Edukira joan

Extremadurako literatura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carolina Coronado da Extremadurako gaztelaniazko literaturako idazle nabarmenenetako bat.
Elisa Herrero Uceda da Extremadurako extremenierazko literaturako idazle nabarmenenetako bat.

Extremadurako literatura Extremaduran hitz egiten diren hizkuntza ezberdinetan idatzitako literatura da: gaztelaniaz, extremadureraz, castúoz, falaz eta portugesez.

Esan daiteke Extremadurako literatura latinez idatzitako testuekin hasten dela. Gaur egun ditugun lehen lekukotzetako bat De vita et miraculis Patrum Emeritensium (635) da, Paulo Diáconori egozten zaiona.

Denboraren poderioz, extremadurako idazle gehienek gaztelaniaz idatzi dute, eta azken mendeetan baino ez dira agertu Extremadurako beste hizkuntzetan —hala nola extremenieraz eta castúoz— idatzitako lanak.

Extremenierazko literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vicente Barrantes Moreno da extremeniera erabili zuen lehenengo egilea ezagutzen dugunaren arabera. Hizkuntza hau erabili zuen Idilio de última moda izeneko sainete komikoan, Días sin sol (1875) lanean barne hartuta.

Extremadurako hizkuntza XIII. mendetik aurrera hasi zen agertzen dokumentazioan. XVII. mendean, berriz, testuak agertzen dira Talaverako azpidialektoan (1638). Extremenierak presentzia handiagoa izaten hasten da literaturan Vicente Barrantesen bidez eta bere Días sin sol (1875) lanarekin.

1984an, José María Alcón Oliverak Requilorios argitaratu zuen, extremenieraz idatzitako lehenengo eleberria. 2000ko hamarkadara arte itxaron behar izan zen extremenierazko argitalpen berriak ikusteko, oraingoan El Rebollar eskualdeko aldaeran. Hala, José Benito Mateos Pascualen El corral los mis agüelus argitaratu zen. Hori jarraitu zuen Primera Antología de Poesía Extremeña bildumak 2005ean. 2011n La nueva literatura en estremeñu argitaratu zen, eta 2012an haren bigarren zatia.

2012an, Ismael Carmona Garcíak Pan i verea poemarioa argitaratu zuen. Miguel Herrero Uceda eta Elisa Herrero Uceda anai-arrebek bi ipuin-liburu argitaratu zituzten extremenieraz: bata 2012an, Ceborrincho, relatos extremeños izenburupean, eta bestea 2015ean, Mamaeña, relatos extremeños. Ondorengo urteetan beste lan batzuk ere argitaratu ziren, hala nola Marcos Cruz Díazen La huélliga eta Aníbal Martínen El sol del lobu. 2025ean, Vicente Costalagok Euris estremeñus i sotras poemas argitaratu zuen, hiru zatitan banatuta: lehena hainbat heroien inguruko poema epikoekin; bigarrena poesia erlijiosoekin; eta azkena poesia solteekin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]