08-18 (kontsulta data: 2025-05-06).
  2. (Suedieraz) «Hilding och Eva Ekelunds fond» Society of Swedish Literature in Finland.
  3. «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-05-06).
  4. (Gaztelaniaz) Jiménez, Elsa Guerra. (2017-09-13). «EVA KUHLEFELT-EKELUND 1892-1984» UN DIA | UNA ARQUITECTA 3 (kontsulta data: 2025-05-06).
  5. «Eva Kuhlefelt-Ekelund» Museum of Finnish Architecture.
  6. (Gaztelaniaz) «Italia la Bella arkitekterna Hilding och Eva Ekelunds resedagbok 1921 - 1922 | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2025-05-06).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]