Exocentrus punctipennis
| Exocentrus punctipennis | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Hexapoda |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Cerambycidae |
| Leinua | Acanthocinini |
| Generoa | Exocentrus |
| Espeziea | Exocentrus punctipennis [[Étienne Mulsant, Francisque Guillebeau|]], 1856 |
Exocentrus punctipennis Cerambycidae familiako kakalardoa da. Europa hegoaldean eta Kaukaso inguruan bizi da. Euskal Herrian ere aurkitzen da.[1]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mulsant eta Guillebeu frantziar entomologoek deskribatu zuten Zientziarako 1856. urtean.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kakalardo txikia da oso, 3,5 eta 6 mm artena baino ez baitu neurtzen. Kolorez marroia da eta oso iletsua. Antena sendoak eta luzeak ditu, gorputza bera baino luzeagoak.[3]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zumar zuhaitzari loturik aurkitzen da. Espezie xerotermikoa da, hau da, lehor eta bero zalea, eta horregatik ez zen ohikoa Europa erdialdean, baina zumarrei erasaten dien grafiosi gaixotasunaren bidez Exocentrus punctipennis azkar hedatzen ari da, izan ere ahuldutako zumarrak erasotzen baititu.[3]
Ilunabarrean eta gauez da bereziki arktiboa.[3]
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira. Emeak zuhaitz adar finenetan jartzen ditu arrautzak. Beldarrak azalaren azpian garatzen hasten dira eta pixkanaka izerdi landurantz mugitzen dira. Neguan hibernatu ondoren udaberrian pupa ganbera eratzen dute. Handik helduen belaunaldi berria aterako da.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
- ↑ «Cerambycidae (Longhorns)» titan.gbif.fr (kontsulta data: 2025-05-20).
- ↑ a b c d «Exocentrus punctipennis» www.cerambyx.uochb.cz (kontsulta data: 2025-05-20).