Eva Riccobono
| Eva Riccobono | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Palermo, 1983ko otsailaren 7a (43 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | modeloa, aktorea eta telebista aurkezlea |
| Pisua | 57 kilogramo |
| Altuera | 178 zentimetro |
Eva Riccobono (Palermo, Sizilia, Italia, 1983ko otsailaren 7a) modelo, aktore, ekoizle eta telebista aurkezlea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Riccobono Mediterraneo itsasoko uharterik handiena den Siziliako Palermo herrian jaio zen, aita italiarra eta ama alemaniarra ditu eta hiru ahizpa nagusi.[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Riccobono Sizilian hasi zen lanean modelo gisa, 18 urte zituela Milanera joan aurretik; han, modaren munduan jarraitu zuen, eta Italiako bi bideo musikaletan agertu zen. 2002an egin zuen debuta telebistan, Fiorellok bere RAI Stasera Pago Io saiorako aukeratu ondoren. Nazioarteko izar asko pasatu ziren bertatik, hala nola Joe Cocker, Lenny Kravitz eta Celine Dion.[2]
Modelo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sizilian ikusi ondoren Riccobonori lehen aldiz atera zion argazkia Marco Glavianok. 2002an Dolce & Gabbanarekin kontratu bat sinatu zuen eta Mario Testinok Naomi Campbell supermodeloarekin batera ateratako D&G S/S 2003 kanpaina eman zion. Ondoren, Bruce Weberrek 2003ko Pirelli egutegirako argazkia atera zuen.[3]
Ordutik, Giorgio Armani, Chanel, Valentino SpA, Gianfranco Ferré, Emanuel Ungaro eta beste hainbat diseinatzailerentzat desfilatu du.[4] Miles Aldridge, David Bailey, Gilles Bensimon, Patrick Demarchelier, Arthur Elgort, Annie Leibovitz, Peter Lindbergh, Craig McDean, Paolo Roversi eta Ellen von Unfaerth argazkilariekin lan egin du, eta Elle, Vogue, Glamour eta Vanity Fair nazioarteko argitalpenetarako posatu du.[4]
Hainbatentzat desfilatu du, Oscar de la Renta, Chanel, Alexander McQueen, Lanvin, Balmain, Fendi, Alberta Ferretti, Jeremy Scott, Vivienne Westwood...[5] Besteak beste, Chanel, Sonia Rykiel, L'Oreal, Gianfranco Ferré, Trussardi, Céline eta La Perlaren edertasun kanpainetan agertu zen.[6]
Riccobonok 2009 urteko Lavazza Egutegirako posatu zuen, Annie Leibovitzen argazkiekin. Marco Glavianoren Argentovivo kanpainako irudia izan zen, eta Swarovskirentzat lekukotasuna eman zuen 2012 urtean. Sky High Life TVren kanal berrirako luxuari eta bizimoduari buruzko iragarki bat aurkezteko ere kontratatu zuten.[7]
2011ko Canneseko Zinemaldian, Riccobono bere lagun Naomi Campbell eta Franca Sozzani kazetari italiarrak sortu zuten Fashion for Relief diru bilketa ikuskizunean ibili zen 2011ko Japoniako lurrikararen eta tsunamiaren biktimei mesede egiteko. [8]
Telebista eta zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Riccobonok 2002 urtean egin zuen debuta telebistan, Fiorellorekin batera, Stasera Pago Io saioan. Zazpi urte geroago, Fiorellok bere beste saio baterako deitu zion, Il Più Grande Spettacolo Dopo il Weekend. 2012 urtean, Eva izeneko dibulgazio zientifikoko saio bat aurkeztu zuen Rai 2rako.[9]
Zineman egin zuen lehen lana 25 urte zituela izan zen, Carlo Verdoneren 2008ko Grande, Grosso e Verdone komedian. Pelikula horretan Blanche interpretatu zuen, protagonistaren amestutako emakumea.[10]
2012 urtean E la chiamano estate filmean prostituta toxiko baten papera interpretatu zuen, Erromako Zinemaldian irabazle.[11] Marco Pontiren Passione sinistra pelikulan egindako lanarengatik, Riccobonok 2013an bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Urrezko Ciak saria irabazi zuen, eta Zilarrezko Zintarako izendapena ere lortu zuen.[12] Urte horretan bertan Niente può fermarci filmean parte hartu zuen, gazteek etorkizunarekiko dituzten beldurren inguruko komedia bat. Geroago, La Vita Oscena filmatu zuen, Aldo Nove idazlearen izen bereko ipuinaren Renato De Mariak zuzendutako zinemarako egokitzapena.[13]
Riccobono 70 edizioko inaugurazio eta bukaera gauetako anfitrioia izan zen. Veneziako Mostraren hirugarren edizioa, Bernardo Bertolucci zinemagilea presidente zela.[14]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004 urtetik 2005 urtera, Riccobono New Yorken bizi, lan egin eta ikasi zuen. Gero Londres eta Milan herrien artean bizi da bere mutil-lagunarekin, Matteo Ceccarini soinu-diseinatzailearekin. Bikoteak seme bat izan zuen, Leo, 2014 urtean jaioa, eta alaba bat, Livia, 2020 urtean jaioa.[15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eva Riccobono "Adesso canto ma solo a letto". La Stampa.
- ↑ Eva Riccobono, la mia prima volta di Cesare Lanza. La Mescolanza.
- ↑ Eva Riccobono. Vogue.
- 1 2 Eva Riccobono, madrina di Venezia 2013. Vanity Fair.
- ↑ Festival di Cannes 2011. Eva Riccobono in Fendi. Lost in Fashion.
- ↑ Gaia Trussardi ed Eva Riccobono: il nostro eco-abito per il green carpet. Grazia.
- ↑ High Life Tv: il canale di Sky dedicato al lusso debutta con Eva Riccobono. My Luxury.
- ↑ Fashion For Relief Japan. Vogue.
- ↑ Eva, da stasera su Rai2 Lo spettacolo della scienza con Eva Riccobono. TV Blog.
- ↑ Grande, Grosso e Verdone. Fabio Liberatori.
- ↑ E La Chiamano Estate. Vogue.
- ↑ Ciak d'oro a Eva Riccobono. Vogue.
- ↑ La Vita Oscena per Eva Riccobono. Primissima.
- ↑ Eva Riccobono, madrina siciliana al Festival di Venezia. Balarm.
- ↑ Eva Riccobono mamma bis, è nata Livia. Vanity Fair.