Exar Kun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Exar Kun
Star Warsen unibertso hedatua
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaErrepublika Galaktikoa
Sexuagizonezkoa
Garaieraezezaguna
JardueraJedia
alkimista
impersonator (en) Itzuli
Aztia
Ilearen koloreaile beltz
Bestelakoak
IrakasleakVodo-Siosk Baas (en) Itzuli eta Freedon Nadd
IkasleakUlic Qel-Droma (en) Itzuli, Gantoris (en) Itzuli, Oss Wilum (en) Itzuli, Kyp Durron (en) Itzuli, Aleema (en) Itzuli eta Nayama (en) Itzuli

Exar Kun, Sithen Dark Lorda Star Warsen unibertso hedatuko pertsonaia bat da. Lehen aldiz Kevin J' Andersonen Jedi Academy lanean agertzen da.

Pertsonaiaren biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exar Kunek indarraren botere oso handia du. Biziki harroa zen, ezaugarri arriskutsua eta oso gaizki ikusia Jedi batentzat, baina bikaina sith batentzat. Botereaganako tentazioak Kun gainditu zuen debekatutako sith holokroi bitxi bat une batean ikusi zuenean, hain zuzen ere bere maisu Vodo-Siosk Baasena zena. Baas maisua nahigabetua sentitu zen bere ikaslearen jakin-mina ikusi zuenean, alde ilunaren ezagutza arriskutsua zen nondik joko zuen jakiterik ez zegoen halako pertsona baten eskuetan. Hain zuzen ere, Baasentzat oso argi geratu zen Kunen harrokeria eta anbizioa Kun bera usteltzen ari zirela. Kunek, usteldu gabe, alde iluneko maisu bihurtu eta aurkitutako Jedi ordenari erakusteko gai izango zela uste zuen. Baas bere ikaslea salbatzen saiatu zen, soilik bere irakaskuntzak entzuteko eta alde ilunaren tentazioa eragozteko abisatuz. Bere maisua borroka batean garaitu ondoren, Kunek bere jakin-minari jarraitu zion eta gerrak suntsitutako Onderon planetara bidaiatu zuen. Han, Freedon Nadd Sith Lordaren hil hondarrak gordetzen zituen hilobi bat aurkitu zuen. Jediek Mandaloriar altzairuz eginiko hilobi batean itxi eta deabruzko Dxun ilargiko toki urrun batean ezkutatu zuten. Oztopo hauek ez ziren nahikoa izan Jedi gaztea geldiarazteko. Hilobira iritsi zenean, Sith Lordaren izpiritua Kunen aurrean agertu zen, eta jedi gaztearen jakin-mina eta anbizioa bere alde erabiliz, sith mitikoak Kuni bere misioa Korriban izeneko sith mundu-hilobian jarraitzeko agindu zion.

Korribanen, Kun sakon jaitsi zen lurrazalean jarrita zeuden mausoleoetan. Freedon Nadden eta beste Sith Lord batzuen izpirituek Jedia proban jartzea erabaki zuten. Indarra kendu zioten eta kobazulo batean giltzaperatu zuten. Sithek Kuni, handik soilik alde iluna erabat onartzen bazuen ihes egitea eskaini zioten. Berak proposamena arbuiatu zuen, baina bere burua usteldu zuen bere ihesaldi arrakastatsuan haserrea eta gorrotoa sentituz.

Sithen Dark Lorda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde iluna erabat onartu aurretik, Exar Kun Yavin IV planetako ilargira bidalia izan zen, galaxian oraindik existitzen ziren azken sith tenpluetako bat zegoen tokia. Freedon Naddek han Naga Sadowk utzi zituen altxor guztiak ezkutatu ondoren ere, oraindik Exar Kunen arreta piz zezakeen gauza ugari zegoen. Han aurkitu zituen Naga Sadow Sith Lordak egindako esperimentuaren hondakin primitiboak, Massassi arraza beldurgarria. Argiaren botereak arbuiatuz, baina, aldi berean, alde iluna onartzeari uko eginez, bertakoek Kun erraz harrapatu zuten. Hil zorian zegoen Kun izaki erraldoi batek zanpatzen zuen bitartean, Freedon Naddek berriz eten zituen bere ikaslearen aldarriak. Alde ilunak erabat usteldu aurretik Kunen azken uneak izango zirenetan, Naddek bere ikasle berriari bere ihesbide bakarra berriz bere barneko iluntasunean bilatzea zela erakutsi zion. Sith kuttun bat hartuz, Kunek bere izaera iluna erabateko konbentzimenduz onartu zuen. Iluntasunaren agente bihurtuz, bere bahitzaileengandik askatu zen, ezertxo ere sentitu gabe hilez. Nadd bere ikaslearen indar berriaz harro zegoen arren, Jedi iluna jada kokoteraino eginda zegoen Sith mitikoak jarritako horrenbeste proba eta jokoz. Exar Kunek Freedon Nadd suntsitu zuen, honek, era berean, hil aurretik madarikazio bat bota zuelarik, bere beste babestuak Kunen ekintzei buruz ere abisatuz.

Alde ilunean murgildua, Kunek bere burua jainko baten tamainara igo zuen. Massassi herria esklabo bihurtu zuen, eta Sith zeremonia eta erritu zaharretan erabiltzen ziren tenpluak eraikitzera behartu zituen. Magiari buruzko sith irakaskuntzekin txunditua eta orain behar zuen ekipo guztia bere eskura zuela, Kunek alde ilunerako joera zituen izakiak sortzea lortu zuen, Terentatek deiturikoak. Kunek Yavineko laugarren ilargia ere konkistatu zuen.

Kunen anbizioak urrunago eraman zuen. Alde ilunaren beste erabiltzaile batzuk bilatzen hasi zen (bere Sithen Dark Lord estatusarentzat mehatxua zirenak). Krathen gurtzan aurkitu zituen, Aleema Ketok eta eroritako beste jedi bat zen Ulic Qel-Dromak zuzenduak, azken hau, Kunek, erronka jotzeko bezain indartsutzat jo zuen bakarra zelarik. Cinnagar izeneko munduan, eroritako bi jedien arteko duelu gupidagabean, gerlari bakoitzak zituen kuttunek, bat-batean bizidun bihurtu ziren. Gerlariek askatutako sith energiari esker, kuttunek mila urte iraganean existitu zen Sith inperio loriatsu baten ikuskaria erakutsi zuten. Sith izpiritu talde batek, horien artean boteretsuena Marka Ragnos zelarik, biak, Kun eta Qel-Droma, Sith inperio berriko lider izendatu zituzten. Exar, bietan boteretsuena zena, Sithen Dark Lord izendatua izan zen, eta Ulic bere ikasle. Lidertzagatik lehia erabaki ondoren, Sith gerra handia hasi egin zen.

Gerra kontu handiz planeatu zen, bi etsai erasotzeko: Kunek Ossuseko Jedi instalakuntzetara bidaiatu zuen, non, Sith holokroi baten laguntzarekin etorkizunik handieneko Jedi zaldun eta padawanak usteldu zituen. Hauek euren maisuak hiltzeko agindua jaso zuten, maisu horietako asko Jedi zaldunak zirelarik, Jedi ordenari berebiziko kaltea eraginez eta beldurra sortuz galaxian zehar. Ulic Qel-Dromaren betebeharra zuzenean errepublika erasotzea zen; alabaina, Mandaloriarren ustekabeko eraso batek geldiarazi zuen. Hauen liderra zen Mandalore ez ohiko duelu batean garaitu ondoren, Qel-Droma teknologikoki aurreratuak ziren mandaloriar gerlarien leialtasuna ziurtatzeko gai izan zen.

Qel-Dromak, bere mandaloriar tropekin errepublikaren instalakuntzak eraso zituen, hala, errepublikaren armada galaxiaren erdigunetik aldentzen saiatuz. Hau Foerosten egin zuen garaipenezko erasoari esker lortu ondoren, Coruscant berak propio erasotzeko bezain gai ikusi zuen bere burua, eta galaxian zehar ordura arte sekula ikusi ez zen bezalako suntsipena eragin zuen. Aldi berean, Kunek bere ezagutza eta botere berria lehen laser ezpata bikoitza egiteko erabili zuen.

Asaltua Coruscanten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coruscanteko asaltua erabateko arrakasta izan zen. Mandaloriarrek eta Tetanek, euren etsaiak Aleemak deitu eta Qel-Dromak zuzendutako amets masiboen bidez entretenituak, garaipen asko lortu zituzten. Jedi talde batek Ulicen aurka borrokatu zuenean, Aleemak Qel-Droma traditu zuen beldurra eta jelosiaren ondorioz. Aleemak tropak erretiratzea agindu zuen, Qel-Dromaren jarraitzaile leial bihurtu ziren mandaloriarren ezezkoa kontutan hartu gabe.

Qel-Droma harrapatua eta hau traizioagatik epaitua izango zela jakin zuenean, Kunek parte hartu zuen eta Qel-Droma epaitzeko ardura zuen kontseilu osoa geldiarazi zuen, Sith magiari buruz zuen ezagutzari esker. Soilik bere maisua zen Baas izan zen sorginkeria jasateko gai. Kunek Baasi bere ondoan toki bat eskaini zion. Baasek eskaintzari uko egin zion eta elkarren aurka borrokan hasi ziren. Kunek boteretsuegia zela frogatu eta bere maisua garaitu zuen. Hilketa honek Kunen inguruko guztiei begiak ireki zizkien, ordurarte Kun alde ilunera pasa zela ohartu ez zirenak.

Bere lidertzapean, Sithak Jediak geldiarazteko gai izan ziren, hauek euren baseetako asko baztertzera behartuak izan zirelarik.

Anaitasun zurrunbilotsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ossusen egin beharreko misio batean zehar, Ulicek bere anaia Cay Qel-Droma aurkitu zuen, eta biek gudu gupidagabe bat hasi zuten. Ulic izan zen garailea eta Cay hil zuen. Hilketak alde ilunak beragan zuen eragina hautsi eta argira itzuli zen. Ikaratua, Nomi Sunrieder jediak indarra kendu zion. Kunek ikasle bezala hartu zuen eroritako jedia alde ilunaren eraginpenan egon zen bitartean egin zituen akats guztiez ohartu zen. Bizitzeko inongo arrazoirik ez zuen gizona, Qel-Dromak errepublika lideratu zuen Yavin IVn zeuden Kunen tenpluetara. Ilargian, Kunek errepublikaren erasotik bizirik ez zela irtengo sentitu zuen. Sith idazkunen ezagutzarik ezkutu eta boteretsuena erabiliz, Massassi herriaren bizi indar guztia drainatu zuen, bere izpiritua berarentzat eraikiak izan ziren tenpluekin batuz. Exar Kun lotan geratu zen eta mendeen igaroan ahaztua izan zen.

Iratzartze berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia 4000 urte beranduago, Kunentzat eraikitako tenpluetako batzuk aliantza errebeldeak erabili zituen operazio base gisa. Tenplu hauek Luke Skywalkerren Jedi Praexuma bihurtu ziren, Jedi Ordena berreraikitzen hasi zen eskola bat. Kunen presentzia Skywalkerrek bere Praexuma ezarri ondoren sentitu zen. Izpiritu eran, Kun Gantoris Jedi gaztearen aurrean agertu zen. Esperientziarik gabeko ikaslea ez zen usteldua izatea eragozteko gai izan, eta Kunek hil zuen. Duela milaka urtetik bere lehen jedia hil ondoren, Kunek bere haserre iluna hedatzeko zuen gosea handitu egin zen. Kyp Durron gazte bikaina usteldu eta honen gorputza bereganatzeko gai izan zen.

Kunek Kyp Durron Luk Skywalkerren izpiritua honen gorputzetik kanporatu eta honen gorputza bereganatzeko erabili zuen, eta Kunek bere gorputza erabili zuen, nahasmen eta kaos handia eraginez ikasle berrien artean. Halako batean, Kunen izpiritua bere ezkutalektuk irtetera behartua izan zen. Jedi ikasleen ahalegin bateratuekin, Luken izpirituarekin eta Kunen maisu zaharra zen Vodo-Siosk Baasen izpirituarekin, Kun Luken gorputzetik kanporatua izan zen eta Lukek suntsitu zuen.