Ex libris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ex librisen bidez liburuaren jabea adierazten da; hau 1924koa da.
Franz von Bayrosen ex libris erotikoa (1924).

Ex libris, edo askotan, lexikalizatuta, exlibris, (latinezko esapidetik, "Liburuen artetik") liburu baten jabegoa adierazteko lehenengo orri zurian, baita azalaren barrualdean ere, kokatzen den marka da. Marka hori mota askotakoa izan daiteke: itsatsitako papera, etiketa, zigilua... Bertan, jabearen edo liburutegiaren izena jasotzen da. Jabearen izenaren aurretik ex libris jartzen du, baita ere, batzuetan, ex bibliotheca edo e-libris); badira beste aukera batzuk ere, esaterako, "ni Urliarena naiz". Ex libris asko oso artistikoak ziren, oso landuak. Gaur egun gero eta gutxiago erabiltzen dira.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, jabearen izenarekin batera, ex librisak irudi bat erakusten du, askotan jabearekin identifikatzen den zerbait. Adibide zaharrenetan armarri heraldikoak agertzen ziren. Denborarekin ohikoagoak egin ziren marrazki sinboliko edo alegorikoak, sarritan lema batekin.

Denbora aurrera joan ahala, irudien tipologiak ugaritu dira: jabearen lanbidearekin lotuta, haren zaletasunak, erotikoak, makabroak. Ohikoak era badira dira liburuen munduarekin lotuta daudenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ex librisen aurrekari bezala Antzinako Egiptoko K.a. XV. mendeko Amenofis III.aren buztinezko plaka urdin bat aipatzen da; hori erabiliz eta hieroglifikoen bidez, haren liburutegiko papiro bilkarien jabetza azaltzen zen. Plaka hau, Londresko British Museumen dago ikusgai. Erdi Aroan, bestetik, kodizeetan jabegoa adierazteko markak agertu ziren. Baina inprenta sortu arte ezin da gaurko zentzuan ex librisez hitz egin. Horretan, grabazio-teknikek asko lagundu zuten. XV. mendetik XVIII. mendera irudi heraldikoak izango ziren ohikoenak. XVIII. mendetik aurrera, haatik, alegoriak, sinboloak eta ikurrak ugariagoak bihurtu ziren.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran benetako arrakasta izan zuten ex librisek. Horretan Art Nouveauren eragina nabaria izan zen. Halaber, liburuek aurretik ezagutu ez zen zabalkunde izan zuten eta horrek marka hauen erabilera ere zabaldu zuen. Urte horietan ex librisen bildumagileak agertu ziren eta lehenengo batzarrak eta lehiaketak egin ziren. Ex librisa, bestetik, prestigio marka bat bezala ikusten zen.[2]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]