Eva Serra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eva Serra
Eva Serra.jpg
Bizitza
Izen osoa Eva Serra i Puig
Jaiotza Bartzelona1942ko uztailaren 27a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bartzelona2018ko uztailaren 3a (75 urte)
Hobiratze lekua Les Corts Cemetery
Familia
Aita Josep de Calassanç Serra i Ràfols
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea 1967) licentiate : historia
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak historialaria
Jasotako sariak
Kidetza Historical-Archaeological Section of theInstitut d’Estudis Catalans

Eva Serra i Puig (Bartzelona, 1942ko uztailaren 27a2018ko uztailaren 3a) historialari eta saiakeragile kataluniar ezaguna izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josep de Calassanç Serra i Ràfols historialariaren alaba eta Blanca Serra i Puig eta Josep de Calassanç Serra i Puigen arreba-ahizpa, Bartzelonako Unibertsitatean ikasi zuen. 1967an Historia lizentzia lortu zuen. Argitaletxe desberdinetan lan egin zuen: Editorial Salvat, Edicions 62 eta Gran Enciclopèdia Catalana. 1970tik 1975 arte Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lan egin zuen.

Kataluniako independentismoarekin oso lotuta egon zen. Hirurogeigarren hamarkadan militante bezala Front Nacional de Catalunyan aritu zen. 1968an alderdi hori utzi zuen PSANen sartzeko. 1974an PSAN alderdian zatiketa bat gertatu zen, PSAN-Provisional sortuz, 1978an Independentistes dels Països Catalans erakundean bilakatu zena.[2][3]

1977an bere ahizpa Blancarekin batera atxilotua izan zen ETA politiko-militarrarekin kolaborazioaren akusaziopean. 1980ko uztailaren 10ean berriro ere atxilotu zuten. 1981ko abenduan Terra Lliurerekin kolaboratzeagatik atxilotu zuten. Kasu guztietan aske gelditu zen.

1991ko ekainaren 8an Lluís Maria Xirinacs eta Carles Benítezekin batera Assemblea Unitària per l'Autodeterminació (AUA) erakundea bultzatu zuen. AUA 1993an Assemblea d'Unitat Popular erakundean integratu zen. 1991tik 1997ra Pompeu Fabra Unibertsitatean aritu zen eta, ondoren, berriro ere, Bartzelonako Unibertsitatera joan zen. 2002tik, Institut d'Estudis Catalans barruan, historia-arkeologia saileko partaidea izan zen.

2008an Kataluniako Justiziaren Saria jaso zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Guerra dels Segadors (1966)
  • Els cereals a la Barcelona del segle XIV (1967), doktoreago tesia
  • La societat rural catalana del segle XVII. La baronia de Sentmenat. Un exemple local del Vallès Occidental (1590-1729) (1978)
  • La Revolució Catalana de 1640 (1991)
  • Història, política, societat i cultura dels Països Catalans (1997), Gran Enciclopèdia Catalana
  • Escrits polítics del segle XVII, II. Secrets públics de Gaspar Sala i altres textos (1998)

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Notes sobre els orígens i l'evolució de l'emfiteusi a Catalunya, Estudis d'Història Agrària, 1987
  • Tensions i ruptures de la societat catalana en el procés de formació de l'Estat Modern, Manuscrits. Revista d'Història Moderna, 1987
  • De la puixança a la decadència: els conflictes del segle XVII, L'Avenç, 1995
  • Les corts de 1701-1702: la represa política a les vigílies de la guerra de successió, L'Avenç, 1996
  • D'avui estant: la vigència de Fuster com a historiador, L'Espill, 2002
  • Catalunya, la Mediterrània, Nàpols i el Consell d'Itàlia, L'Avenç, 2002
  • Ferran de Sagarra i de Siscar, semblança biogràfica[4]
  • Les corts catalanes, una bona font d'informació històrica[5]
  • El Tractat dels Pirineus 350 anys després

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]