Extremadurako Junta
Extremadurako Junta | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Junta de Extremadura |
Mota | autonomia-gobernua eta erakunde autonomoa |
Herrialdea | Espainia |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Lehendakaria | María Guardiola (en) |
Egoitza nagusi | |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1983 |
webgune ofiziala |
Extremadurako Junta Extremadurako Autonomia Erkidegoko gobernuaren funtzioak dituen erakunde kolegiatua da. Era berean, presidentearen irizpide orokorren arabera, politika orokorra ezartzen, Autonomia Erkidegoko administrazioa zuzentzen, eta 1978ko Espainiako Konstituzioaren eta Extremadurako Autonomia Estatutuaren barnean funtzio exekutiboa eta arautze ahalmena betetzen ditu. Autonomia Estatutuaren II. Tituluko III. Atalean Extremadurako Juntaren eskumenak adierazten dira. Bere egoitza, Autonomia Estatutuko 5. artikuluaren arabera, Autonomia Erkidegoko hiriburu den Meridan dago.
Juntak, beraz, Extremadurako Biltzarrari lege autonomikoen proiektuak aurkezten dizkio, baita Aurrekontu Orokorren proiektuak ere onartuak izan daitezen.
Extremadurako Junta Presidenteak, Presidenteordeak edo Presidenteordeek, halakorik egonez gero, eta Kontseilariek (Autonomia Erkidegoetako ministroak). Kontseilari bakoitzak Kontseilaritza baten ardura du eta Presidenteak askatasun osoz aukeratu eta banatzen ditu, horri buruz Extremadurako Biltzarra informatuz.
Gaur egun, Juntako presidentea José Antonio Monago da, 2011ko Espainiako hauteskunde autonomikoetan aukeratu zuena Extremadurako Biltzarrak, PP alderdiko lehen presidentea izan delarik. 28 urtez Juntako presidentea PSOEkoa izan zen: Juan Carlos Rodríguez Ibarra 1983 eta 2007 artean eta Guillermo Fernández Vara 2007 eta 2011 artean.
Autonomia Erkidego honetako botere betearazlearen izen ofiziala, Autonomia Estatutuaren arabera, Extremadurako Junta den arren, une honetan indarrean dagoen IX. legealdian, José Antonio Monagoren presidentziapean, nortasun korporatiborako Extremadurako Gobernua erakunde izena aukeratu zen, ofizialki aldatu ez zen arren.
Gobernuaren osaketa orain arteko legealdietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernuaren Osaketa IX. Legealdian (2015-tik)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kargua | Izena | Alderdia | |
---|---|---|---|
Presidentea | Guillermo Fernández Vara | PSOE | |
Ogasun eta Herri Administrazio Kontseilaritza | Pilar Blanco-Morales Limones | PSOE | |
Ekonomia eta Azpiegitura Kontseilaritza | José Luis Navarro Rivera | PSOE | |
Hezkuntza eta Enplegu Kontseilaritza | Esther Gutiérrez Morán | PSOE | |
Ogasun eta Gizarte Politika Kontseilaritza | José María Vergeles Blanca | PSOE | |
Ingurumen, Landa Eremu, Nekazal Politika eta Lurralde Kontseilaritza | Santos Jorna Escobero | PSOE |
Gobernuaren Osaketa VIII. Legealdian (2011-2015)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernuaren Osaketa VII. Legealdian (2007-2011)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kargua | Izena | Alderdia | |
---|---|---|---|
Presidentzia | Guillermo Fernández Vara | Extremadurako PSOE | |
Lehen Presidenteordetza eta Bozeramalea | María Dolores Pallero Espadero | Extremadurako PSOE | |
bigarren Presidenteordetza eta Ekonomia, Merkataritza eta Berrikuntza Kontseilaritza | María Dolores Aguilar | Extremadurako PSOE | |
Administrazio Publiko eta Ogasun Kontseilaritza | Ángel Franco Rubio | Extremadurako PSOE | |
Sustapen Kontseilaritza | José Luis Quintana Álvarez | Extremadurako PSOE | |
Industria, Energia eta Ingurugiro Kontseilaritza | José Luis Navarro Ribera | Extremadurako PSOE | |
Nekazaritza eta Landa Garapen Kontseilaritza | Juan María Vázquez | Extremadurako PSOE | |
Berdintasun eta Lan Kontseilaritza | Pilar Lucio Carrasco | Extremadurako PSOE | |
Heziketa Kontseilaritza | Eva María Pérez López | Extremadurako PSOE | |
Osasun eta Dependentzia Kontseilaritza | María Jesús Mejuto | Extremadurako PSOE | |
Kultura eta Turismo Kontseilaritza | Leonor Flores Rabazo (2007-2010) Manuela Holgado Flores (2010-2011) |
Extremadurako PSOE | |
Gazteri eta Kirol Kontseilaritza | Carlos Javier Rodríguez | Extremadurako PSOE |
Gobernuaren Osaketa VI. Legealdian (2003-2007)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernuaren Osaketa V. Legealdian (1999-2003)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernuaren Osaketa IV. Legealdian (1995-1999)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kargua | Izena | Alderdia | |
---|---|---|---|
Presidentzia | Juan Carlos Rodríguez Ibarra | Extremadurako PSOE | |
Presidenteordetza | Carlos Sánchez Polo | Extremadurako PSOE | |
Presidentzia eta Lan Kontseilaritza | Victorino Mayoral Cortés | Extremadurako PSOE | |
Nekazaritza eta Ingurugiro Kontseilaritza | Eugenio Álvarez Gómez | Extremadurako PSOE | |
Ekonomia, Industria eta Ogasun Kontseilaritza | Manuel Amigo Mateos | Extremadurako PSOE | |
Lan Publiko eta Garraio Kontseilaritza | Javier Corominas Rivera | Extremadurako PSOE | |
Heziketa, Zientzia eta Teknologia Kontseilaritza | Luis Millán Vázquez de Miguel | Extremadurako PSOE | |
Kultura Kontseilaritza | Francisco Muñoz Ramírez | Extremadurako PSOE | |
Ingurugiro, Hirigintza eta Turismo Kontseilaritza | Eduardo Alvarado Corrales | Extremadurako PSOE | |
Gizarte Ongizate Kontseilaritza | María Emilia Manzano Pereira (1995-1996) Guillermo Fernández Vara (1996-1999 |
Extremadurako PSOE |
Gobernuaren Osaketa III. Legealdian (1991-1995)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kargua | Izena | Alderdia | |
---|---|---|---|
Presidentzia | Juan Carlos Rodríguez Ibarra | Extremadurako PSOE | |
Presidenteordetza | Antonio Ventura Díaz Díaz (1991-1993) Ramón Ropero Mancera (1993-1995) |
Extremadurako PSOE | |
Presidentzia eta Lan Kontseilaritza | Manuel Amigo Mateos (1991-1993) Joaquín Cuello Contreras (1993-1995) |
Extremadurako PSOE | |
Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritza | Ramón Ropero Mancera (1991-1993) Manuel Amigo Mateos (1993-1995) |
Extremadurako PSOE | |
Lan Publiko, Hirigintza eta Ingurugiro Kontseilaritza | Eugenio Álvarez Gómez | Extremadurako PSOE | |
Nekazaritza, Industria eta Merkataritza Kontseilaritza | Francisco Amarillo Doblado | Extremadurako PSOE | |
Heziketa eta Kultura Kontseilaritza | Jaime Naranjo Gonzalo (1991-1993) Victorino Mayoral Cortés (1993-1995) |
Extremadurako PSOE | |
Osasun eta Kontsumo Kontseilaritza | Alfredo Jimeno Ortíz | Extremadurako PSOE | |
Gizarte Ongizate Kontseilaritza | María Emilia Manzano Pereira (1993-1995) | Extremadurako PSOE | |
Emigrazio eta Gizarte Ekintza Kontseilaritza | María Jesús López Herrero (1991-1993) | Extremadurako PSOE | |
Kultura eta Ondare Kontseilaritza | Antonio Ventura Díaz Díaz (1993-1995) | Extremadurako PSOE |
Gobernuaren osaketa II. Legealdian (1987-1991)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernuaren osaketa I. Legealdian (1983-1987)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kargua | Izena | Alderdia | |
---|---|---|---|
Presidentzia | Juan Carlos Rodríguez Ibarra | Extremadurako PSOE | |
Presidenteordetza eta Planifikazio eta Garapen Kontseilaritza | José Antonio Jiménez García | Extremadurako PSOE | |
Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritza | José Antonio Jiménez García (1986-1987) | Extremadurako PSOE | |
Presidentzia eta Lurralde Administrazio Kontseilaritza | Jesús Medina Ocaña | Extremadurako PSOE | |
Lan Publiko, Hirigintza eta Ingurugiro Kontseilaritza | Juan Serna Martín (1983-1986) Eugenio Álvarez Gómez (1986-1987) |
Extremadurako PSOE | |
Nekazaritza eta Merkataritza Kontseilaritza | Francisco Amarillo Doblado | Extremadurako PSOE | |
Heziketa, Kultura, Gazteri eta Kirol Kontseilaritza | Francisco España Fuentes | Extremadurako PSOE | |
Osasun eta Kontsumo Kontseilaritza | Alfredo Jimeno Ortíz | Extremadurako PSOE | |
Emigratzio eta Gizarte Ekintzako Kontseilaritza | María de los Ángeles Bujanda Alegría | Extremadurako PSOE | |
Turismo, Garraio eta Telekomunikazioen Kontseilaritza | José Luis Torres Márquez | Extremadurako PSOE | |
Industria eta Energia Kontseilaritza | Eugenio Álvarez Gómez (1983-1986) Antonio Rosa Plaza (1986-1987) |
Extremadurako PSOE |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Extremadurako Junta