Eve Ensler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eve Ensler
Eve Ensler at a Hudson Union Society event in March 2011.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1953ko maiatzaren 25a (64 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Middlebury College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak artista, aktorea, antzerkigilea, autobiografialaria, idazlea eta feminista
Jasotako sariak
Genero artistikoa drama
IMDb nm0258127
http://eveensler.org

Eve Ensler (New York, 1953ko maiatzaren 25a) antzerkigile, antzezle, feminista eta aktibista estatubatuarra da, batez ere Baginaren Bakarrizketak antzezlanagatik ezaguna.[1][2][3]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eve Ensler New Yorken jaio zen, eta Chris Ensler eta Arthur Enslerren hiru seme-alabetan bigarrena da.[4][5] Aita judua eta ama kristaua baziren ere, nagusiki judua zen komunitate batean hazi zen.[6] Nolanahi ere, Enslerrek Nichiren Budistatzat dauka bere burua, eta, berak dioenez, bere jardun espiritualen artean daude, besteak beste, Namu Myoho Renge Kyo kantatzea eta yoga egitea.[7][8][9] Enslerrek berak esana duenez, bost urtetik hamar urtera bitartean aitaren sexu-abusuak eta abusu fisikoak jasan zituen.

Vermont-eko Middlebury College arte-eskolan ikasi zuen, eta han ekin zion militantzia feministari. 1975ean lizentziatu ondoren, abusuzko harremanen segida bat izan zuen, eta drogekiko eta alkoholarekiko mendeko izatera iritsi zen. 1978an Richard Dylan McDermott-ekin ezkondu zen, 34 urteko tabernaria, zeinak errehabilitazioa egiteko konbentzitu baitzuen. 23 urte zituela, semetzat hartu zuen bere senarrak lehenengo ezkontzan izandako semea, Mark Anthony McDermott.[10] Enslerrek abortu bat izan zuenean, Markek etortzekoa zen haurrarentzat pentsatutako izena hartu zuen, Dylan. 1988an, Ensler eta McDermott banatu egin ziren.

2010eko ekainean, Enslerrek artikulu bat argitaratu zuen The Guardian egunkarian, eta jakinarazi zuen umetokiko minbizia zeukala.[11] Gerora, minbiziarekin izandako esperientziari buruz idatzi zuen In The Body of the World: A memoir. (2014) liburuan.[12]

"Baginaren Bakarrizketak"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an Baginaren Bakarrizketak antzezlana idatzi zuen, eta Greenwich Village-ko Cornelia Street Café kafetegiaren sotoan mustu zen. 48 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, eta gutxienez ere 140 herrialdetan antzeztu da. Hainbat aktore ospetsuk hatu dute parte, besteak beste: Jane Fonda, Whoopi Goldberg, Idina Menzel, Glenn Close, Susan Sarandon, Marin Mazzie, Cyndi Lauper, Mary Testa, Sandra Oh eta Oprah Winfrey.

Obra estreinatu zuen urte berean Obie Saria jaso zuen 'Antzezlan Berri Onena' sailean, eta 1999an, ostera, Guggenheim Fellowship Saria eman zioten Antzerkigileei eskainitako sailean.[13]

2011n Isabelle Stevenson Saria eman zioten Tony Sarien 65. edizioan. Sari horrek antzerkiaren munduko pertsonen lana aitortzen du, eta zerbitzu humanitario edo sozialei edo ongintzako erakundeei borondatezko denbora eta ahalegin handia eskaini dioten pertsonak saritzen ditu.

Beste hainbat sari ere jaso ditu.

Euskaraz eta Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n, Txalo taldeak Baginaren Bakarrizketak eraman zuen oholtzara, Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai aktoreekin eta Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Inma Infiestak egokitu zuen euskarara.

Geroztiko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baginaren Bakarrizketak antzezlanaren ostean, Eve Enslerrek beste hainbat lan idatzi ditu eta zenbait filmetan parte hartu du, baita telebistako saio ugaritan ere. 2013an, In the Body of the World: A Memoir liburua argitaratu zuen, minbiziarekin izandako esperientzia jasotzen duena.[14]

2006an, orain artean antzerkirako idatzi ez duen lanik garrantzitsuena argitaratu zuen: Insecure at Last: Losing It In Our Security. Liburu horretan, pertsonek segurtasunaren eta ustezko babesaren izenean hartzen dituzten neurrien gainean dihardu. Urte berean emakumeen aurkako indarkeriari buruzko idazlanen antologia batean parte hartu zuen, hainbat idazlerekin batera: A Memory, A Monologue, A Rant, and A Prayer.

2010eko otsailean, I Am An Emotional Creature: The Secret Life of Girls Around The World liburua argitaratu zuen, neskatilei zuzendutako bakarrizketa originalen bilduma bat, neska gazteak beren buruaren, gorputzaren, bihotzen eta jakin-minen jabe izatera bultzatzea helburu duena. Testu horiek ere antzerkira eraman dira behin baino gehiagotan.

2015ean, Enslerrek aholkulari gisa lan egin zuen kritikak goraipatutako Mad Max: Fury Road filmean, feminismoarekin eta emakumeekin lotutako gaiei buruzko aholkuak emanez.[15]

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eve Ensler emakumeen eta nesken aurkako indarkeriaren aurkako aktibista ezaguna da. Baginaren Bakarrizketak antzezlanaren esperientzian oinarrituta, 1998an V-Day edo V-Eguna sortu zuen (V: 'Victory', 'Valentine', 'Vagina'), emakumeen eta nesken aurkako indarkeria amaitzeko aktibisten mundu mailako mugimendu bat, hainbat ekimenetarako (hezkuntza, komunikazio-kanpainak, babeslekuak, indarkeriaren aurkako programak, arriskurik gabeko etxeak Kongon, Haitin, Kenyan, Hego Dakotan, Egipton eta Iraken, eta abar) dirua biltzeaz eta herritarren kontzientziazioaz arduratzen dena.

2017an iritzi-artikulu bat argitaratu zuen The Guardian egunkarian, AEBetako presidente berria kritikatuz. Besteak beste, Donald Trump "sexu-erasotzaile aitortua" dela idatzi zuen.[16]

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Conviction
  • Lemonade
  • The Depot
  • Floating Rhoda and the Glue Man
  • Extraordinary Measures
  • The Vagina Monologues
  • The Good Body
  • Necessary Targets
  • The Treatment
  • Emotional Creature
  • O.P.C.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Vagina Monologues
  • In the Body of the World: A Memoir
  • I am an Emotional Creature: the Secret Life of Girls Around the World
  • Insecure at Last: Losing it in our Security Obsessed World
  • The Good Body
  • Necessary Targets
  • Vagina Warriors
  • A Memory, a Monologue, a Rant, and a Prayer

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Until the Violence Stops (2004)
  • What I Want my Words to do to You: Voices From Inside a Women's Maximum Security Prison (2003)
  • The Vagina Monologues (2002)
  • Fear No More: Stop Violence Against Women (2002) – elkarrizketa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]