Evan Fournier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Evan Fournier

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEvan Mehdi Fournier
JaiotzaSaint-Maurice1992ko urriaren 29a (31 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaINSEP (en) Itzuli
Emlyon Business School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksportsperson (en) Itzuli eta saskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Nanterre 92 (en) Itzuli-
Denver Nuggets-
Orlando Magic-
Poitiers Basket 86 (en) Itzuli-
Draft NBA Denver Nuggets
 
Posizio edo espezialitateaeskolta
Kirol zenbakia10
Pisua93 kilogramo
Altuera201 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm9497428 Facebook: evanfourmizz Twitter: EvanFourmizz Instagram: evanfournier10 Edit the value on Wikidata

Evan Fournier (Saint-Maurice, Val-de-Marne (Frantzia) 1992ko urriaren 29a), saskibaloi jokalari frantziarra da. New York Knicks taldean, atzelari eta hegaleko gisa jokatzen du.

Debuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Evan Mehdi Fournier François Fournier eta Meriem Moktaaren semea da, eta bere familia Aljeriako Souk Ahraskoa[1][2][3]. Bere bi gurasoak maila altuko judokak dira, eta INSEPen ezagutu zuten elkar. Evan Fournier 7 urterekin hasi zen saskibaloian jokatzen.

Evan Fournierrek 2000. urtean sinatu zuen bere lehen saskibaloi lizentzia, Charenton-le-Pont-en (Val-de-Marne)[4]. 2007 eta 2009 artean Federal Center-en (INSEP) entrenatzen jarraitu zuen. Gero, 2009-2010 denboraldian Pro B-n jokatu zuen Jeunesse sportive des Fontenelles de Nanterre-n sartu zen, eta Pro B[4] txapelketako gazterik onena hautatu zuten.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Frantziako taldearekin AEBko taldearekin (urrezkoa) galduz eta Australiako taldea (brontzezkoa) garaituz. Hauek osatzen zuten taldea: Andrew Albicy, Nicolas Batum, Petr Cornelie, Nando de Colo, Moustapha Fall, Evan Fournier, Rudy Gobert, Thomas Heurtel, Timothé Luwawu-Cabarrot, Frank Ntilikina, Vincent Poirier eta Guerschon Yabusele-k[5][6].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Saskibaloia
gizonezkoa[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. « Fournier: "Autant africain que Batum et Diaw" » Artxibatua sur Sports.fr(2015-07-31)
  2. La Star des Magic Orlando, Evan Mehdi Fournier est à Alger ! Artxibatua La gazette du fennec, 2017-07-03.
  3. Nicolas Albert « L'irresistible ascension » Artxibatua La Nouvelle République, 2012-05-13
  4. a b Le Parisien « BASKET : l'enfant de Charenton va jouer en NBA » Artxibatua sur leparisien.fr,2012-08-28
  5. «Evan Fournier» olympedia.org 2021-11-16an begiratua(Ingelesez)
  6. «Evan Fournier» Olympics.com 2021-11-16an begiratua (Gaztelaniaz)
  7. "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Evan Fournier» Wikipedia (Frantsesez)