Evocatio
Evokatio-a, Antzinako Erromako erlijioan, (latinezko evoco, evocare, "deitu edo inbokatu" aditzetik eratorria) erritual bat zen.Ez zen bakarrik geralan erabili, baina kasu horietan ezagunagoa da. Gatazka militar batean etsaiaren jainko babesleari esaktzen zioten etsaia utzi eta erromatarren alde jartzeko; Erroman ezartzeko, tenplu bat eraikiko zitzaiola eta gurtza eskainiko zitzaiola promes egiten zitzaion.[1] Erritualak lortzen zuen lekuaren jainkoa edo jaikosa desakralizatzen zen hura ez urratzeko,[2] sakrilegioa ez egiteko.
Antzeko ohitura bat ikusi izana hititen artean, beraz, eta jakinda bi kulturen artean harremanik izateko aukerarik ez dagoenela, erasotzear dauden etsaien hiriak sakratutasuna kentzeko ohituraren erroa indoeuroparra dela uste da.[2]
Jarraibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar armadak hainbat arrazoirengatik erabili zuen evocatio-a. Alde batetik, erasotzera zihoan espazioa desakralizatzeko, horrela, sakrilegioa egitea saihestu nahi zuten, eta bestetik, hiri etsaiari bere jainko jagolearen babesa kentzeko eta horrek Erromari babesa eman ziezaion.
Erromatar armadaren arduradunak otoi egiten zuen eta beharrezkoak ziren sakrifizioak egiten zituen, animaliaren erraien behaketaren bidez jainkoak ituna onartzen zuela egiaztatzeko.[3]
Kasu ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Veii
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Evokatio kasu bati buruz aurkitzen dugun erreferentziarik zaharrena K. a. 396. urtean gertatutako da, Veii hiriko Uni jainkosari egin ziotena. Marko Furio Kamilo diktadoreak egin zuen. Jainkosak, "evocatio-a onartu" ondoren, Erromara eraman zuten eta Junon Regina jainkosarekin ("Junon erregina", jatorriz Uni etruskoa zena, hain zuzen) identifikatu zen.
| « | Jendetza handia abiatu eta kanpalekua bete zuen. Orduan, diktadoreak, iragarpenak (auspicia) kontsultatu ondoren itzuli zenean, soldaduei armak hartzeko agindu zien eta esan zien:
"...Zuri ere eskatzen dizut, Juno Regina, orain Veii-n bizi zarena, garaile garenean jarraitzeko gure hirira, laster zurea izango dena, non zure maiestatearen duin den tenplu batek hartuko zaituen".». Otoitzaren ondoren, indar ugari eskura zituela, hiria alde guztietatik eraso zuen arriskua oso hautamangarri izaz ez zedin.... (Livio, V, 21, 1-4) |
» |
Kartago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Publio Kornelio Eszipion Emilianok K.a. 146an Kartago garaitu ondoko erritualen barruan, evocatio bat egin zuen, ikertzaile batzuentzan, Tanitentzat (Juno Caelestis)[4][5] izango zena. Hala ere, baliteke identifikazio hori zuzena ez izatea, iturriek sive deus sive dea (izan jainko edo izan jainkosa) esapidea baino ez baitute aipatzen, eta, beraz, oro har, baliteke Kartagoko jainko edo jainkosa jagoleari deitu izana. Evokatioaren formula, Makrobiok (395-423) idatzitakoaren arabera, honako hau izan zen:
| « | «Kartagoko herria eta estatua babespean duen jainko edo jainkosarik baldin badago, eta batez ere zuri, hiri hori eta herri hori babestea onartu zenuena, erregutzen eta gurtzen zaitut, eta mesede hau eskatzen dizut: utzi Kartagoko herria eta estatua, utzi haien lekuak, tenpluak, errituak eta hiria, urrundu zaitez kartagotarrengandik, eta eragin beldurra, izua eta ahanztura herri horrengan eta estatu horrengan. Ezagutarazi zeure burua eta etorri Erromara, nigana eta nire gizonengana, eta gure lekuak, tenpluak, errituak eta hiria atseginagoak eta estimatuagoak izan daitezela zuentzat. Egin nire alde, erromatar herriaren eta nire soldaduen alde. Hori guk jakin eta hauteman dezakegun moduan egiten baduzu, zin egiten dizut, zure ohoretan, tenpluak eraikiko ditudala eta jokoak egingo ditudala.» Macrob., Sat. Ill, 9, 2 e.h. | » |
Beste kasu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isauria Vetusen hirian (Asia Minor) aurkitutako inskripzio bat, K.a. 75. urtean datatua, Servilio Vatiak piraten aurka lortutako garaipena[6] ospatzen da eta sive deo sive dea formula ere idatzi zen,[7] beraz, Evocatio-aren praktika hori ere aipatzen egon daitekeela interpretatu da.
Zenbait adituk uste dute Vertumno jainkosa (Voltumna etruskoa) Erromara K. a. 264. urtean eraman zutela evocatio-a erabiliz, Marco Fulvio Flaccok Volsinii hiri etruskoa (egungo Bolsena) garaitu zuenean.[8] Erromatar mitologian, antzeko kontzeptu batek bultzatu zuen Paladioa (egurrezko Atenaren estatua garrantzitsua) Troiatik Erromara eramatea, eta bertan, pignora imperii (erromatar subiranotasunaren sinbolo sakratuak) haietako bat izan zen.[9]
Garapen historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Evokatio formalak Errepublikan bakarrik dira ezagunak. Inperio-garaian, formula aldatu eta garatu egin zen, eta setioaz bestelako testuinguru desakralizatzaileetan eta numen eta genius bezalako kontzeptu abstraktuei dei egitean erabiltzen zen.[10][11]
Erromatar zuzenbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Evocatio ("zitazioa") ere legezko terminoa izan zen Zuzenbide erromatarrean, beste adiera magiko-erlijiosoarekin ageriko erreferentziarik gabe erabili zena.[12]
Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Junon dela ikus daiteke, tronuaren gainean bere sinbolo diren bi pauna daudelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mary Beard, J.A. North eta S.R.F. Price (1998) Religions of Rome: A Sourcebook, Cambridge University Press, 41. or.
- 1 2 Alvar, Jaime; Barceló, Pedro. (2013). «De dioses y guerras» Arys: Antigüedad: religiones y sociedades (11): 9–17. ISSN 1575-166X. (kontsulta data: 2026-05-04).
- ↑ Blázquez Martínez, José María; Martínez-Pinna, Jorge; Montero, Santiago. (1993). Historia de las religiones antiguas. Oriente, Grecia y Roma. Cátedra, 508-509 or..
- ↑ Gargola, Daniel J.. (1995). Lands, Laws, and Gods: Magistrates and Ceremonies in the Regulation of Public Lands in Republican Rome. University of North Carolina Press, 30 or..
- ↑ Elizabeth Rawsonek zalantzak ditu deialdi hori benetan horrela gertatu zen; ikus "Scipio, Laelius, Furius and the Ancestral Religion", Journal of Roman Studies, 63 (1973) 161–174. or.
- ↑ Imperator Gayo Servilio batek eskainitako idazkun batean; Beard et al. (1992), Religions of Rome: A Sourcebook, 248. or.
- ↑ «AE 1977, 816» Epigraphic Database Heidelberg (kontsulta data: 2026-05-04).
- ↑ Propertziok iradoki bezala, baina ez esplizituki adierazia, Elegia 4.2; Daniel P. Harmon, "Religion in the Latin Elegists", Aufstieg und Niedergang der römischen Welt II.16.3 (1986), p. 1960–1961.
- ↑ Eric Orlin (2010) Foreign Cults in Rome: Creating a Roman Empire, Oxford University Press., 37–38. or.
- ↑ Mary Beard, J.A. North eta S.R.F. Price (1998) Religions of Rome: A History (Cambridge University Press. 254. or.
- ↑ Alvar Ezquerra, Jaime. (1984). «La fórmula de la evocatio y su presencia en contextos desacralizadores» Archivo Español de Arqueología 57 (149): 143-148..
- ↑ Mousourakis, George. (2003). The Historical and Institutional Context of Roman Law. Ashgate, 339 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abel, G.M. (2025eko uztailaren 12a) “En la antigua Roma, incluso los dioses eran corrompibles y existía un ritual para “reclutarlos””, National Geographic, Historia