Evaristo Txurruka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Evaristo Txurruka
La Ilustración Española y Americana aldizkarian 1888an argitaratutako Evaristo Txurrukaren erretratua. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaOltza1841eko urriaren 26a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1917ko apirilaren 3a (75 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakbideetako ingeniaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Evaristo Txurruka Brunet (Izu, Oltza zendea, 1841eko urriaren 26a - Bilbo, 1917ko apirilaren 3a) ingeniari euskalduna izan zen. Bilboko Obren Juntako presidentea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oltzan jaio arren, bere familia Mutrikura joan zen bizitzen bera haurra zela. 1852an Bergarako seminarioan ikasketak hasi zituen, eta bertan erdi-mailako ikasketak burutu zituen. Ondoren, Madrilen prestaketa ikastaroaren ondoren ingeniaritza ikasketak amaitu zituen. Ikasketak bukatuta Murtziara bidali zuten, bertan praktika ikastaroa egitera. Bertan, Palosko eta Pormango itsasargien proiektuak egin zituen.

Valentzian denboraldi batez egon ondoren, Euskal Herrira bueltatu zen eta Gernikako itsasadarraren kanalizazio edo bideratzearen proiektua egin zuen. 1866an Puerto Ricon telegrafoaren instalazio lanak egin zituen eta San Juango portua hobetzen lagundu zuen. 1870an Puerto Ricoko herri-lanen ikuskatzaile izendatu zuten. Denboraldi batez Habanan bizi eta Ameriketako Estatu Batuetan zehar bidaiatu ondoren Bilbora bueltatu zen.

Bilboko portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Evaristo Txurrukaren omenezko monumentua Getxon

1877an Evaristo Txurruka, Bilboko itsasadarraren bideratze lanen zuzendari izendatu zuten. Garai hartan, Bilboko itsasadarraren bokalea leku arriskutsua izan ohi zen itsasadar barrura sartu eta irteten ziren barkuentzako. Izan ere, Portugaleten mareen eraginez, harea pilaketa handiak gertatu ohi ziren. Arazo hauek guztiak Burdinazko moilaren eraikuntzari esker ebatzi ziren. 1904an lanak burutu zirenerako, Bilboko portua Espainiako porturik seguruenetakoa bihurtu zen.

Horrez gain, Bilboko portuaren lehen zabalkunde proiektua gauzatu zuen XIX. mendearen amaieran, eta hurrengo hamarkadetan gauzatuko zen portuaren jardueraren handitzearen oinarriak jarri zituen. Obrak egiteaz gain, artikuluak ere idatzi zituen, esaterako Euskal-Erria eta Revista de Obras Públicas bezalako aldizkarietan.

Esker onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egindako lanaren esker onez, hainbat sari jaso zituen. Karlos III.aren gurutzea, Isabel Katolikoaren gurutze handia, eta ondoren Mutrikuko kondea titulua jaso zituen. Getxoko Areeta auzoan, Evaristo Txurrukaren omenezko monumentu bat dago.

Kaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]