Eyjafjallajökull

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eyjafjallajökull

Eyjafjallajökull.jpeg


Glaziarraren ikuspegia.
Eyjafjallajökull hemen kokatua: Islandia
Eyjafjallajökull
Eyjafjallajökull
Eyjafjallajökull (Islandia)
Koordenatuak 63° 38′ 00″ N, 19° 36′ 00″ W / 63.633333333333°N,19.6°W / 63.633333333333; -19.6Koordenatuak: 63° 38′ 00″ N, 19° 36′ 00″ W / 63.633333333333°N,19.6°W / 63.633333333333; -19.6
Garaiera 1.666
Mota Estratu sumendia

Eyjafjallajökull (NAF[ˈɛɪjaˌfjatlaˌjœːkʏtl̥] Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?), islandierazko Eyja, "uharte", fjalla, "mendi" eta jökull, "glaziarra") Islandia hegoaldean dagoen glaziarra eta sumendia da. 1.666 metroko garaiera duen sumendiaren kraterra, izotz geruza lodi batek estaltzen du.

Sumendiak hainbat erupzio izan ditu historian zehar, 1821 eta 1822 urteetan, eta azkena 2010eko apirilean.

Erupzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1821-1822ko erupzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erupzio nahiko txikia izan zen, baina hamairu hilabetez luzatu zen. Hilabete batzuetan besteetan baino errauts gehiago bota zuen, batez ere sumendiaren hegoalde eta mendebaldean.

2010eko erupzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «2010eko Eyjafjallajökullen erupzioak»

2010eko erupzioak Europa osoan kaosa eragin zuen, sumendiak botatako errautsen ondorioz kontinente osoko hegaldiak bertan behera utzi behar izan ziren errautsek hegazkinen turbinetan arazoak sor zitzaketelako. 17.000 hegaldi inguru bertan behera utzi behar izan ziren. Adituen arabera, Hegazkintzaren historiako kaosik handiena eragin zuen erupzioak.[1]

Iberiar penintsularen hego-mendebaldean zegoen behe presio gune batek, sumendiak botatako errautsa Euskal Herrira iristea eragotzi arren, 2010eko apirilaren 17an, lehen arrastoak iristear zeudela, Noain, Loiu, Hondarribia eta Forondako aireportuak egun oso batez itxi behar izan zituzten[2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eyjafjallajökull Aldatu lotura Wikidatan
180
Sumendiaren leherketa 2010eko martxoaren 27an.
180
Sumendiak botatako errautsen iritsiera, 2010eko apirilaren 17an.


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.